hurrengo geltokia,  ikusi eta ikasi,  pasahitza,  teknologia berriak

Bertso txapelketarik ez dago sarean

#btn09 etiketa on bat izan zitekeen, baina ez da askorik ageri inon.
Sare sozialen garaiotan, bertsoak ondo hartu zezakeen olatu hau, baina keba! Ez gabiltza/dabiltza asmatzen, inondik inora.
Txapelketak nahikoa du, aretoak bete eta areto handiagoak bilatzearekin antza…

Argazkiak.org | bertsolari txapelketa © cc-by-sa: gaztelumendi

Txapelketa hutsa

Bertsozaletasuna hedatzen eta indartzen
ari den honetan, webgune ia estatiko bat sortzearekin dena egin dugula pentsatzen badugu, jai daukagu!
Txapelketatik txapelketera berrikuntzak izaten dira, jendartean bezala, teknologietan be. Bertsoaren munduak, hoietako asko harrapatzen jakiten du, inbertsioa egiten du… teknologia berrien inguruan dabilen jendeak ere aukera izaten du bertsogintzarekin aurrerapenok uztartzeko.

sare sozialak bertsogintzan
Baina aurtengoan txasko handia hartu dut. Pentsatzen nuen, twitter txapelketa bat izango zela, sare sozialetan aipamen hutsa baino zeozertxo gehiago egingo zela… baina poto! beti gauza berdinak errepikatzen ari gara, ez gara gai horrelako ekimen erraldoietan, irudimen apur bat gehiago jartzeko, eta sarea bertsoaren gune natural bilakatzeko.

edukien sozializazioaz, bi puntu
Zer esan hedabide eta sareko tresnen gainean? Telebista eta irratiz jarraitu daiteke txapelketa, tarteka. Info7 zuzenean ari da saioz saio, Euskadi Irratiak saio bereziak egiten ditu domeketan, ETBk bere Hitzetik Hortzera dauka. Baina adibidez, domekako Gasteizko saioa entzun gura baduzu, non dago?

  • Non daude aurreko saioetako bertsorik onenak?
  • Saioak osorik entzuterik bai?

Sareak horretarako behar du izan. Artxibo digital erraldoia batetik, unean uneko aukerak bestetik. Uztartu beharra dago. Atzera begira bezala, aurrera begira. Unean unekoa. Artxibo bezala, gordailutzat dute batzuk sarea. Momentuko tresna besteek. Propagandarako lanabes. Nik uste funtzio guztiak bete ditzakela, baina horretarako planteamendu komunikatibo zehatza behar du, eta ematen du une honetan ez duela. Eta akats larria, larriegia iruditzen zait.

Sarean egote hutsa ez da nahikoa. Baina lau urtean behin egiten den horrelako ekimen batek, kulturgintzarako ere eredu behar luke, ez soilik sarrerak modu digitalean saltzeko ahaleginaren gainean, baizik eta bertsoaren funtsa lantzeko moduan ere. Bertsoa bizitzeko aukera berriak eskaintzen baitizkigu Internetek.

Norena da bertsoa?

Azkenik anekdotatxo bat. Jakingo dozue agian, baina Bergarako saioan une batez argia joan zen. Bertsolariek bere jardunean jarraitu zuten. Entzulegoak ondo erantzun zuen. Ozen abestu, isil isilik entzun. Giroa sekulakoa izan zen, errepikaezina. Telebistak off, mikrofonak huts, aparagailu elektriko guztiak itzalita. Une hori, haizeak eroan behar zuen. Bertso itzelak  izan ziren gainera.
larrabetzu.org egiten dugunok, han geunden. Gure bertsozaletasuna bermatzen, jarraitzen, grabatzen, gozatzen… une hori ere historikoa izan zen. Guk, elkarteak baliatzen duen mahaitik barik, eskenatokian bertan jarrita geneukan gure mp3 grabagailu txikia. Bere bateriatxoarekin, pilekin… 12 bat orduko autonomiagaz. Bertsoak osorik eta txukun txukun grabatu zituen.
Jon Martin eta Maialen Lujanbio zortziko txikian
[audio:http://larrabetzu.org/bloga/audio/btn09/bergara/bergara_lujanbio_martin.mp3]

Gure copyleft pentsakera eta jarrerak, saioa bukatu eta atoan Bertsozale elkarteko lagunengana eroan gintuen. Xenpelar dokumentazio zentruari eskainiaz grabazioa. Bere horretan, asko eskertu zuten. Gu ere pozik. Deusen truk. Musutruk. Bertsoa norena da? Kantatu duenarena? Elkartearena? Grabatu duenarena…. guk uste, bertsozale, kulturzale eta euskaldun guztiona dela, ezta?

