Bergarako saioan Maialen Lujanbio nagusi
Etxahun txapelketa amaitu dalakoan
Labe Garaieta kiroldegia jendez gainezka, eta giroa beroa txapelketako lehenengo finalaurrekoan.
6 bertsolari taula gainean. Fredi eta Etxahun lehenengoak kantuan, nahiz eta gero sailkapenean eurak izan azkenengo biak.
Saio polita izan zan, arin arina eta gora egin zeuena momentu askotan.
Aipatzeko modukoak bertso eta ariketa asko gainera.Bergarako saioa, osorik entzuteko:
argazkia: ukberri.net
Mikrofono barik kantetan
Saioa hasi eta gitxira, zortziko txikiko ariketan Jon Martin eta Maialen Lujanbioren txanda zanean, gaia jarri eta bertsotan hasi zan segiduan Martin oiartzuarra. “Jon astero joaten da mezetara, eta asteburu honetakoan telebista etorri da meza grabatzera, Maialen be etorri da eleizara”.Momentu horretan, Jon Martin kantuan zala joan zan argindarra kiroldegian. Jon Martinek bertsotan jarraitu zuen, eta jendea adi adi, isil isilik. 1500 lagun Jon Martinen ahotsa entzuteko ahalegina egiten, epaileak berdin, komunikabide guztiak argi barik, mutu. Txalo zaparrada. Gero Maialen Lujanbioren txanda. Honek be kantatu, eta giroagaz bat egin, egoera aprobetxatuz. Jainkoaren gainean, joan eta etorri egiten dala, hau eta beste…. bertsotarako ondo aprobetxatu zeuren gertatutakoa.
Beste hedabideek grabatu ezin zituenak hartu zituen larrabetzu.org mp3 grabagailuak.
Jon Martin eta Maialen Lujanbio entzuteko:
Handik aurrera giroa ziurtatuta. Oso ariketa politak joan ziren saioan zehar. Etxahunek berak be, sano ariketa polita egin zeuen Aitor Mendiluzegaz. Ezkontza despedidarako zala Etxahun, Aitor strepperra agertu zan, lagunek ekarrita, nahiz eta Etxahunek halakorik eskatu ez. Gaiari buelta emon, eta saioaz gozatzea lortu zeuen Etxahunek, Aitorren laguntza ezin hobeagaz. Txaloak eta txaloak orduan be Bergaran.
Kartzelako argazkiak
Argazkilari lanean jarri zituen kartzelako gaiak. Eta orduan be, saio onak. Afganistanera joana zan argazkiak ataratzen Fredi Paia, istripu baten aurrean jarri zan Etxahun, gizarte morbosoa kritikatzeko edo, heriotza baten aurrean zen Mendiluze be, Indiako tsunami bat aukeratu zuen Martinek, Maialen Lujanbiok Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak doinua aprobetxatuta, Hernanin bertan gertatutako egoera bat ekarri zuen kantura. Istiluak kalean, txapelgorriek pasatzen itxi ez, eta egoeraren deskripzio polita egin zeuen.Puntuazioa:
Maialen Lujanbio 708,5 puntu
Aitor Mendiluze 680 puntu
Beñat Gaztelumendi 644,5 puntu
Jon Martin 619 puntu
Etxahun Lekue 608,5 puntu
Fredi Paia 596 puntuargazkia: ukberri.net
Maialen Lujanbioren kartzelako lana.
irratiak zion kaleetan
zela jendetza demasa
pankarta baten ostean oihuz
bete kale eta plaza
egoera da tentsoa eta
bazun iskanbila traza
hemen norbere hitzari eusten
ere ez dago erraza
oraindik entzuten da oihartzuna
hori pelotazo jasa
lurrean odol arrasto batzuk
ta tentsiozko arnasa
kordoietik hara hona nabil
foto bila nere kasa
baina kaskodun batek esan dit
hemen ez da ezer pasa
jendeak ihes egin du korrika
behe barru ta taberna
hasi denean pelotazoen
eta tiroen galerna
lehen hau ikusia baitut
hainbat urtetan barrena
ikusi ezta ere hori pasada
imajina nezakena
poliziari aurre eginez
nere argazkilari sena
espaloi hutsak atera eta
esplikatu leike dena
nahiz eta ez dela ezer pasa
den esaten didatena
pasa ez denak erakusten du
sarri asko pasa dena
lehen problemak izan dira
orain 6 urte inguru
lan egiten nun egunkariak
ze komeri ze apuru
herritarrekin bategin eta
beste berri bat helburu
eta geroztik euskal herriak
dibujatzen dihardugu
herri berean gaude zu ta ni
baina nolako bi mundu
zure zentsura zure ezetza
bortitz segunduz segundu
baina herri honen berri emateko
nola beti gauden gertu gu
argazkirikan ez izan arren
hitzak jarriko ditugu
Saioa amaitu eta puntuazioa jakin aurretik, txapelketa eta jarraitzaileak agurtu gura izan zituen Etxahun Lekuek. Puntuazioa jakin barik be, saioari zantzoa hartu zion larrabetzuarrak.
Etxahun Lekue
Nahiz ezdakidan zer pasatuko
den hurrengo saioetan
susmoa daukat azken bertsoa
hau dudala txapelketan
ze amorrua sentitzen dugun
asmatzen ez dugunetan
nik txapelketan jarraituko dut
bai baina alde horretan
gaur be etorri zait herri erdia
haiekin nago zorretan
hainbeste mimo ez dut merezi
baina eskertzen da benetan
[ bnt09 lantaldea: ukberri.net | larrabetzu.org (iñigo / 53R61 / iptx) ] argazkiak + kronikak + mp3
larrabetzutik.org bertsozaleen bideoa.
Etxahun Lekueren Bergarako bi agurrak, hasierakoa eta despedidakoa.



Bertso batzuk historiko bihurtzen direnean #btn09…
Txapelketa nagusiaren giroan, digitalizazioaren garaian, elektrizitatearen menpe gaude, erabat. Halako batean, bertso saioaren erdian, argia joaten da, eta aparato guztiak itzaltzen dira. Bertsolariek baina, bere jarduna jarraitzen dute.
Eta publikoa…
Aipua on 2009 Azaroa 8, @ 1:17 pm
[...] guztiak itzalita. Une hori, haizeak eroan behar zuen. Bertso itzelak izan ziren gainera. larrabetzu.org egiten dugunok, han geunden. Gure bertsozaletasuna bermatzen, jarraitzen, grabatzen, [...]
Pingback-a on 2009 Azaroa 9, @ 12:46 pm
[...] eta eskura jarri. Hori da guretzat Internet, holan ulertzen dugu, eta horrela azaltzen saiatu gara. larrabetzu.org komunitateko blogerako grabatu genituen bertsoak, Euskal Herri osoan entzun dira. Irratietan, [...]
Pingback-a on 2009 Azaroa 12, @ 6:18 pm