Larrabetzutik Getafera!!
Rage Against The Machine eta Metallica izan dira”Electric Weekend” festibaleko lehen konfirmazinoak.
RATM 2007an elkartu ziren ta Espainiara joango dira taldekide originalekin. 2000. urtean banatu ziren eta 90. hamarkadako talde potenteenetakoa izan zen.
Metallicak berriz Euskal Herriko Bilbao Livean 40.000 pertsonatik gora batu zituen.
Argi dago ahantzezina izango den festibala izango dela. Maiatzak 30 eta 31ean ospatuko da eta RATM-ek barikuen joko dau (30).

Sarrerak Tick Tack Ticket-en lortu ahal izango dire Urtarrilak 22tik aurrera eta salneurria 110 €-koa izango da (+ banaketa gastuak). Prezio hau behin-behinekoa da, dirudienez otsailak 16tik aurrera aldatu egingo dena.
Aurkituko dogunaren ideia bat egiteko bertan doaz bideo batzuen loturak:

BIHARKO GPS-ak
Blusens-ek laster arukeztuko ditu GPS generazio berriak.
Aurkezpen bideo labur bat hurrengo linkean: Bideoa
Asuntoa da, eraikin, errepide…barri asko egiten dauzela eta astero Gps-a eguneratu beharko genukeela benetan erabilgarria izan daiten.

Argazkilaritzari buruz…
Interneten danetarik topatu daikegu, gauza horien artean argazkilaritzan inguruen ere gauza oso kuriosoak tope daikeguz.
Ikusi daikeguzen gauza kuriosoen artean hurrengoak ditugu.
Hong Kong-eko argazki dinamikoa ikusi daikegu hurrengo linkean. Sagua gora eta behera mugituz eguneko argi aldaketak ikusi daikeguz.
Inizituen argazki batzuk: argazkiak.
Photoshpoen erabilerak, aurretik ere jarritako linka da baina ala ere oso kuriosoa: argazkiak
Su likidoa. Ikusi hurrengo linkean. Ikusgarria, benetan: argazkiak.
Ikusi mundua espaziotik denbora errealean. Sinesgaitza: argazkia.
Niloko 81 kilometroko argazki panoramikoa: argazkia
Iratiko 360º-ko panoramika: argazkia
Beste panoramika batzuk 360º-ko ikuspegiarekin: argazkiak
No commentsBasque Digital Shepherds’ Meeting
Eguaztenean, Abenduak 5. Bilboko Kafe Antzokian gabeko 22:00.
Danok irratia.com-en 100. saioa ospatzera! Gonbidatuak, musika zuzenean, disko jartzaileak, garagardoak eta saguak nonahi.
Ikusi prestatu deuren spot berezia!
*Sarrera doan da…baina garagardoa oingoz ez.

SPEEDTEST, internet biluzten.
Zenbateri gertatu jaku 3 Mb-eko konekzio kontratua eduki ta internet oso astiro dabilela igertzea?
Telefonica, Ono, Ya.com…zerbitzu bereziak lortzeko konpetitzen deure euren artean, tartean konekzio abiaduragaz jokatuz. Iragarkietan horietako batek 20 Mb-eko konekzioa eskeintzen dau, baina argitu beharra dago konekzio hau ez dala errealitatearekin bat etortzen. Ordenagailuaren eta zentralaren arteko distantziak eragin handia du asunto honetan, urrundu hala abiadura asko galtzen dalako.
Abiadura hau egiaztatzeko hainbat test ditugu, euren artean SPEEDTEST.net dogu. Bertan, erreferentziatzat dagozen herrietatik etxetik hurbilen doguna klikatu eta gure konekzioaren abiadura egiaztatu ahal izango dogu.
Joko zikina dago enpresa hauen eskaintzetan, kontratatutakoa ordaintzen dogu, baina ez dogu kontratatutakoaz gozatzen.
Dirudienez iberiar penintsula da garatutako guneen artean internet konekzio eskasenetarikoa duena.
Testatu abiadura hurrengo linkean:
No commentsEL MUNDO. Su mundo.
Gaurko El Mundo-ren edizioa “Las editoriales manipulan los libros de texto a gusto de los nacionalistas” titularrarekin heldu da kioskoetara.
Gai hau editorialan atalean eta, aurrerago, bi orrildeko erreportai batean sakontzen da.
Articulu honetan hurrengo esaldiak irakur daikeguz:“…un niño gallego leerá en su manual de Lengua que en Cáceres el gallego no goza de protección.”
“El resultado es una abismal fragmentación educativa […] , un odio hacia lo español y dificultad para converger dentro de un mismo mercado laboral.”
“En la edición del Pais Vasco, el Rey es sustituido por el edificio del Palacio de Justicia de Bilbao y la actividad consiste en buscar valores dentro del <Estatuto de Gernika o, en su defecto, de alguna otra norma legal vigente>.”
Esaldi larri hauetaz gain badaude aipamenak editorialen interes ekonomikoen inguruan eta zelan editorial hauek testuak aldatzen dituzten nazionalisten interesen arabera.
Ikaragarria. Euren historia gurearen gainetik inposatzeaz gain, gurea dena ukatzen digute.
Behar bada kasualitatea izango da, baina, 20N data bereziarekin bat etorri da argitaratze hau. Baliteke Diktadorearen garaira itzultzeko aitorpen kamuflatu bat izatea, zapalkuntza, erailketa, inposaketa…garaira.
Behar bada El Mundokoek ahaztu dute duela urte batzuk ikasleak cara al sol abestera behartuta zeudela, espainako historia bakarrik ikasten zala, biktimak bakarrik bando batekoak zirela, espainako geografia ikasten zela, euskeraz berba egitea zigortua zegoela…
Gaur egun, guzti hori modernizatu da eta beste era batera aurkezten du gobernu zentralak, baina gure artean dagoen mamua dela ezin dogu ahaztu.

