-
Japonen ere GOSE dira
6053 in japan
Jateko modukoa dago beraien hirugarren disko gorria. Baltza lehenengo, zuria gero… eta gorria atara zaie azkena. Ardoa izan zitekeen, baina musika da. Jangarria hau. Eta esportatzeko modukoa. Innobasque bezalakoek, hobe lukete beraien korbatak eta berbajarioa eten, eta berrikuntza zer den, zuzenekoetan dastatzea.
Mikel Clemente errealizadoreak, Japoneko kontzertuekin bideo interesgarri hau egin du. Sarean dago, eta dantzan jartzeko modukoa da.
Datozen egunotan GOSEkoak Katalunian, Galizian, Euskal Herrian izango ditugu. Lehenago egonak dira Kurdistan aldetik ere… beraz, une honetan Euskal Herrian dagoen talde internazionalenetakoa da arrasatear hirukotea. -
bart gose, gaur ase
Asteburu intentsoa izan da hau. Pettirekin hasi ginen barikuan, eta jendea pozik. Kalean, ilargipean eta eskailera batzuk anfiteatro moduan baliatuta.
Zapatuan basquecamp, 30 lagun baino gehiago eta 15 hitzalditik gora. Giro ona, eta asmo berri ugari. Asko ikasi genuen danok.
Domekan larrabetzu 2.0 ekimenen barruan GOSE Arrasateko taldearen kontzertua gaztetxean. Irudietan ikusiko duzuen lez, adin guztietako lagunak HORi BAi gaztetxean. Gose izugarri ondo.
Gero gehiago.
basquecamp, kronika Sustatu eta larrabetzu.org
Bideoak eta argazkiak, Iñigo Urkulurenak dira. -
kaixo.mp3 kaixo.com 10 urte ospatzen
Orain jeitsi dut, entzuten hasi… Maixa Lizarribar (maixa eta itziar) eta Ines Osinaga (Gose)… a ze parea! Trikia gustuko baduzu, elektronika apur bat, erritmo dantzagarriak, kaixo.com atariari jarritako koplak… eta gazteenak dantzan jartzeko moduko doinua.
gustatu egin zait, txatean sartzera gonbidatu nau… eta Kaixoren 10 urteko ibilbidea laburbiltzeko kantu ederra. Zorionak Aitor, Zorionak Kaixo! eta biba zuek neska musikariok!
kaixo.mp3 [audio:http://larrabetzu.org/musika/kaixo.mp3]