Biharamunean bertsook jarri zituzten Euskadi Irratian adibidez, baina aipamenik ez. Ez dute copyleft ulertu, ulertzen, ulertuko….. baina guk ere hobeto azaldu beharko diegu.

89 Iruzkin

  • Usoa

    Guztiz ados esandakoarekin, Patxi. Bertso saiora joan ezean zaila da txapelketa kanpotik jarraitzea. Hitzetik hortzera ez baduzu harrapatzen (eta egun eta ordu aldaketarekin oraindik ez dut lortu ikustea), Internet duzu bide bakarra. Baina informazio bila joan eta puntuazioak eta kronika txiki bat bakarrik ikusten dituzu behin saioa bukatutakoan. Ez saioaren jarraipenik, ez bertsorik…

  • Mikel

    zure postan hainbat gai aipatzen dituzu, modu nahasian nire ustez. Ea ba.

    – #btn09 etiketaz: ez dut zure arrazonamendua inondik inora ulertzen: “#btn09 etiketa on bat izan zitekeen, baina ez da askorik ageri inon.
    Sare sozialen garaiotan, bertsoak ondo hartu zezakeen olatu hau, baina keba! Ez gabiltza/dabiltza asmatzen, inondik inora.
    Txapelketak nahikoa du, aretoak bete eta areto handiagoak bilatzearekin antza…” Zertan izango litzateke hobea txapelketa bera antolakuntzak twitter-en etiketa hori erabiliko balu? (etiketa horrela emanda, twitterrez ari zarela pentsatu dut). Zenbat dira euskal twitter-erabiltzaile bertsozaleak? Zenbat, bertsozale guztien artean? Twitter al da txapelketaren berri zabaltzeko biderik egokiena? Bestela esan, beharrezkoa al da olatu hori hartzea? Neronek, zuk bezala, twitter asko erabiltzen dut… baina koadrilan, familian… ia inork ez. Bestetik, ez zait garbi gelditzen zure ustez errua zeinena ote den… antolakuntzarena? bertsozaleona? (“gailtza/dabiltza”).

    – “webgune ia estatikoa”: tira, hemen ere argitzeko kontu bat baino gehiago dago. Zeri deitzen diozu “estatiko”? Antolakuntzak informazio ugari plazaratzen du webgunean (berriak eta bloga), saio bakoitzeko sailkapenak saioa bukatu eta berehala agertzen dira, argazkiak eta bideoak ere jartzen dituzte galeria atalean (argazkiez aurrerago ere mintzatuko naiz). Antolakuntzari zerbait eskatzekotan, postetan iruzkinak egiteko aukera irikitzea eskatuko nioke, hori bai. Kontu hau twitter erabiltzea baina garrantzitsuagoa iruditzen zait niri. Teknologia berriak erabili beharra ere aipatzen duzu, baina ez duzu zehazten zein edo nola. Sarrerak internet bidez erosteko sistema ez al nahikoa? ala txapelketari buruzko informazioa mugikorrean jaso ahal izatea… Hori egokia ez bada, zer egin beharko lukete, edo nola erabili beharko lirateke teknologia berriak? Mesedez, adibideak jarri.
    Eta zure pasartearekin bukatzeko: “beti gauza berdinak errepikatzen ari gara, ez gara gai horrelako ekimen erraldoietan, irudimen apur bat gehiago jartzeko, eta sarea bertsoaren gune natural bilakatzeko”: tira… sarea al da bada benetan bertsoaren gune naturala? ez al da plaza?