Publizitatea: magia edo iruzurra?
Publizitateak errealitatea distorsionatzen duela aspaldi dakigu.
Adibidez modeloak agertzen diren iragarkietan irizpide estetiko bereziak sortu dira, guztiz irrealak, antiestetikoak, osasunaren aurkakoak…
Iragarkietan agertzen diren modelo guztiak erretokatuak daude, ez dira errealak.
Morala dena eta ez denaren artean bereiztu beharko geunke, jende askok eta askok erreferentzia puntutzat hartzen dituelako modelo eta iragarki asko eta arduragabekeri asko egitera bultzatzen dituztelako.
Erretoke hori argitu deigun hurrengo linkean ikusi ahal doguz adibide batzuk, noski, ez dira erretoke larrienak ezta errelitatetik gehien urruntzen gaituenetarikoak ere.
Pasatu sagua argazkiaren gainetik irudi erreala ikusteko, kentzean erretokeen emaitza ikusi daiteke:
No commentsRobert Dziekanski, azken biktima.
Kanadako poliziak urriaren 14ean Robert Dziekanski hil zuen “taser” motako pistolakaz. Arma hauek 50.000 voltioko deskargak sortzen dituzte, eta gorputza paralizatua usten du giharren kontrakzioengatik. Ez dago esan beharrik, arriskutsuak izan daitezkela edozein pertsonarentzat, eta zer esanik ez, “by-pass” edo patologia kardiakoak dituzten pertsonentzat.

Azken egunetan agertu da komunikabideetan testigu batek grabatutako bideoa, nahiz eta, heriotza Urriaren 14ean izan. Kanadako polizia ahalegindu da errealitatea distorsionatzen, esanez biktimak aurre egin ziela, bideoak argitzen du dena…erresistentzia ahal da eskuak altxatzea? Robert ama bisitatzera joan zen kanadara. Amak, espero moduan, malkoakaz jaso zuen semea…baina ez zuen espero mota horretako malkoak isutzea, minak sortutako malkoak ziren, penak sortuak, inpotentziak, amorruak…
Poliziaren jokabideak ere globalizatuak daude, Euskal Herritik Kanadara, AEBtik pasatuz… Polizia autoritarioa da leku guztietan da. Segurtasuna mantentzeko ibiltzen da aireportuetaik, kaletik…segururu sentitzeko…seguru egon zaitez inseguridadea sortzen duten bakarrak eurak direla, armak daramatzaten bakarrak eurak dirala, eraso teknikak esagutzen dituzte, inmobilizazio teknikak…eta dena legala.
Hitza ilegala eta armak legalak? Erailketa legalak? Soratzeko mundua benetan!
Robert azken biktima izan da, azken biktima mediatikoa poliziaren eskutan; aurrekoan Italiar gazte bat tiroz hil zuen karabinieri horietako batek. Baina zenbat erailketa lotu izan dira itzalpean?
Euskal Herrian bakea eskatzen da…ea egia den. Bakea helduko da…ertzaintza ur pistolakaz joango da, furgonak bizikletatengatik aldatuko dira, porrak pegatinengatik aldatuko dira, pipermin gasak barrea srtzen duten gasengatik ordezkatuko dira…
Bakea helduko da lagunok, baina ez administrazioen esku, ez poliziaren esku.
Robert, eukal herrian ere heriotza ugari egon dira, zoritxarrez ez zara zerrenda beltz baten lehen izena, eta, zoritxarrez, azkena bez ez zarela izango uste dot.
Gogoan zaituztegu! Eta gogoan izano dugu noren esku hil diren biktima hauek.
No commentsIrratia.com.100
Irratia.com, euskal herriko lehen irrati digitalak 100 saio burutuak izango ditu Abenduaren 5ean.
Bilbo hiria irratian da emanaldia, eguaztenero. Zuzenean uhinetatik zabaltzen dena, baina internet bidez ere entzun ahal doguna irratia.com helbidea.
Bertan saio guztiak entzungai ditugu, tematika ugari tratatzen direnak, eta musika onez lagunduak.
Irratia.com Patxi Gaztelumendi, Jabi Zabala, Ibon Burgoa eta Ekaitz Hernandezek osotzen dute. Patxik bere blogean proiektuari buruz hitz egiten digu.
Esan beharra dago, 100 saio horrek ospatzeko emanaldi berezia prestatzen ari direla. Bilboko kafe antzokian abenduaren 5ean izango da saio berezi horren grabaketa, gabeko 10etan. Gonbidatuak, musikariak…egongo dira saio-jaialdi horretan, ahaztezin bihurtuko dutena.
Espero dogu 100 saio horrek irratia.com proiektuaren gaztetasunaren parte hartzeak eta saio gehiago entzun ahal izatea.
Zorionak100 saio horiengatik eta eskerrik asko egindako lanagatik.
No comments
WORLD CLOCK
Email-kate bidez zabaltzen ari den helbidea da. Bertan “world clock” deritzon erloju-zenbatzile antzeko bat tope daikegu, non heritza kopurua, bizikleta produkzioa…zenbatzen doan.
Oso datu kuriosoak dira, morboz beteak, ta ez da komenigarria horrelako datuetan sinestea; baina harrigarriak ere badira. Harrigarriak baino, larritzekoak, kezkatzekoak.
Klikatu eta irakurketa txiki bat egiteko denbora hartu, behar bada etorkizuna aldatu daikegu, datu horien abiadura aldatu daikegu.
