Euskararen ikusgarritasuna sarean. Euskarazko blogariak batuko ei gara bariku honetan BBEC-en -basque bloggers exhibition centre- Barakaldon.
Gaiak arreta piztu dezake gure artean, baina gertatu daiteke, BECen bertan ere gureak oihartzun handiegirik ez izatea, programan egotea adibidez euskalduna ez den baten bati zor zaio, baina kontua da euskaraz ari garenok gogoeta egin behar dugula.
Blogosfera sortu zela badira urte batzuk, eta orain blogosferak eurak dira ezbaian daudenak. Euskaraz ari garenok ere, sortu ditugu tresna berri batzuk, eta erabilgarriagoa zaigu guzti hau, ulergarriagoa, zabalagoa, irekiagoa…. baina gehiago edo gutxiago garen albo batera utzita, ikusten al gaituzte gure auzokideek? gure mezuek on egiten dute oihartzuna?
Euskarazko Internet zelan dagoen aztertzen pasa baino, aurrera begira nondik jo asmatu dezakegu. Joera nagusiak zelan islatuko diren gure inguruan, zelan harrapatuko ditugun olatu berriak, urak aurretik eraman baino lehen.
Proiektu sano interesgarriak daude inguruan. Sortuko dira barriak, baina oroz gainetik galdera bat. Ikusten gaituzte? Entzuten al da gure ahotsa?
Ez dakit Ibarretxe minitreguaz jakitun dagoen, baina maiz deskantsatzea baino, atseden hartzea baino gauza hoberik ez dago. Baina ni ez naiz nekatu, ez horixe.
Beste batzutan, indarra hartzeko beta komeni izaten da.
Lantzean behin, gogoetak be egin behar izaten dira.
Askotan ez dago aitzakiarik, gogoa falta, denbora eskas, zeregin garrantzitsuagoak
Kontua da, isilik eduki dudala ahoa, mutu bihotza, geldi eskuak, lotuta adierazteko gogoa… eta denetarik idazteko, kontatzeko, azaltzeko gaiak izan dira bazterrotan.
Ez da uda kontuengatik izan, baina eguraldiak ere izango zuen zerikusirik… besteen blogak irakurri eta konturatu naiz gauza interesgarri gutxi sortzen dugula euskaraz… eta horrek be eman dit zer pentsatua.
Asteburuan baina, irakurleak omen diren askorekin egin dut topo… eta zelan Firefox hiruarekin geratu naizen ohartarazi didate… eta animatu. Eta nik, zer esan, irakurleak galdu? Holangoak?
Animatu naiz, apurka apurka… eta gai zaparrada daukat alboan. Zer idatzi ugari gordeta. Zertaz jardun badago…. eta pitike pitike eguneratzen joango naz. Egunean jartzen. Uda be, ez da sasoi txarra blogari ekiteko.
Albiste hau, arratsaldeko 19:00ak arte egon da zain.
Orain, orain jarri da mundu osoan eskuragai Firefox 3. Euskaraz daukagun nabigatzailerik onena. Software libre garatzaileek, mundu osoko auzolan telematiko batean sortutako azken emaitza. Aspalditxo jeitsi genuen 3 (Beta bertsioa) eta hobetuz atara dute gaurkoa. Eta euskarazko webgune ofizialean egingo dugu klik, dowload bat egin asmoz. Eta dauzkagun ordenadore guztietan jarriko dugu. Lantokian, etxean, eeepc-an, lagunei gomendatu, irratitik proposatu, mezuetan gogorarazi. Euskara da euskaldun egiten gaituena, baita sarean be. Makina bat euskaltzale dabil oraindik ESplorer eta antzekoekin. Zenbat enpresa BAI euskarari zigiludunak erderaz nabigatzen.
Harro esan dezaket, lan egiten dudan lekuan mozilla firefox euskaraduna erabiltzen dutela ordenadore guztiek, baita publikoari jartzen zaizkionak ere. Arrasateko udalak, hor ere eredua markatzen du. Eta pozik konta dezaket hori. Euskalduntze bidean, tresna libreak erabiltzea laostia delako. Eta pentsatzen nago, lantokietan, bulegoetan hori baliatuko balitz… zer lortu genezakeen.