    – “Edukien sozializazioaz”: hemen ere pare bat gai nahasten dituzula egingo nuke; batetik, bertso-saioak jendearen eskura uzteko auzia; betiko hedabideak aipatzen dituzu: telebista, irratia… Baina antza, ez duzu txapelketa nagusiko webgunearen “galeria” atala bisitatu, are gutxiago saio bakoitzeko fitxatik bertsoplaza.tv-rako esteka jarraitu. Egia esango dizut: ez naiz saio bakar batera ere joan. Baina iruditzen zait material dexente dagoela bertsozaleen eskura, editatutako materiala gainera (zeinek ordaintzen du hori guztia? bideo-kamarak, zintak, edizioa egiteko ordenadoreak, hosting-a, lan hori hartzen duen jendea…). Saio guztiak osorik jartzea ez al da gehiegitxo eskatzea?
    Bestetik, teknologia berriek bertsoari ekar diezaioketen onurak aipatzen dituzu (“…baizik eta bertsoaren funtsa lantzeko moduan ere. Bertsoa bizitzeko aukera berriak eskaintzen baitizkigu Internetek.”) Ufa! Ez da txikia hor bota duzuna! Funtsean ados nago zurekin: oso interesgarria izan daiteke teknologia berrien eta bertsoen arteko harremana aztertzea, bertsoak egiteko modu berrien bila… baina oso zaila iruditzen zait kontu hau… alegia, bertsoak hiru-lau partaide izaten ditu normalean: ga-jartzailea, bertsolaria (bakarra ala bat baino gehiago) eta hartzaileak… bertsoak plazako berehalakotasuna du ezaugarri nagusietako bat… nola bideratu hauek guztiak teknologia berrien bidez? Bertsoak twitter bidez egin beharko lirateke? bertsolari bakoitza bere ordenagailuan, bata puntua eman eta besteak erantzun… (hori bai, #btn09 hashtag-a erabilita!) Ala, besterik gabe, hartzaileei bertsoa jasotzeko bide gehiago irikitzeaz ari zara? (hala bada, nik ez nuke “bertsoaren funtsa lantzeko modua”z hitzegingo). …eta, bidenabar, zer zerikusi du horrek sarreren salmentarekin?

    -“Norena da bertsoa?”: zure galdera honi galdera berri batekin erantzungo diot: eta norena argazkia?. Zure blogean publikatutako “Lau berba bertso txapelketaren gainean” izeneko idatzian, Laudioko Gorbea tabernak prestatutako kafe ikusgarri batzuen argazkia agertzen da (azalpenak, txapelketako webgunean). Argazkiak bestelako daturik ez duenez, pentsatu beharko genuke argazkia zuk ateratakoa dela. Baina hara!, kodea aztertuta argazkia zuzenean horren kaxkarra iruditzen zaizun txapelketa nagusiko webgunetik jasoa dela ikus daiteke. Eta honek izen bat dut: hotlinking-a (Wikipedia, ingelesez). Materialeen eskubideen gainean horren jakitun eta arduratsu izanik, asko harritu nau zu honelako teknikak erabiltzen ikustea. Garbi izan: ez dut haien jokabidea ontzat ematen… baina zure argudioek euren zilegitasuna galtzen dute zuk ere antzeko jokabideak dituzula jakinda (eta baten batek zalantzarik izango balu, zure posta urriaren 27koa da, eta Bergarako saioa azaroaren 7koa… errebantxarik ez, hortaz).

    Eta bukatzeko, goiburua: “Bertso txapelketarik ez dago sarean”. Ez nago ados, ba: antolakuntzak bere webgunea du, eta informazioa berritua eskaintzen du, esan dugun moduan… google-en blog bilatzaileak 3000 emaitzatik gora ematen ditu “bertsolari txapelketa nagusia” bilatutakoan… eta #btn09-z gain “bertsolari txapelketa” bilatzen baduzu twitterren, ikusiko duzu jendeak idazten duela honen gainean (emaitzak gutxiegi iruditzen bazaizkizu, ondo irakurri twitter-en mezu hau: “Older tweets are temporarily unavailable.”). En fin…

    Tira… agian ez dirudi, baina oso oinarrian zurekin ados nago puntu batean: txapelketako webguneak jendearen partehartzea bideratu beharko luke. Baina hortik aurrera, esaten dituzunak argudiorik gabekoak iruditzen zaizkit… baina tira, nire ikuspuntua argitu nahiko bazenu, argudioak eta adibideak eman besterik ez duzu.

  • Roman

    Bertsolari txapelketarik ez dago sarean? Kantitatea eta kalitatearen egokitasuna gora behera, BTN09 honek Bertsolari Txapelketa batek historian izan duen presentziarik handiena du interneten. Ez dut kritika ulertzen.

    Sarrerak internet bidez eskura ditzakegu, oso era errazean; bertso saioak zuzenean jarrai ditzakegu munduaren ipurtzuloan gaudela ere, bertsoaldi guztiak aspertu arte entzun ditzakegu behin eta berriz webgune ezberdinetan; adibidez larrabetzu.org webgunean.

