Bloga izotzarekin
Telefonoa joka ari da. Hartu eta irratitik ari dira. Uda da, badakizu, eta albiste lehortea dago. Txoririk ez da hil, kulturgintza geldi dago, UEUri buruz aritzeak nekatu egiten du… eta esatariari burura etorri zaio kolaboratzailea.
zer egiten du blogari batek udan? Erreportaia izan zitekeen, eta jende ezberdina elkarrizketatu. Hitz egin zitekeen tourraz, oporretaz, jaien gainean, kontertuei buruz, ekonomiaren gorabeherak, nazioarteko egoera, futbola, hondartzak edo Azkunari buruz. Baietz esan nien, duda asko barik. Kazetaritza interpretatzeko gai bagara, egoerak bultzatuta horrelakoak gertatzen dira.
Irratiko eskaleta bete behar, eta elkartasuna adierazi behar zaio uztailean lanean ari denari. Berba egingo dugu, blogari buruz. Udari buruz. Azken asteotan idatzitakoari buruz gura baduzue. Ez dago arazorik. Irratia ala hil!
Eta azken post hauetan idatzitakoaz jardun gara. Zutabelari batek, bere azken zutabeen azalpenak emango balitu bezala, baina irratitik. Bilbo live, Tourra, San Ferminak…. denetarik.
Bloga izotzarekin eskatuko dut hurrengoan. Ea zer ateratzen didaten.
2 Iruzkin
Mikel Elorza
Badakik, Patxi, maila askotakoa izaten dela, eta ez soilik klimatologikoa, lehortea. Jendeak oporrak hartzen ditu eta beraz ordenadoreak isiltzen dira. Jendearen atseden beharra? Bai noski. Baina baita laneko ordenadore eta ADSLaren falta.
Gaiak ere agortu zaizkik? Tira, post bat idazteko ez dakit baina komentariorako bitxikeria hemen doakik: Frantzian golf jokalari gazte bat omen zatorrek oso ona, 21 urtekoa, gazteen Open britanikoa irabazi berri duena. Badakik nola izena duen? Julien Guerrier. Broma zirudik, futbolistaren despedida malkotsua fresko dugula, baina hala duk. Julien Guerrier. Ai ke joderse!
patxiku
Mila esker Mikel.
Hona hemen golfeko gudari hori.
Bart, Otxandiotik etxera bidean, entzun nuen Txefe Guerrero Radio Euskadin.
A ze mobida dagoena!
Eta udak hori dakar. Egunkariak irakurtzea besterik ez dago… ia Garzonek ekaitzari gehiago eragiten dion… ostantzean… a ze lehortea!