- #bidegorritik, #Patakon, 18/98+, agit/prop, albisteak 2.0, bakegileak, gaztelumendi.eus, hurrengo geltokia, ikusi eta ikasi, larrabetzutik, literatura, musika, pasahitza, software librea, su-etena | ceasefire | tregua, teknologia berriak, telebista
13 urte blogean, ekinean, ahaleginean
sare sozialak, blogak, internet, sarea, lagunak eta norbera pantaila aurrean. 13 urtez ekinean. ezinean. ahaleginean.
gaur ere abenduaren 3a da.
ea zer diozuen, irakurtzen zaituztedalako. aspalditik. hemen nago eta asko pozten naiz. oraindik.13 urte, besterik ez
2004ko euskararen egunean jarri zen martxan gaztelumendi bloga.
orduz geroztik ahal izan dudan guztia idatzi eta kontatu dut berton -eta beste leku askotan-. irratigintza, komunikazioa, literatura, telebista, bidaiak, aldizkariak, erreportajeak, mobilizazioak, informazioaren kudeaketa, auzolana, gutunak, erreportajeak, batailak, kezkak, kanpainak, lana, iritziak, salaketak, hedabideak, teknologia berriak, musika, herrigintza, harremanak, auzoko kontuak, kultura…. izan dira nire bizitzako ardatz; eta libre konpartitzeko aukera eman didate teknologiak, software libreak, hizkuntzak eta sorkuntzak.ezin eskertuago nago.
KRONIKA DIGITALA
ARTXIBOAK, artxibologia
sarean.com sortu zuen Jabi Zabalak 2003an. Ondoan izan dudan erreferentzia, duda barik.
Egunerokotasuna hautsi gurean, bitakora 2004ko euskararen egunaren biharamunean.
Joxe Arantzabalek bloga sortu eta egun berean eman zuen gaztelumendiren berri bere orduko Faroan.
Blogei buruzko ikastaroa antolatu genuen 2005eko udan UEUn
2006. urtean Euskal Herria 2.0 inflexio puntua Interneteko euskal panoraman, iparra eta helburuak markatu genituen. EUS dominioa lortzen hasteko abiapuntua.
Blogariak, software garatzaileak, hedabideetako arduradunak, kulturgileak, irakasleak… batu ginen Donostiako Artelekun. Ez daukagu ahazteko 2006ko iraila hura. Gauzak egiteko gogoa somatzen zen Euskal Herriaren alde digitalean. Auzolanean, 2.0 logika guztiz barneraturik.
EH 2.0 > puntuEUS
Zazpi urtez idazten, gogoratzen hasten zarenean…. amaituko denaren beldur zarelako.
10 urte bloga sortzen hasi nintzenetik, lekutan dago 2004ko abendua! http://t.co/78lJEaVveH pic.twitter.com/0S8khluE7b
— patxi gaztelumendi (@iPatxi) 2014(e)ko abenduak 3
luzaroan jarraitzeko asmoagaz. GAZTELUMENDI.eus #ga1d3rantzunak
galdera asko ditut egiteko. erantzunak etorri egiten dira. sortu.
kezkak idatzi, bizitza bete, amets ugari, letra asko, irudi batzuk eta zenbait ondorio.
#ga1d3rantzunak hitza eta ekintza dira, baldintza eta ondorio, objetibo beste subjetibo, sujeto eta adjetibo. teoria eta praxia. -
Euskaraz bizi nahi dugunon eremua da sarea
Kanpoan nengoela, ezagutzen ez dudan kazetari batek elkarrizketa bat egiteko galdetu zidan. HABEko ikasleentzako zela gogoratzen dut. Badakit zenbat kostatzen den, eta ez diot inoiz inori elkarrizketa egiterik ukatu; eta egin ditut batzuk, gai batekin ez bada bestearekin. Ziurrenik, elkarrizketatu baino elkarrizketatzaile izango nintzen gehiagotan.
Kontua da, gerora ez dudala jakin elkarrizketa hori argitaratu izan den, gorde duten edo zakarrontziren baten amaitzekoa zen, harik eta Turkiako lagun batek abisatu ninduen arte. Istanbuletik mezua jaso eta Belfasten idatzitako berbak irakurtzeari ekin nion. Hemen, Euskal Herrian, hilabete batzuk beranduago.