    Telebistaz gain, irrati txiki ezberdin askotan bertsolaritzari buruzko saioak daude, txapelketari buruzkoak ere; eta badakigu irrati hauek interneten duten presentzia.

    Bergaran argia joan zireneko bertsoak grabatuta omen dituzue. Zorionoak! Benetan. Ni ere, orain arteko guztietan bezala, Bergarako saioan egon nintzen, eta argia joan zeneko momentu hura bizi izan nuen. Nik ordea ez neraman aparagailu elektronikorik ez eta autonomia luzeko mp3rik. Baina zin dagizuet, momentu hori ez zaidala sekula ere ahaztuko, berriro inoiz entzuten ez baditut ere. Momentua bizi beharrekoa izan zen, bapatekoa. Bertsoa bezala. Bertsoa horrela bizi behar delakoan nago. Momentuko genialidadea, sorpresa, sustoa…momentuan.

    Bertsozaletasuna indartzen eta hedatzen ari den honetan, eta sare sozialen garaiotan, bertsoa bertsoa da. Ni neu, orain arteko txapelketako saio guztietara joan naiz, eta zinez diot, ez dut interneten ezer faltan bota. Aitzitik, sarean txapelketari buruz dagoen guztia ikusteko denborarik ez, eta penaz nabil. Hori bai, txapelketaren errusiar mendiko bagoia finalaurrekoen fasean hartu nahi duenak, eserlekuari ondo heldu eta ez erortzeko bapatean ordurarteko bidaiaz guztia jakin nahi baldin badu, dagoen guztia gutxi irudituko zaio, ziur! Bertsoa bertatik bertara bizi behar baita!

    Lehenago inoiz ez bezelako presentzia dauka Txapelketa Nagusiak interneten. Bertsolaritzak, ezagutzen den 300 bat urteko historia dauka. Internet bidezko sare sozialak gaztetxoagoak direlakoan nago, eta uste dut Bertsolaritza eredu dela garai berrietara egokitzearen kontu honetan. Sare sozialetan presentzia handiagoa heduko da, lasai! Berandu barik, datorren urtean Bizbaiko Bertsolari Txapelketa dator, eta gogoratu; botasarean.biz webguneak euskarazko webgunerik onenaren saria jaso zuen. Gainera, Internetetik harago ere badago mundua, eta Bertsozale Elkarteak hamaika arlotan egiten duen lana erdugarria da (ez diot nik*).
    Ni txapelketarkin gozatzen ari naiz eta oso pozik nago!

    *http://paperekoa.berria.info/iritzia/2009-10-08/006/010/Larrepetit._Bertsolaritza_eredu.htm

  • Betty

    Hi colleagues, good piece of writing and good urging commented at this place, I am really enjoying by these.

  • showhorsegallery.com

    Hello, Neat post. There’s a problem together with your website in internet explorer,
    may check this? IE nonetheless is the market chief and a good element
    of other folks will leave out your wonderful writing due to
    this problem.

    Look at my web-site; showhorsegallery.com

  • Allura Fresh

    Write more, thats all I have to say. Literally, it seems as though you relied on the video to make your point.
    You obviously know what youre talking about, why waste your intelligence on just
    posting videos to your site when you could be giving us something
    enlightening to read?

    Here is my homepage: Allura Fresh

  • Keoni CBD Oil Reviews

    It is the best time to make some plans for the future and it is time to
    be happy. I have read this publish and if I may just I wish to suggest you few fascinating things or suggestions.
    Maybe you could write subsequent articles referring to this article.
    I want to read even more things about it!

    my blog … Keoni CBD Oil Reviews

  • Keto Premium Shot Ingredients

    Unquestionably believe that which you said. Your favorite reason appeared to be on the net
    the simplest thing to be aware of. I say to you, I certainly get irked
    while people think about worries that they just do not know about.
    You managed to hit the nail upon the top as well as defined
    out the whole thing without having side effect , people could take
    a signal. Will likely be back to get more.
    Thanks

    Also visit my blog … Keto Premium Shot Ingredients

  • Keto Charge Reviews

    Definitely imagine that which you stated. Your favorite justification seemed to be on the net
    the easiest factor to understand of. I say to you, I certainly get irked while other
    people consider concerns that they plainly don’t realize about.
    You controlled to hit the nail upon the top as smartly as defined out the whole thing without
    having side effect , folks could take a signal. Will probably be back
    to get more. Thanks

    Look at my blog post :: Keto Charge Reviews

  • Sage Elixir CBD

    Hey I know this is off topic but I was wondering if you knew of any widgets I could add to my blog that automatically tweet my newest twitter updates.
    I’ve been looking for a plug-in like this for quite some time and was hoping maybe you would have some experience with something like this.

