larrabetzu 2.0 herritarrak+teknologia

larrabetzu.org
Bi urte egin ditu sarean gure komunitate txiki honek. Eta 24 hilabeteotan gure herriko berri sarean hedatzen saiatu gara. Gure herrian gertatu direnak, azaltzen egin dugu ahalegina. Albisteak, kultur ekitaldiak, blogak, argazkiak, zenbait bideo, kirola, politika egunerokoak dira gure arteko elkarrizketetan.

Herri txikien erronka moduan ikusten dugu informazioaren aroa, eta apurka apurka ikasten eta garatzen hasi garela somatzen da.

Gogotsu ekin genion, eta indarberrituta atarako gara larrabetzu 2.0 jardueren ostean.

Larrabetzu sarean bada zeozer, aurrerantzean mapetan kokatu gura dugu, eta teknologia berrien alorrean urrats berriak eman gura ditugu. Wifi kalea, blog berriak, bideo albisteak…. asmo berriak ere baditugu.

Urteurrenaren karietara hainbat asmo ditugu egunotarako:

  • mendi ibilbidea. gure auzo, baserri eta tontorrak geolokalizatzeko.
  • Urko Lasarteren argazki erakusketa gaztetxean
  • Politika 2.0 mahaingurua
  • Goseren kontzertua
  • #basquecamp barcamp euskalduna

Eta asteburuari, eta aurretik datorrenari gogotsu ekingo diogu. Nortasunez, euskaldun moduan, ikasteko gogoz, eta batez ere aurrera begira.

Larrabetzu 2.0 gure egitasmoa da informazioaren aroan. Partehartzea sustatuz, teknologia berriak sozializatuz eta informazioa eskuragarri jarriz, eta gainera euskaraz.

5 thoughts on “larrabetzu 2.0 herritarrak+teknologia

  1. Mendi ibilbidea zapatu goizean egingo dugu, goizean goiz.
    Herriko bazterrak gps-ekin hartu, argazki digitalak atera eta soinu grabazio batzuk egingo ditugu, arratsaldeko tailer eta hitzaldietan baliatzeko.
    Gure herria mapetan ondo kokatzea, geolokalizatzea da helburua.
    8etan atarako gara, baina beranduago etorri ezkero, toke bat eman… eta elkartuko gara herriko txokoren batean, gure gps koordenadak emanda. 😉

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude