- agit/prop, covid19 | koronabirusa, gaztelumendi.eus, hurrengo geltokia, i+g, ikusi eta ikasi, teknologia berriak
[ leihotik mundura ] 20:20
Komunikazioa.
Komunitatea.
Gure leihoek hori erakutsi digute. Krisi sakon honetan, leihoak eta balkoiak bilakatu dira komunikazioa eta harremanen ordezko. Nola gauden ikusteko, arnasa hartzeko, lagun eta auzokideekin hitz egiteko, eta munduari gure berri emateko.Leiho teknologiko bat ireki dugu, sarean. Komunikazioa lantzeko, teknologia berriak (bideoak, streaming-a, txatak, sare sozialak) baliatuko ditugu.
Gorka Julio Teketen eta biok hizketan hasiko gara, baina elkarrizketak ireki eta gonbidatuak izango ditugu gure kanal honetan.
Ekonomia, kultura, krisi honi buruzko kontuak, kezkatzen gaituzten gauzak hartuko ditugu hizpide.
Osteguna, apirilak 16
arratsaldeko 20:20ean
[Â txaloen ostean ]leihotik mundura 20:20
Zu ere gonbidatuta zaude.
Komunitatea.
Komunikazioa.Albisteak 2020 – Gaur ere leihora aterako gara, hitz egitera: https://t.co/jVnP0iZSEv #etzi
— Etzi Portu Maritimoa (@etzipm) April 16, 2020
-
10 urte blog honetan
2004ko abenduarekin, neguaren atarian abiatu zen proiektu hau.
Hasieratik informazioa, iritzia eta trukea lantzeko asmoarekin. Diseinua, irudia, software librea, ideia berriak eta eztabaida sustatzeko gogo itzelarekin.
Garaian garaiko teknologiak, aukerak, tresnak ezagutuz eta frogatuz… urtez urte, aroz aro… lekukotza digitala ematen, uzten.
Argazkiak.org | gaztelumendi.org zaharra © cc-by-sa: gaztelumendi2004ko abenduko sarrera batzuk, oraindik gordeta daude behin eta berriz eraberritutako artxibo digital honetan, gaurko gaztelumendi.org proiektuan.
Argazkiak.org | Egunkaria libre! © cc-by-sa: gaztelumendi
Urtebete lehenago Egunkaria itxi zuten. Ez zen aspaldi egin eta egin irratia indarrez itxi zituztela. Egunkaria eta egin irratian lan egin nuen. Adierazpen askatasuna eta informazio eskubidearen kontzientzia banuen, tresna berriak behar genituen. Sortu beharra zegoen.WordPress
Lehen egunetik, lehen hitza argitaratzeko unetik wordpress software librearekin sortu eta garatu da proiektu hau. Hasierako konfiantza areagotu besterik ez da egin bertsioak ezagutu ahala. Gaur egun sarean edukiak modu erraz batean kudeatzeko dagoen tresnarik aproposena da wordpress. Mundu osoan edukiak lantzeko gehien erabiltzen den baliabidea. Librea eta komunitate handi batek garatua eta hedatua.
Gurean gainera, euskaraz ere bertsioz bertsio gero eta errazagoa, erabilgarriagoa eta txukunagoa.
Hasierako hautua, aproposa, ondo aukeratua eta estrategikoa suertatu da. Gerora, makina bat gune sortu ditugu inguruan wordpress baliatuta.2004ko artxiboak berrirakurrita, orduko apustuaren arrazoien indarra, eta asmatu izanaren ostea ditut orain begiko.
Bitakora osatzeko urratsak
Bitakora edo blog hau egiteko WordPress erabiltzen ari naiz, edukien kudeaketarako, eta batipat blogak egiteko dagoen software librean den programarik onenetakoa, aproposena bai behintzat. Une honetan euskaratze prozesuan dago programa bera, eta laister, gune honetako interfaze guztiak ere euskaraz irakurri ahalko dituzue.
WordPress oso erraza iruditu zait. Erabilterreza. Aukera asko ematen ditu. Estiloei dagokionez adibidez, aukera asko eskaintzen ditu; css-etaz ezer ez dakienetakoa nauzue, baina Alexking adituaren gunean, estilo ugari ikusi ditut, eta gune honetarako WordPress css lehiaketan bigarren postua erdietsi zuen Rubrick estiloa hautatu dut. Denborarekin aldatuz joango naiz beharbada… ikasiaren podasuz.
Eta 10 urteotan asko idazteko aukera izan dut, erantzunak jasotzeko ere bai. Blogaren inguruan, teknologia berriei buruz aritzeko beta izan dut hemen eta han. Gauza asko ikusi, komentatu, eztabaidatu ditugu hemen berton. Gorakadak eta beherakadak izan ditu blogintzak orohar, eta neureak ere. Baina artxibo digital eroangarriak dira, gauzak idatzi, gorde, zabaldu, garatu, ikertzeko aukera paregabea eskaintzen dute, eskaini didate.