Orain hona ekartzeko lotsa gutxi nik: Euskaraz bizi nahi dugunon eremua da sareaHizkuntzari buruz asko berba egitekoak gara euskaldunok. Euskara hitza, oso berba erabilia da gurean. Kezka hoietatik abiatuta, hala ere, zutabe barriak jartzen ahalegindu nintzen, baina nago ni oso oihartzun gutxi izan duela gaiak. Hemen irakurrita, agian zuetakoren batek badauka zerbait gehitzeko edo proposatzeko asmorik. Zuen esku dago.
Elkarrizketa osoa irakurri gura duenak, eskura dauka. Nik galderantzun bat nabarmenduko nuke.
Euskararen presentzia areagotzeko, zer bide beharko lirateke?
– Edukiak, bisibilitatea, tresnak, erabiltzaileak eta komunitatea.
- Edukiak sortzen jarraitu behar dugu: webguneak, blogak, wikipedia, bideoak, ariketak, liburuak, musika…
- Sortzen dugun horrek guztiak izango baitu gero ikusgarritasuna sarean, sortzen dugun horrek emango digu gero bisita-kopuru bat, trafikoa, interesa.
- Horretarako, noski, tresnak behar ditugu, softwarea garatzen eta euskaratzen jarraitu beharko dugu. Poztekoa da; sareko tresnarik garrantzitsuenak, nabigatzeko (firefox), idazteko, edukiak sortzen jarraitzeko (wordpress, adibidez, blogak egiteko), jokatzeko eta beste mila gauza egitea ahalbidetzen digutenak euskaraz ditugu gaur egun, jendeak euskaratu egin dituelako!
- Horrela, euskarak gero eta erabiltzaile gehiago izango ditu, dudarik gabe. Erabiltzailearentzat praktikoa izango baita euskaraz aritzea sarean, ohikoa, egunerokoa, erabilgarria eta praktikoa.
- Hori lortuz gero, gurea komunitate interesgarria izango da munduan zehar. Eta gaur egun komunitateak daukan garrantzia izugarria da. Horri begira daude munduko tresna garrantzitsuenak… eta ez da kasualitatea egun diren tresna inportanteenak, webgune indartsuenak euskaraz ere baditugula. Zerbaiten seinale edo ondorio da.
Orain, gainera, zenbait urteren ostean, puntuEUS domeinua eskuratuta… horrek guztiak indar gehiago erakutsiko du munduan, sarean. Edukiei, erabiltzaileei, tresnei, komunitateari berari ikusgarritasuna bermatuko dio, eta euskarazko eta euskal kulturaren inguruko edukiek, oro har, aurrerapauso handia emateko aukera hau profitatu behar dute. Une historikoa bizitzen ari gara alde horretatik.
-
Sarea eta euskara
360ºko kamara batek grabatuko du eztabaida
Sarean euskaraz ari garenak asko gara. Zorionez.
Lauzpabost lagun batuko gara mahai borobil batean, mahainguruan ibiltzeko. Erdian kamera bat egon bide da, guztia grabatzen, eta ez soilik berba egiten duena.
Euskara eta sarea, tresnarik aurreratuenekin.
Zuzeu.com agerkariak aurki emango du emaitza.
Bitartean… sarean euskaraz jarraitzea izango da gure apusturik sendoena, teknologiarik berriena baliatu, software librea lokalizatu eta erabiltzaile gehiago erakarriz euskarazko tresna eta gunetara.
Komunitatea sendotu eta gure gaitasunak munduan erakusteko moduan jardun.Euskarak sarean aurrera egin dezan:
- edukiak Webguneak, blogak, wikipedia, mota guztietako edukiak.
- erabiltzaileak Edukiak irakurtzeko, tresnak erabiltzeko (euskarazko nabigatzaile, joko, software, gune….), parte hartzeko, gehiago sortzeko.
- tresnak (software librea)Â Apustu garbia egin beharko luke gurea bezalako komunitate batek software librea erabiltzeko.
- komunitatea Euskaldunok osatzen dugun sarea. Globala eta lokala uztartuz. Euskal Herrian, zein munduan dauden euskaldunak oro.
- bisibilitatea. Egiten dugunari, sortzen denari, garenari eman beharreko ikusgarritasuna. Gettotik ateratzeko ahalegina, ikus gaitzaten. Bagarela esateko.
Horra hor, bost puntu edo berbetan neure esateko guztia. Ea besteok zer dioten.