larrabetzutik
Larrabetzutik Euskal Herrira
-
Blogak eta garagardoak gaztetxean (bb3)
Eta gaur da ekainaren 2a, ostirala. Eta gaur batuko gara blogariak Larrabetzu ko gaztetxean. Reggae musika entzun, garagardoak hartu, blogak erakutsi eta pantaila handian aurkezpen ezberdinak egingo ditugu.
Blogs&Beers 3.0 honetan larrabetzu.org blog komunitatea aurkezteaz gain, eztabaida edo behintzat solasaldia piztu gura dugu. Zertarako blogak? Herri txikietako informazioa zelan zabaldu? Hori eta gehiago ditugu helburu bezala, eta ea ezer pizterik lortzen dugun sikiera.
Argazkiak zuzenean igoko ditugu Internetera, gaztetxean prestatu dugun wifi konexioa profitatuz. Zuzeneko irudiak, kanpotik jarraitu gura duenarentzat. Gogoratu bb3 etiketa proposatu dela komunitatean tag bezala.
Zure zain gaude. Beste barik.
-
LarraB&Btzuri buruz irratia.com emankizunean
Blogs&beers 3.0 ospatuko dugu bariku honetan Larrabetzun. Eta horregatik, berbalditxoa izan genuen gure asteroko emankizunean. Orain blog berriarekin, –flipatzen egia esan- pluginak sartzen ari gara. Hori Bai gaztetxean gaude, wifi bidez konektatuta, eta froga ezberdinak egiten ari gara, barikuan dena txukun egon dadin.
Larrabetzu.org herri informazioa landuko duen bloga eta blog komunitatea izango da, Bizkaian modu horretara sortzen den lehenengoa. Erronka da, baina baita aukera ederra ere.
irratia.com emankizuna enzun gura izan ezkero, klik hemen.
Entzun: [audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom060530.mp3]
-
LarraB&Btzu | blogs&beers 3.0 Larrabetzun