    Please let me know if you run into anything. I truly enjoy reading your blog and I look forward to your
    new updates.

    My webpage … Sage Elixir CBD

  • usedtiresbrowardcounty.com

    I have been exploring for a little bit for any high quality articles or blog posts on this sort
    of space . Exploring in Yahoo I ultimately stumbled upon this website.
    Studying this information So i’m happy to express that I have a
    very good uncanny feeling I discovered exactly what I
    needed. I so much certainly will make certain to do not omit
    this site and give it a look regularly.

    Here is my site: usedtiresbrowardcounty.com

  • sports book

    Just desire to say your article is as astounding.
    The clarity on your put up is just excellent and that
    i can suppose you are an expert on this subject.

    Fine along with your permission allow me to grab your RSS feed to stay up to date with approaching
    post. Thank you a million and please continue the rewarding work.

  • Alton

    It’s nearly impossible to find knowledgeable people on this topic,
    but you sound like you know what you’re talking about!
    Thanks

    My web page: Alton

  • Gorges De Soleil Anti Wrinkle Cream

    I seldom write responses, but after looking at a great deal of responses here Bertso txapelketarik ez dago sarean – gaztelumendi.eus.
    I actually do have some questions for you if you don’t mind.
    Could it be just me or do some of these responses look like they
    are left by brain dead individuals? 😛 And, if you are
    writing on other social sites, I would like
    to follow you. Would you list of the complete urls of all your social networking sites like your twitter feed, Facebook page or linkedin profile?

    My homepage; Gorges De Soleil Anti Wrinkle Cream

  • Jolt Alpha Ingredients

    What i don’t understood is if truth be told how you’re no longer really much more
    neatly-favored than you may be right now. You’re so intelligent.

    You understand therefore significantly on the subject
    of this topic, produced me personally consider it from a lot of varied angles.
    Its like women and men aren’t interested until it is one
    thing to accomplish with Lady gaga! Your own stuffs
    outstanding. At all times care for it up!

    Feel free to surf to my page: Jolt Alpha Ingredients

  • Allura Fresh Skin Care

    Hello very nice web site!! Man .. Excellent ..

    Wonderful .. I will bookmark your site and take the
    feeds additionally…I am glad to search
    out numerous useful information here within the put up, we need develop more techniques in this regard, thank you for sharing.

    My website – Allura Fresh Skin Care

  • Niagara XL

    Whoah this blog is great i really like studying your posts.

    Stay up the great paintings! You know, many individuals are looking round for this information, you
    could aid them greatly.

    my homepage :: Niagara XL

  • Pamela

    You made some decent points there. I looked
    on the internet for the subject and found most persons will agree with your website.

    Feel free to visit my web-site – Pamela

  • Blaux Classic Desktop AC Instructions

    I am only commenting to let you understand of the amazing encounter
    my friend’s girl encountered visiting the
    blog. She discovered a good number of issues, with the inclusion of
    how it is like to have a wonderful coaching nature to have other
    individuals clearly comprehend chosen extremely tough things.
    You truly exceeded our expectations. Thank you for giving these beneficial, dependable, educational and cool tips on this
    topic to Lizeth.

    Also visit my web-site Blaux Classic Desktop AC Instructions

  • ViagRx

    hello!,I really like your writing so so much! proportion we be in contact more approximately your article on AOL?
    I need a specialist in this house to resolve my problem.
    Maybe that is you! Taking a look ahead to see you.

    Feel free to visit my website … ViagRx

  • talk-video.com

    Hmm is anyone else experiencing problems with
    the pictures on this blog loading? I’m trying to figure out if its a
    problem on my end or if it’s the blog. Any feedback would be greatly appreciated.

    Look into my web-site … talk-video.com

  • Gorges Cream

    Great ? I should definitely pronounce, impressed with
    your website. I had no trouble navigating through all tabs and
    related information ended up being truly simple to do to access.
    I recently found what I hoped for before you know it in the
    least. Reasonably unusual. Is likely to appreciate it for those who add forums or something, web site theme .
    a tones way for your customer to communicate. Nice task.

    Also visit my web site: Gorges Cream