-
Tomas Ordeñana eta PNVren estiloa zatika jausten hasi da Larrabetzun
Ez dakigu etxebizitza sozialak desprestijiatzeko, dirua barra barra irabazteko edo txapuzak egiten artistak direlako… baina Tomas Ordeñanaren -aurreko legegintzaldietan PNVko alkate eta herrian jaun eta nagusi- aroak, oraindik zeresan asko ematen du gurean.
Hemen ikusten dugun argazki hau, aste honetan bertan herrian ateratakoa da. Etxebizitza sozialen kalitatea, txapuzaren maila ikusteko nahiko adierazgarria.
Errezena errua norbaiti botatzea da, baina erruaren atzean zer dagoen aztertzea be interesgarria litzateke.
Etxe hoietan bizi direnek bakarrik dakite zelango desastrea den guzti honen atzean dagoena. Etxe hoien promotorea Pelaez ezaguna -eta inon agertzen ez omen dena- izan zen. Pelaezek dakizuenez, hainbat txapuza historiko egin ditu gure herrian -Golfa, Hotela, Hormaondo jatetxea, etxebizitza batzuk, hainbat zor, hainbat iruzur…- guztiak orduko herriko alkatearen, baimen konplizitate eta laguntzarekin.
PNVk gainera, guzti horrek herriari ekarriko zizkion onurak gogoratzen zituen behin eta berriro.
Argazki honetan Tomas Ordeñanaren ondoan dagoen pajaro hori da Pelaez. Eskumatik hasita (nondik ostantzean) bigarrena da Tomas Ordeñana, eta bere aldean dagoena (hirugarrena) Txema Pelaez mafiosoa (janzkera ikustea besterik ez dago).Iturrikoetxeko etxebizitza sozialak, nahiko barriak izan arren, hasiera hasieratik arazo asko ematen ari dira. Zein da kontua baina? Ez dagoela ardura hartzen duen enpresarik orain. Pelaez ez da inon ageri, ez dute inon topatzen, ez da ez delitugile ez iruzurgile. Eta gainera Tomas Ordeñanak ez dauka ezelango ardurarik orain.
zer egin orain?
- Zer egin behar dute bertan bizi direnek?
- Zer egin beharko luke udalak?
- Zer gainontzeko herritarrok?
Ez da batere erreza orain esku artean daukagun arazoa. Ardurak ardura, egoerari irtenbide ahalik eta duiena eman beharko litzaioke orain. Egoeraren arduradunak ez dira etxe hoietako jabeak, ez horixe, eta behin eta berriro beraien gainera erortzen ari da zama guztia -hor bizitzeaz gain, gastuak gero eta handiagoak dira-.
Herritarrok ere, gehiago arduratu beharko genuke gure herrian gertatzen denarekin. Eta oraingo udalak -nahiz eta ardura politikorik ez eduki horretan- neurriak hartu eta konponbidea bilatu beharko luke, nahiz eta ez asko gustatu eta bere ardurapekoa ez izan. Desgrazia bat gertatzen denean, aurre egin behar zaio egoerari. Eta gure herrian aurreko legegintzaldietan gertatutakoa desgrazia handia izan da bai, herritarrek erantzun dute, alternatiba bilatu dute… baina alternatiba horrek orain eraginkorra izan behar du, gustatu ala ez gustatu.
Etxebizitza sozialak ezkerreko planteamendu batetik bideragarriak, egokiak eta txukunak izan behar dute, bizitzeko eta eredu sozial bat aldarrikatzeko. Horregatik, ezkerreko ikuspegi batetik… etxe hoiek ahalik eta duinenak izatea, herritar guztion ardura be bada… aurrerantzean ere, herritarren neurrira egokitutako politika sozialak bultzatzen jarraitu ahal izateko.
EZtaBAIda soziala beharrezkoa da, alternatibak aztertu eta egoerari guztion artean erantzutea beharrezko da; herritar, udala eta auzokideak.
- informazioa, loturak eta datu gehiago: larrabetzutik.org
-
Udal mailako parte hartzeaz
Hartu zuen lekua, parte hartu
Udalbatza berria sortu zenetik 100 egun pasa direnean uste dugu oso garrantzitsu ikusten dituen hiru gairen inguruko argibideak emateko une egokia dela. Beraz, gonbidatu gura zaituztegu antolatu dugun herri batzarrera gure azalpenak entzun eta gura dituzun ekarpenak egiteko. Gai bakoitzak 15 minutuko azalpena eta hiritarrek nahi dituzten galderak, ekarpenak, iradokizunak eta abar planteatzeko beste 15 minutuko tarte bat izango ditu.
Zuen blogean kartelaren irudia jarri eta mundu guztia parte hartzera gonbidatzea eskertuko genuke.
Izan be, Interneten, zein batzarrean zein eguneroko bizitzan parte hartzea bultzatzea da gure asmoa.