Informazio eta iritzi trukerako (EZtaBAIda) artxibo digital eguneratu bezala ikusten ditut nik oraindik. Eta horretan murgiltzeko asmoa daukat aurrerantzean.
Ikasteko eta garatzeko aukera paregabea direnik ezin uka. Umeak ikusten dituzu eskolan, zeinen errez baliatzen duten. Elkarte mordo bat, gurean ere badiren komunikazio proiektu herritarrak, alderdiak, herri mugimenduak…. eta pozteko arrazoiak besterik ez daude.
10 urteotan, hori guztia garatzeko aukera ere egon delako. Edukiak eta jakintza partekatuz, bestelako informazio eredu bat landuz, irekiagoa, herritarragoa libreagoa.Ilusioz eta proiektuz betetako urteak
Argazkiak.org | irratia.com basque digital radio © cc-by-sa: gaztelumendi
IRRATIA.com proiektua abiatu genuen JAbi Zabala eta biok 2000ko azaroan. Sputnik bat bezala abiatu ere, gogotsu. Ilusioarekin. Internet faxaren lineatik konektatuz, Internetik ez zegoen irrati libre batean. Zuzenean emankizunak eskainiz, elkarrizketak eginez, txat kanalak irekiz, nazioartean saretik elkarrizketak lortuz, komunitate bat eratuz…. ilusioa…. gogoa, ikasteko gogoa, grina. Kazetaritza eredu berri bat, informazioarena, hizkuntzarena eta kultura digitalarena.Podcast berba da garai horretatik gogoan daukadan. Eta Arrosa sarea, eta Bilboko irrati libre eta euskaldunak. Eta beste irrati eta medioekin izandako harremana…
Argazkiak.org | irratigintza euskalduna © cc-by-sa: gaztelumendi
www.irratia.com
DeLoReaN taldeko Ekhi elkarrizketatu genuen azken saioetako batean:
[audio:http://bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom100517.mp3]
….//…..
2002ko urtarrilean eposta bidez Literatur Emailuak egiteko ardura hartu nuen Susa literatura argitaletxean. Sareko lanak, literaturaren inguruko agenda, berriak eskaintzen hasi ginen. Gerora astero astero jarraitu dugu Emailua igortzen. Lotu barik. Sarean erreferentzia bilakatu da. Proiektu berrien bultzatzaile eta kudeatzaile aparta da armiarma.com egun. Lantalde itzela inguruan, langile porrokatuak, literatura ezer baino gehiago maite duen jendea, jarraitzaile asko nonahi, onarpen zabala, eta sareko erreferentzia gure kulturan. Denborarekin, Literatur Emailuen artxiboa bloga bilakatu zen tresna moduan, agenda, efemerideak, liburu osoen loturak, albistegi digital… denetarik du orain formatu berrian.
Ikusi eta ikasi kantatzen genuen Delirium Tremens taldearekin. Eta hor abiatu ginen Galder eta biok telebista saio berritzaile batekin. Sarea, bideoak, jarrera berri batekin. Berrikuntza eta 2.0 helburuekin. Mikrosaio bat, sarean partekatua izateko. Sare sozialetan trebatu eta mugimendua sortzeko. Hainbat egin genituen.
Memorioa historikoa, gauza asko dago oraindik gogoratu eta kontatzeko, apurka apurka egingo ditugu… guztion artean. Irudi, mezu, sare sozialetako aipamen, artxibo eta elkarrizketen artean.10 urte bloga sortzen hasi nintzenetik, lekutan dago 2004ko abendua! http://t.co/78lJEaVveH pic.twitter.com/0S8khluE7b
— gaztelumendi |I*I| (@iPtx) December 3, 2014
-
korrika Euskal Herri osoan
Andoainen hasi zen, duela hamar urteko Egunkariaren itxiera gogoratuz, atzo gurean, gaur beste nonbaiten, bihar han… eta domekan azkenik Baionan bukatzeko.
Gaur denok horretaz mintzatu gara, pozik, alai. gogoan ditugu herriko uneak, irudiak, koloreak, giroa, gogoa eta ilusioa. Korrika hori dana delako. Eta gehiago. Korrika zazpi Euskal Herriak dira, hamaika herri, amets ugari…. emozioa.
Txikienek, gazteagoek, guk, beraiek, denek parte hartzen dugu, dute…
Larrabetzuko irudiak 11amaika Telebistan
Teknologia berriak eta Korrika aspaldidanik eskutik
Info 7 irratian gogoetatxo hau bota nuen, Korrika eta teknologia berrienen arteko harremanaz.
-
Eguneratzen
aztertzen, ikasten.
