Larrabetzu.org proiektua zelan aurkeztu pentsatzen ari ginela, batek Donostiatik blogs&beers berri bat -hirugarrena- antolatu beharko genukela proposatu zuen. Aintzat hartu genuen proposamena -enbidoa- eta lanari ekin genion. Orain aurkezten dugun ekimen hau larraB&Btzu -blog&beers 3.0 Larrabetzu - hori besterik ez da.

Ekainaren 2an (ostirala), iluntzeko 20:00etatik aurrera, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean antolatuko dugun ekitaldira gonbidatuta zaudete.

-Larrabetzu.org blog komunitatea aurkeztuko dugu.

-Blogak eta herri txikiak gaiari buruz mintzatuko gara.

-Gaztetxeak eta Internet esperientzien kontaketa. Bereziki deitu gura ditugu gazte asanblada eta gaztetxeetan Interneten inguruan lanean ari direnak.

-Euskal blogosferatik sortutako ekimen berrien aurkezpena (zabaldu.com | blogak sortzeko plataforma berriak | tresna berriak | musika eta podcastinga | bakoitzak lekarkeena….

-Musika eta garagardoak….

Guztia antolatzeko wiki bat ere sortu dugu. Erregistratu eta lagundu, auzolanean egin asmo dugu eta. Ematen du aste bete baino ez dagoela hau antolatzeko, baina herritarren artean hainbat gauza zehaztu dira dagoeneko. Datorren ekainaren 10ean, gure herrian AEK eguna izango denez, antolatu diren ekitaldien egitarauaren barruan sartu da aurkezpen eta blog&beers 3.0 hau ere.

Gaztetxean wifi konexioa egongo da. Proiektorea eta pantaila handi bat. Garagardo freskoa ere ez da faltako.