Modu berean, hedabideek eta -euskaltzaleek batipat- bere ohiko lanean baliatuko balute. ETBko telebista pantailazoetan, lotsa eta guzti ematen didate gaztelaniazko ESplorer irudiek. Euskarazko prentsan be, oraindik MAC ordenadoreetako pantailazoak -diseinu grafiko saileko ordenadoreak, badakizue- ikusi behar izaten ditugu. GARAk gaur lotura jarri du Firefox 3 deskargatzeko, baina GARA.net iragartzen duten iragarkietako nabigatzailea begiratzea besterik ez dago. Hori ere irudia da. Jarrera. Apurka apurka.
Hala ere, bagoaz… erabiltzaileen %20a baino gehiago gara Europan. Gorantzko joera du honek.. eta bihar gehiago izango garelakoan.
Ez daukat berbarik. Amaitu da, jo dute despedidea! Joan ezinaren pena; ezagutu izanaren zoriona; disfrutatuaren sentsazioa; ikasitakoaren akordua… gozada bat; bi berbetan esanda:
Argazkiok dana esaten daurielakoan.
klik egin ezkero, Asier Arroita artistak egindako argazki sorta izango duzu.
Bitartean, astero moduan, gutagutarrak.eu blogean zer ipiniko zain. Hori be, irakaspen ederra izan da gainontzeko musikari, musikazale, blogari eta sarean dabilen arrain askorentzat.
Unai Iturriaga eta Igor Elortzaren atzen kronika be, horixe… itzela.
Aurrerabolie.org gunean sartu eta maiatzaren 8ko bidekoa ikusi dut. Greba eguna izan zen Arrasaten, baina hala ere, lanik edo eskolarik ez izan arren, jendea ez zen besoak gurutzaturik geratu. Besarkada itzela jasoko zuen orduan, alkate duten Ino Galparsorok. Ume, guraso, gazte eta heldu Biteri plazan espraiekin maitasunezko herri margoketa bat -grafitti haundi bat- egiten.
Musika honek, esangura berezia du. Maitasuna debekatzen duten honetan, herri bat hori adierazten ikustea, itzela da. Hunkigarria. Kolore alaiak, eguraldi grisari.
Gaurko kontzertua zuzenean ari gara eskaintzen Bilboko kafe antzokitik.
Horretarako lostinbilbao.tv lagunak hemen daude, eta kamarato bategaz, eta Jotak eskaintzen digu soinuarekin, mundu osora ari gara eskaintzen kontzertua.
Blogean be ikusi dezakezue, zuzenean. Aupa Ruben, Jabi, Ibon, Jota, Lauroba, Marino, Gotzon, Kerobia…. biba zuek!
Argazki erakusketa dago Hori Bai gaztetxean.Larrabetzu 2.0ekitaldi sortaren barruan, beste ekitaldi bat. Ez azkena.
Urko laguna da, Madrilen ikasten du, baina sareak asko elkartu gaitu. Beragaz berba asko egiten dut, bere adineko gazteekin baino gehiago agian. Sortzailea da, eta aspaldion argazki kamaragaz dabil topera.
Eta herrian bere lehen erakusketa antolatu dugu. Hori Bai gaztetxean. 25 argazki eder jarri ditu. Azken urtean berak egindakoak denak. Iazko udan hasi zen argazki kamararekin, kamara txukun bat erosi zuen, eta ikasle pisuan lapurtu zioten, apalago bat dauka orain, baina asko ikasi duenez, oraindik argazki hobeak egiten ditu berak.
Musikazalea da, irakurtzea maite duela somatzen da bere argazki iruzkinetan, eta oso oso aktiboa da. Pasa zaitez herritik, pasa Hori Baitik, eta apur batean flipatuko duzu.
Kultura ofizialean ez dira sartzen gure herriko sortzaileak. Kultura alternatiboan argazki hauek urrats bat suposatukok dute. Agian, gaztetxea galeria bat ere bilakatu dezakegulako. Denborak esango. Lehenengo erakusketa da, baina azkena ziur ezetz.
Entzuleak batzea dugu helburu. Astetik astera gure podcast saioak entzuten dituztenak gonbidatuz. Gure irratsaioa Internetetik entzuten dutenekin batuz, aurpegia jarriz ahotsari, entzumenari.
Partehartzea esaten dugu, baina irratia egiten duenarentzat itzela da entzulearekin egon ahal izana. Esaten duguna, egiten duguna, jartzen dugun musika entzuleari zuzendua dago. Elkarrizketak, albisteak, gaiak, aipamenak eskaintzen ditugu, musikarekin tartekatuz.