Eskerrik askoMariasun Gaztelu
Larrabetzuko alkatea
larrabetzuko-udala.com:::::::::::: ::::::::::::::::: :::::::::::::::::::
Parte hartzera gonbidatu gaitu Larrabetzuko Udalak. 100 egun pasa ostean, orain arteko lana eta egin beharrekoak jendaurrean kontatzeko.
Urrats garrantzitsua da udal batek, alkateak, zinegotziek herritarrekin harremanetan jarri gura izana. Blogariak kontutan hartu izana, herrian dauden hedabideak baliatzea.. egunero egunero gure herrian jende asko eta asko blogetatik elikatzen delako informazio mordoaz. Izan eskola, kirol edo kultur taldeak, gaztetxea, larrabetzutik.org, blog pertsonalak edo politikoak.
saltsa digitala
Eta egia esan, gurean behintzat saltsa asko dago sarean be. Poztekoa da hori, eta udalak be, bere webgunea zorroztu eta gero eta partehartzaileagoa, dinamikoagoa, biziagoa egin beharko du.
Argazkiak, bideoak, jendearen iritziak, parte hartzeko modu barriak dira…
Izan dadila batzar hau, eta hurrrengoak jendeak proposamenak egiteko modukoak, jendeak hartuemona gauzatzeko aproposa, harreman barriak sortu eta komunikazio bide eraginkorrak sortzeko modukoa.Ni neu joatekoa naz, eta uste dot zer esan asko eukiko dogula uritar zein auzoetako bizilagunok.
Eskerrik asko Mariasun eta udal talde osoari.
-
Kode etikoa
Oiartzungo udalak, ezker abertzalea eta EAren sustenguarekin adostu berri duena.
Larrabetzun be, eta zoritxarrez, beste leku askotan horrelakoak planteatu beharko genituzke.Larrabetzun, gaur pleno berezi bat dago, Alkatearen dimisioa azken puntu moduan jorratuko duena. Kontuan izan, egungo alkatea Tomas Ordeñana (PNV) minorian ari dela gobernatzen 4 zinegotzigaz. Ezker abertzaleak beste 4 zinegotzi ditu eta bakarra Ezker Batuak eta Aralarrek aurkeztutako denon artean hautagaitzak.
Kode Etikoa, 10 puntuko dekalogoa
Kode Etikoa dekalogo gisa planteatuta dago. Hona hemen ideia nagusiak:
- Kontratazio administratiboaren legea zorrotz betetzea.
- Organo ezberdinen eskumenak errespetatzea eta legez aurreikusitako prozedurei arreta jartzea.
- Idazkaritzan egindako kontrataziorako protokoloa betetzea.
- Ezin izango dira Udaleko espediente originalak hartu eta eraman (Udaletik atera). Espediente guztiak eskuragarri izango dituzte hautetsiek. Nahi adina kopia atera ahalko dira, baina originalak Udal gordailuan egongo dira.
- Alkateak ordezkaritzarako eta protokolorako gastu partida propioa izango du. Gastuak soilik Udalarekin zerikusi zuzena dutenak izango dira. Partida arduraz eta proportzionaltasunez kudeatuko du alkateak. Onartezinak dira luxuzkoak kontsidera daitezkeen gastu guztiak.
- Alkateak hilero ordezkaritza eta protokolo gastuen berri emango du Ogasun Batzordean. Beharrezko frogagiriak eta bestelakoak aurkeztuko ditu.
- Zinegotziek karguaren egikaritzan izandako gastuak kobratu ahal izango dituzte. Horretarako beharrezkoa izango da kontu-hartzailearen aurrean frogagiriak eta bestelakoak aurkeztea. Gastu horiek Ogasun Batzordetik hilean behin pasatuko dira.
- Hilabeteko ohiko udalbatzarrean hilabetean zehar alkateak eta zinegotziek izandako gastuen berri emango dute.
- Alkateak ordezkaritza eta protokolo gastuetarako Visa txartel bat edukiko du. Txartel hori kasu jakin batzuetara bideratuta egongo da (udalerritik kanpoko bidaiak, autoritateekin bilerak edo ekitaldiak daudenean…). Txartelaren kontrola kontu-hartzaileak egingo du. Alkateak berari eskatu beharko dio, behar duenean.
- Ondoren adierazten den filosofiaren arabera jardungo dute alkateak eta zinegotziek: agindutako funtzioak eskumenen arabera betetzea; autoritatearen erabilera desegokia saihestea; ardurak bere gain hartzea; lanaren plangintza eta antolamendua eraginkortasuna bilatuz burutzea; ardura gardentasun handienarekin betetzea; pribilegiozko informazioa erabiliz eragiketarik ez burutzea; konfidentzialtasun printzipioa errespetatzea…
Oiartzungo Hitzan argitaratu, eta gaztelumendi.org honetan publikatutako kodea da hau.Â