Bloga beharrezko tresna izan da azken urteotan teknologia berrien olatuotan murgilduta ibili garen bidaiariontzat. Kultura librea, software eta hardawareari buruzko ikasketa prozesu etengabea, informazioaren inguruko komunikazio ekintzak, sare sozialak, komunitatea… asko ikasi dugu. Asko eman dugu. Asko ezagutu dugu.
Eta bide horretan jarraitu behar dugu. Sareak askorako ematen du, eta bakoitzak bere lubakian, bere trintxeran jarraitzen dugun arren, kalean maiz batzen garen arren, gure ikasketa eta garapen prozesuek jarraitu behar dute martxan.
Ikasi dugun guztia hedatzen saiatu gara. Eta asko daukagu oraindik ikasteko. Garenaren zati garrantzitsu bat hemen dago. Hemendik sortu dugu. Hemen adierazi. Baina izaten jarraitzen dugunez, asmatu beharko dugu ere sorkuntza telematikoan irauten, gehiago sortzen, dinamika berriak pizten.
Laburrera eta azkarrera jo dugu maiz. Mikromezu intelegienteenetan murgilduta daude gure eguneko ordurik emankorrenak. Eta pentsamendu azkarrari, gogoeta gehitu behar diogu. Irudi gehiago, irudimen loriatsuagoa.
Behin eta berriro saiatzen garen arren, askotan ez dugu tabernarako astirik, iritzi artikulurik sakonenak aztertzen hasteko betarik, lagunekaz berba egiteko denbora hartzen, bisitatzeke daukagun toki horretarako tarte lortzen… baina saiatu beharra dago.
gaztelumendi.org proiektuak adar asko ditu, eta ikusgarriena hau izan da luzaz. Orain nagiak astindu, eta berrosatzen abiatzea egokitzen da.
Honetan jarraitzeko arrazoi asko dago, eta egin egingo dugu.
-
kultura digitalaz
Kultura digitalaz aritzeko baliatzen dugu asteroko tartea Info7 irratian. Eta sarean gertatutakoak, ikusi eta ikasitakoaz aritzen gara. Maiz, irratiko edukiak sarean ere hdatzen ditugu, eta eztabaida sortzen ere saiatzen gara, gaiak garrantzia duenean.euskal kulturaz, GAUR
behatoki digitalaHuheziko fakultatean Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa egin ostean, euskal kultura eta kultura digitala arreta gehiagorekin begiratu eta jarraitzen dut. Eta ekultura.net gunea bera, gogoetarako eta zabalkunderako baliatzen dut. Ikasketa prozesu etengabea, egoera jarraitzeko talaia ezin hobea da; hizkuntza, kultura, sorkuntza, sarea eta orohar kultura eta teknologia berriekin zerikusia duten gaiak lantzeko.
Hemen eta orain, aztertu eta ikasi, erakutsi eta hedatu. Eztabaida sustatu eta sareko joerak arretaz jarraituz badugu nahiko lan. Ikusi eta ikasi, arreta galdu barik eta sozializatzen saiatuz.
-
Albisteak 2.0 Zeinu hizkuntzan
Asteroko albistegia egiten dugu telebistan. Astero ideia berri batekin hurbiltzen gara Deustuko estudioetara.
Azken asteotan, gorrekin zerbait egitekoa piztu zitzaigunetik, zelan egin pentsatzen aritu gara.
Eta uste baino hobeto atera zaigu.
Zeinu hizkuntzan aurkeztu dugu albistegia. Guk ez, beraiek. Alvaro Euskal Gorrak federazioko lehendakaria da. Maitanek interprete bezala egiten du lan, eta euskalduna da gainera.
Komunikazio oztopoen gaineko gogoeta eragiten digu, saioak berak.
Zea Maysen bideoak, hunkitu egin du bat baino gehiago, gu ere bai tartean, eurak ere bai, saioan aitortu zigutenez. Bideo horrek eragin dituenak, gogoetak ekarri gura genituen Interneti buruz egiten dugun asteroko webtv saiora.
Pantaila aurrean jende ezberdina agertzea, hasierako asmoa da. Telebista partehartzailea bultzatzea dugulako xede. Horretan ari gara, apurka apurka. Ea zer deritzozuen. -
zazpi@2007 info7 irratian
Joxe Rojasek teknopata blogean botatako proposamena, ekimen interesgarri bilakatu zaigu oso denbora gutxian. Nik neuk be, entzuleei luzatu diet dagoeneko horren berri. Urteko interesgarriena dena, modu partehartzaile batean erabakitzeko aukera den ezkero.
2007 urtea badoa, eta zazpi ekimen aukeratu beharko ditugu guztion artean. Abenduan proposamenak egin eta urtarrilean bozkatu, wikiak dioenaren arabera.
Infozazpiko entzuleok badakizue, zazpi@2007. Zenbat 7 ezta?
[audio:http://www.info7.com/wp-content/uploads/2007/12/20071218_98.mp3]Bidenabar, zer iruditzen zaizue info7 irratiaren gune berritua?