Eta guk jaitxo/kontzertu bat egin asmo dugu. Kerobia eta Lauroba gonbidatu ditugu gurera, Bilbora. Kerobia taldeak arrakasta itzela izan du, sarean bezala kalean ere. Eta beraiekin batera ospatu gura dugu guzti hau. Eta Lauroba talde berriagoa da, diskoa kaleratuko dute udazkenean, eta agian entzutetsuagoak izango dira gero, baina guri hori ere gustatzen zaigu. Musikaren giro underground horretan murgiltzea. Eta Euskal Herrian zer egiten den jakitea. Jendeari erakustea. Marino Goñik proposatu zigun talde hori, eta Marinok, ojo, begi ona izan du beti. 25 urte daramatza musikagintzan eta Kerobiari ere begia joko zion inoiz, lehenago beste hamaika talde fitxatu dituen moduan.
Ikasturtea amaitzen
Ikasturtea amaitzen joateko aitzakia da. Hurrengo urteko planak zehazten joateko. Entzuleekin partekatzeko. Ideia berriak jaso eta gure buruetan daudenak kontrastatzeko. Eta euki baditugu zenbait asmo. Bertsio berriak, ikasturteko. Aurrera goazen seinale. 8 urte daramatzagu irratigintza, teknologia berriak eta musika uztartzen. Eta pozik gaude. Oso. Eta oraindik gauza asko ditugu ikasteko, egiteko, garatzeko.
Bideoa zuzenean Lostinbilbao.tv ko lagunak gurekin izango dira. Eta kontzertua ere zuzenean eskainiko dugu sarean. Gure blogetan, irratia.com gunean zuzenean ikusiko duzue. Beraz, lasai, munduaren beste puntan baldin bazaudete ere, irratia.com proiektu globala da. Euskalduna baina mundu osoari eskainia. Aprobetxatuko dugu irratiari buruzko erreportaia bat egiteko. Taldeak elkarrizketatzeko, ikusentzunezkoen munduan gure jakinmina asetzeko.
Ez da broma. Arratsaldean Appleberrikoek antolatutako keynotea jarraitzen egon nintzen. Azken egunetako zurrumurruak irakurriak nituen, Movistarrekoa lehenbizi eta ABC egunkariak atzo bertan plazaratutakoa.
Zapatuan bertan Imanolen iPhoneagaz ibili nintzen mezuak bota, wifira konektatu eta argazkiren bat ataratzen. Eta gauean amets egin dut.
Erosteko gogoa piztu zait.
Hori zer da, marketing kanpaina on bat?
Kontsumismo teknologikoa?
Tresna on eta txukun baten desioa?
Behar dudan tresna
edo logurea kentzeko amesgaiztoa?
Dena dela, oraindik jakiteko dago euskal erdiko biztanleok zenbatean izango dugu sagartxodun tramankulua uztailaren 11tik aurrera. Movistarrek zer motatako kontratua eskainiko dien bezeroei ez dakigu. Ala New Yorkera joan eta dolarraren joera profitatuta hangoak ekarri eta liberatzeak oraindik merezi ote duen.
Inguruan iPhonea darabiltenek flipatzen jarraitzen dute. Baina berdina gertatu zen iPodarekin, eta milaka saldu ziren. Eta iBookarekin, eta sagarrak plazaratzen dituen tresna guztiekin.
Dudak dauzkat, baina eskuartean beste bat izaten dudan hurrengoan… zer izango ote da, utzi didatelako, erostea erabaki dudalako ala ametsetan iPhonearekin barrabaskerietan nabilelako?
Asteburu intentsoa izan da hau. Pettirekin hasi ginen barikuan, eta jendea pozik. Kalean, ilargipean eta eskailera batzuk anfiteatro moduan baliatuta.
Zapatuan basquecamp, 30 lagun baino gehiago eta 15 hitzalditik gora. Giro ona, eta asmo berri ugari. Asko ikasi genuen danok.
Domekan larrabetzu 2.0 ekimenen barruan GOSE Arrasateko taldearen kontzertua gaztetxean. Irudietan ikusiko duzuen lez, adin guztietako lagunak HORi BAi gaztetxean. Gose izugarri ondo.
Gero gehiago. basquecamp, kronika Sustatu eta larrabetzu.org
Bideoak eta argazkiak, Iñigo Urkulurenak dira.