Herritarrok parte hartu ezik, ganorazko jairik ezin

Urteak dira Andramariak eta Emeteriak herritarron parte hartze aktiboan oinarrituta burutzen ditugula. Aurtengo egitarauan ere, herritarron parte hartzeagaz baino burutu ezin diren hainbat ekintza antolatu ditugu: – Futbol 7 txapelketa: Izena igerilekuetan eman. – Kantuz kantu eta Larrabetzubision: Jana eta edana nork berea. Musika, herriko…

Larrabetzuko jaiak

Larrabetzuko jaietako 1976ko kartela. Noiztik ospatzen dira ba gurean jai herrikoiak? Gogoratzen dozue?

Emeteri egune

12:30: Aizkolariek eta lokotza biltzaileak 13:30: Bertsolariek. Xabier Amuriza eta Arkaitz Estiballes 17:00 Briska txapelketa 19:30: Idi probak 21:30: Dantzaldia. Arrabots taldekoek, dantza gidari eta guzti, aspaldiko dantzak erakutsiko doskuez

Mozorroak

Larrabetzuar asko mozorrotuta abuztuaren 15ean

Argazkiak: Futbo 7 eta Kantuz kantu

Futbol 7ko finala olgeu zeurien bi taldeak. Irabazleak Kas-fruit eta bigarrenak Goikoelexalde taldekoak. Kantuz kantu Urko Lasarte eta Lourdes Etxebarriaren argazki bana, hurrenez hurren. Bidali ataraten dozuezan argazkiak intxurreta@gmail.com e-lbidera

Gaurko afaria frontoian izango da

Euriagatik, gaurko afaria eta osteko Kantuz kantu frontoian burutuko ditugu Mahaiak eta aulkiak Intxurreta jai-batzordearen kontu, jana, edana eta kantua larrabetzuarron kontura. Bide batez gogoratu Futbol 7ko finalaurrekoa eta finala olgeko direna 18:00etatik aurrera