larrabetzu.org

Herri txikiak informazioaren aroan.

Informazioaren gizartea deitzen dioten honetan, guk ere, herri txikietako biztanleok hor egon beharra daukagu. Informazioaren aroan, herri txikietako kultura, bizitza eta ekonomia bultzatzen.

Informazioa eskaini, gure berri eman, gure harremanak landu eta Interneten gure ahalegina bizkortzen.

larrabetzu.org atari hau horretarako izango da, herri txikiotatik munduari gure barri emoteko. Partehartzea bultzatu eta euskara teknologia berrietan erabiltzeko ahalegin bat. Beste bat.

larrabetzu.org proiektua 2006ko maiatza-ekainean landu eta aurkeztu zen.

Auzolanean bultzatuko dugu proiektu telematiko hau.

Blogak eta Interneteko guneak:

53R61 | gaztelumendi.org | kukubel 2.0 | bbk-literatura.org | Hori Bai gaztetxea


larrabetzu 2.0

Sarean gero eta presentzia handiagoa duen herria da gurea. Apurka apurka blog gehiago, argazki digitalak, bideoak, iritziak…. azken batean elkarrizketa digitalaren parte gara gu ere.

Politikaz, kulturari buruz, herriko kontuetaz, teknologien inguruan, kirol ezberdinen gainean… Larrabetzuko barriak sarean ikusi, irakurri eta entzun ahal dira gaur egun.

Eta ospatzeko basquecamp eta GOSEren kontzertua Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.

larrabetzu.org guzti hori ikusteko lekua da, larrabetzuarrok munduan garena erakusteko tokia. Sarea, herri sare bat. Txikia baina zabala.

basquecamp

Urko Lasarte argazki erakusketa Hori Bai gaztetxean

Urko Lasarteren argazki erakusketa.
Kartela eta elkarrizketa Urko argazkilariagaz:
Ikusteko lehenengo begitu egin behar da“.

One thought on “larrabetzu 2.0

Comments are closed.

Example Widget

This is an example widget to show how the Left sidebar looks by default. You can add custom widgets from the widgets screen in the admin. If custom widgets are added then this will be replaced by those widgets.