-
Gora Euskal Herria
Historia egiten duten egunen lekukotasuna
2017ko apirilak 8. Historikoa.
Gauza asko esan daitezke iragan larunbatean Baionan bizitakoetatik. Adjetiborik gabe geratuko ginateke ziurrenik, bertan batutako milaka lagunek pentsatu sentitu eta egin zutenaren inguruan. Baina Euskal Herrian; herri mugimenduetan, elkarteetan, erakunde sozial eta politikoetan dagoen kapital publikoa azpimarratzea litzateke garrantzitsuena nire ustez. Urteetako esperientzia metatuak ekarri gaitu hona. Erakunde politikoekin, instituzioekin, nazioarteko eragileekin, elizarekin, dagokion guztiarekin eskuz esku lan egiteko gaitasuna, irmotasuna eta zentsua.
Unez une, gero eta interesgarriagoa jartzeko gai izan dira Bakearen artisauak. Konpromisoak hartuz, eta konpromiso hoiek partekatuz, olatu erraldoi bat bizi izan dugu abendutik apirilera, Luhusotik Baionara.
Bake prozesua bizitzeko aukera, lekuko izateko ardura, inplikatzeko motiboak, arduraz jokatzeko engaiamendua piztu du mugimendu berri honek. Eta biderkatu egin da. Sekulako oihartzuna ukan du. Hor dago Luhusoko ekintzaren ikusgarritasuna. Zentsua. Zentsu politiko guztia.🎥
Aprilaren 8ko egunaren bideoa – Video de la journée du 8 avril#Bakeruntz #PourLaPaix https://t.co/ncO20i8x5x— Artisans de la Paix (@Artisans_Paix) 2017(e)ko apirilak 9
Memoria ariketa bat
Memorian gordeko ditugun irudiak dira. Uneak. Sentimenduak. Eta gure errelatoan, han egon ginen bakoitzarenean, leku bat gordeko du 2017ko apirilaren 8koak. Bakoitzak bere modura biziko zuen. Bere gogoetekin. Bere kezkekin. Ardura eta konpromisoarekin. Baina dudarik gabe, zerbait handia izan behar zuenaren zantzoek eraman zuten Bakegileen plazara gutako bakoitza.
Herri honek, bere etorkizuna eraikitzeko urrats handia eman zuen, beste behin Baionan. Urratsez urrats ari da urte luzeetan, eta historia une ttiki hoiek ere egiten dutenez, herri honen etorkizuna eraikitzen du hauetako urrats bakoitzak. Pertsona bakoitzak. Gogoeta bakoitzak. Eta memoria ez ahaztea da. Gogoratzea. Kontatzea. Gordetzea. Erakustea. Munduari, eta guri guztioi azaltzea. Belaunaldiz belaunaldi gogora ekartzea.📢20.000 lagun elkartu dira #Baiona bakegileen hirian
20.000 personnes a Bayonne #pourlaPaix📷 #basquePeace https://t.co/AozdTGY5YL pic.twitter.com/u2HmRie4nk
— Artisans de la Paix (@Artisans_Paix) 2017(e)ko apirilak 8
Bakegileak, istorio eder bat
Bakearen artisauak izendatu zituzten, ETAren armak suntsitu nahi izan zituzten gau hartan berean, atxilotu eta jende oldea atera zen beraien alde. Alderdi eta pentsaera ezberdinetako milaka lagun Baionako karriketan. Euskal Herrian ez ezik, gure mugetatik kanpo ere ondorioak izan zituen ekintza ttipi eta handi hark. Eta lanean jarraitu zuten. 5 barik, ehundaka lagunekin batera, milaka mugitzeko. Eta emaitzak hor daude. Ondorioak. Ausardia eta erabakia. Gogoeta eta estrategia aparta. Irudimena eta garaipena. Gure balio erantsia. Biba zuek! Baionako karriketan, Euskal Herriko historian txalo zaparrada honek oihartzuna izango du, luzaroan.
#Baiona Bakegileen plaza#Bakeruntz #BasquePeace#HacialaPaz#PourlaPaix pic.twitter.com/jMbeaoi3El
— Artisans de la Paix (@Artisans_Paix) 2017(e)ko apirilak 8
Biharamunean
Aizkora eta arbola, Euskal Herria
Izugarri ederra Koldobika Jauregi artistak GARA egunkariarentzat egindako irudi eta lamina. Milaka etxetan ondo gordeta eta erakusgai dagoena. Historia eta etorkizuna bat eginda. Zuribeltzezkok irudi oso esanguratsu bat. Egunkari osoa grafikoki jantzi zuena. Landutako informazioari zentsu historikoago bat eman ziona, bidenabar. Ondo kontatutako istorio bat.Korrika
Etenik gabe, egunez egun Euskal Herri osotik aurrera egin zuen Korrika berak ere. Eta Iruñean, Euskal Herriko hiriburu historikoan ikusi zuen amaiera. Kantuak, musikariek eta herritarrek handiago egin zuten bere oihartzuna. Gozatu zuten. Milaka eta milaka euskaltzalek, Euskal Herri osotik, munduko bazter askotatik, gure hizkuntzaren, gure kulturaren, gure herriaren lekukoa hartu, jarraitu eta gure etorkizuna orain aldira ekarri zuen… une batez. Orain. Beste behin.Egunon!Gaur esnatzean ere ezti tanta gozo bat bezala bat somatu dut ezpainetan. Eskerrik asko #korrika20 eta @AEK_eus , eskerrik asko Sarri pic.twitter.com/IwjJuHdxSz
— Amaia Izko Aramendia (@AmaiaIzko) 2017(e)ko apirilak 10