Bideojokoak gomendatzen: Ekaina 08

Posted Ekaina 14th, 2008 by 53R61
Atalak: ,

Wii Fit (Wii)

Nintendo, bideojkoak eraberritzeko asmoarekin jarraitzen du. Wii Fit-ek Wii Balance Board osagaia dakar.
Ariketa fisikoak egiteko taula bat Wii kontsolara konektatzen dena. 40 baino ariketa gehiago egin daitezke
taula honekin: Aerobic, giharren tonifikazioa, oreka mantentzeko jolasak edota Yoga praktikatu. Kirola
egiteko beste modu bat da.

Mario Kart Wii (Wii)

Wii-rentzat berritutako klasiko bat. Wii Wheel osagarria hartzea nahikoa da gidariaren lekua
betetzeko. Derrapatzeak, aireko jauziak eta motorrak erantsi izanak, Mario Kart berri hau saga
osoko beteena izatea lortu du. Internet bidezko multijokalari aukerarekin ordu askotarako
jokoa ziurtaturik dago.
Iron Man (Ps2, Ps3, Wii, Nintendo DS, Xbox 360)

Marvel etxeko superheroiaren filmean oinarrituta, hainbat kontsolatarako jokoa argitaratu da.
Borroka askotan murgilduko gara, eztanda eta akzioa non nahi. Filmea ikusi eta gero
gozatzeko jokoa dugu hau. Beste superheroietako jokoetan ez bezala, honetan kontsola
bakoitzaren ezaugarriak oso ondo aprobetxatu dira. Iron Man -en jarraitzale ez izan arren
gustokoa izango da.

Zabaldu bildu.net-en gorde

Bideojokoak gomendatzen: Maiatza 08

Posted Maiatza 8th, 2008 by 53R61
Atalak: ,

Maiatzean jokatzeko eta ondo pasatzeko balio duten hiru titulu gomendagarriak, Gaztezulo-reko kolaborazioa, benetazko artikulo orijinala eta gainera bideoekin. Zer gehiago nahi duzue?

 

God of War: Chains of Olympus (PSP)

Jainkoen boterea zeure eskuetan. Ezagutu ezazu nolakoa izan zen, Kratos Olimpoko jainkoen
esanetara zegoenean. Eraso bortitz eta ankerrak nonnahi erabiliko ditugu abenturan zehar jarraitzeko.
Irudi ikusgarriak eta soinu bandak abenturan erabat murgiltzen gaitu. Playstation 2an hasi zeneko joko
saila honek, PSPra egindako saltoa oso ondo atera da.

GTA IV (Xbox 360, PS3)

Grand Theft Auto saila ezagunaren laugarren atal honetan, New York hiria irudikatua izan da, bost
gune ezberdinetan zatituta. Brooklin (Broker), Manhattan (Algonquin), Queens (Dukes), Bronx
(Bohan) eta New Jersey (Alderney). Hainbat multijokalari modurekin eta jeisteko edukiekin, ordu
askotarako jokoa izango dugu.

Sega Superstars Tennis (Wii, Xbox 360, PS3)

Tenis joko honetan, Sega unibertsoaren hainbat pertsonaia bildu dituzte lehiaketa bat egiteko. Hoien
artean Sonic the Hedgehog, Super MonkeyBall­en AiAi, Space Channel 5eko Ulala eta Samba de
Amigoren Amigo. Hainbat plataformetarako atera da

Zabaldu bildu.net-en gorde

Bideojokoak gomendatzen: Apirila 08

Posted Apirila 12th, 2008 by 53R61
Atalak: ,

 

Apirilean ere Gaztezulorekin kolaboratzen jarraitzen dut, hilabete honetan ere kalitatezko hiru titulu gomendatzen ditut, denborapasarako edota disfrutatzeko aproposak.

Lost Oddysey (XBOX 360)

Joko hau Kaim izeneko gerlari baten istorioa da, pertsonaia hilezkorra eta mila urtez bizi izan dena. Ez du bere iragana gogoratzen eta ez daki bere etorkizuna nolakoa izan daitekeen. Final Fantasy joko sailaren sortzaileek egindako rol eta abenturazko joko japoniarra da. Nobuo Uematsu konpositoreak osatu du soinua banda eta istorioa berriz Hironobu Sakaguchi-k.

 

Castlevania: The Dracula X Chronicles (PSP)

Bi joko biltzen dituen titulu bat da hau: Rondo of Blood, Japonian bakarrik argitaratu zena bere garaian eta Symphony of the Night, Playstation eta Saturn kontsoletan agerturiko klasikoa. Hiru dimentsiotako eszenatokiak eraberritu dituzte, gaur egun, joko erakargarriagioa eta PSP batean jolasteko aproposak bihurtuz.

 

Patapon (PSP)

PSPrako esklusiboki egindako joko original eta oso dibertigarria. Danbor hotsen erritmoa erabiliz, tribu txiki bat zuzenduko dugu abentura batetik zehar, arerioengandik euren lurrak erreklamatzeko. Grafikoak ez dira hain ikusgarriak, baina behin probatu eskero engantxatuta gelditzeko arriskua dago.

Zabaldu bildu.net-en gorde

Bideojokoak gomendatzen: Martxoa 08

Posted Martxoa 9th, 2008 by 53R61
Atalak: ,

Martxoan jokatzeko hiru bideojoko interesgarri, Gaztezulo aldizkarian egin dudan kolaborazioa:

Naruto , Rise of a Ninja (Xbox 360)

Naruto anime sailaren abenturak biziko ditugu lehen aldiz borroka estiloko joko honetan. Ikasle
izatetik, Ninja errespetagarria bilakatu arte. Cell Shading grafiko oso onak eta sailaren musikarekin
horniturik dago. Anime honen zalea izan edo ez izan gomendaturiko jokoa.
www.narutoriseofaninja.com

Eternal Sonata (Xbox 360, PS3)

Iazko rol jokorik onenetako bat dugu hau. Txandakako borroka estiloa, konjuru eta objektu sorta eta
atal tekniko oso ederragatik da gomendagarria. Istorioa, Chopin musikagilearen azken egunen
inguruan dabil, berak konposatu zuen musikarekin lagundurik.
http://eternalsonata.namcobandaigames.com

Guitar Rising (PC)

Gitarra jokoen gomendioekin jarraituz, hona hemen benetazko jokoa. Benetazkoa diodanean
benetazko gitarra elektrikoarekin jokatzen dela esan nahi dut. Jolasten dugun bitartean gitarra jotzen
ikasiko dugu honekin. Hau probatu ondoren Guitar Hero jostailu hutsa dela irudituko zaigu.
http://www.guitarrising.com/index.html

Zabaldu bildu.net-en gorde

Bilo eta Nano


Bilo eta Nano




Creative Commons License

blog hau bere eduki guztiekin
Creative Commons
Aitortu-EzKomertziala 2.5
lizentziapean dago