-
Korrika
Euskal Herria ezagutu, maitatu eta gozatzeko aukera
Julen Kaltzada euskaltzaleak sekulako memoria dauka. 1980an Korrika zelan asmatu eta abian jarri zuten kontatu zuen aurrekoan Hamaika telebistan. Nik bota nion gonbidapena, eta esperientzia itzela izan zen berarekin emandako ordu bakoitza.Gaur gauean Julen Kaltzada eta biok @HamaikaTb​n egongo gara #Korrika berbagai hartuta. Julenek esateko asko dituhttps://t.co/GKfLom4Kdz
— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko apirilak 4
#Korrika20 Gaur 21:00etan ZUZENEKO saio berezia, konexioak, erreportaiak eta @iPatxi eta Julen Kaltzada zoro zoragarriari horietako bat! pic.twitter.com/2AiUtHvjLt
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) 2017(e)ko apirilak 4
Zehaztasun handiarekin, orduko pasarteak, zailtasunak, pozak eta bestelakoak jendaurrean jarri zituen, telebista bitarteko zela. Korrikari buruz berba egitera joan ginen biok. Hasieratik ezagutzen du berak, eta nik edizio batzuetako bitxikeriak, oroitutako kontuak eta gogoeta batzuk partekatu nituen berarekin.
Eta saioaren bukaeran esan nuen bezala Korrika bizizea Euskal Herria ezagutu, maitatu eta gozatzeko aukera paregabea da. Eta edozein unetan, edozein lekutan, guztion eskura dagoen gauza zoragarri bat. Baliatu dezagun.Korriki be #Marabilli dalako!
BiBA ZUEK! pic.twitter.com/uqgw2RAN4V— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko apirilak 5
-
Telebistan
Udazkenarekin telebistan parte hartzeko aukera eskeini zidaten Egunon Euskadi saioko lantaldeko arduradunek.
Eskoziako erreferendumaren bezperetan Miarritzetik erantzun nien saiatuko nintzela erantzuten. Eta ondo pentsatu ostean, erabakia.
Eta ausartu eta zenbait solasalditan parte hartzeko aukera izan dut. Kataluniako gaia, Podemosen hazkundea, PPren ustelkeria izan dira orain arte gai nagusi edo izarrak, eta gaiok kudeatzen moldatu naizelakoan nago.
Elkarrizketatu ditugu gainera Unai Urruzuno, Joseba Egibar, Itsaso Atutxa, Juan Karlos Izagirre, Salhaketako kide bat eta Gerediaga elkarteko Nerea Mujika.Aktualitatea berbagai
Eta astero gai berriak sortzen dira, aktualitatekoak. Nazioartean gertatzen dena zein gurean gertuagoko diren albisteak lantzen dira goizeko solasaldi honetan. Eta aktualitateko elkarrizketa bat egiten du gero saioaren gidari Estepan Aldamizek, eta gonbidatuok ere zenbait galdera eta gogoeta plazaratzen ditugu gero.
Orduterdiko zuzeneko jarduna izaten da gurea, eta ia konturatu barik joaten da.
Azken saioa, Garbiñe Biurrun eta Duñike Arrizabalagarekin