Kategoriak
Bilbo euskaraz hurrengo geltokia ikusi eta ikasi kultura literatura musika

Euskara sari

Euskararen eguna. Bi sari eskaini dira Bilbon; Diputazioak eta Bilboko udalak. Urteak dira Bizkaiko Foru aldundiko Kultura sailak Lauaxeta saria eskaintzen duela. Poesiarekin hasi zen. Ez du ematen oso definitua sariak. Aurten ere bi poeta larriki saritu dituzte. Baina ez daude titularretan. Poetak dira. Emakumeak dira. . Garrantzitsuena argazkia da. Albistea. Saria ematen duena. Beste […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus literatura

zelan aurre egin hotzari literaturarekin

Asteburua aspaldiko hotzena izan da gurean. Ean, egutegiak tokiz aldatu dituen ekitaldiak antolatu dituzte. Lehen, uda betean Poesia egunak izan ohi ziren kostaldeko herri txiki eta eder honetan. Iaz neguan antolatu ziren egun pare bat, eta aurten ere bai. Ez dakiguna da datorren urtean horrelako saririk izango dugun. Zapaturako Miren Agur Meaberen hitzaldi oso poetikoa […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi literatura transmedia

Oskar Alegria zine zuzendariarekin berbetan

Handia da Oskar Alegria. Baina apala da oskar alegria. Zinema zuzendaria, poeta bisuala. Antropologoa, enmatologoa edota etnografoa izan zitekeen. Artista. Edo beste gauza asko. Hizkuntzalaria, albaitaria, geografoa edo astronauta. Zinemaren bidea hartu du berak. Ikusentzunezkoak. Eta oso film esanguratsuak egin ditu gure zinema petralaren historiarako: Emak bakia baita (2012) Emak Bakia baita, oskar alegriaren film […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus literatura musika

Laboa eta poesia

LP bat osatu zuen Susak Mikel Laboaren urteurrenean. Gaur kantuok entzuten aritu naiz. Hamar dira, hainbat poeten kantuekin. Baina antologia ederra sortu dugu euskaldunok Mikel Laboaren kantuekin. Belaunaldiz belaunaldi txertatuta daude. Poza eta tristura hartzen dut horrekin. Poza Laboa gogoratzen dugulako. Artista handia, bitxia, berezia bezain apala. Tristura galdu genuelako. Baina badakigu jakin, ezer eta […]

Kategoriak
covid19 | koronabirusa gaztelumendi.eus hurrengo geltokia ikusi eta ikasi

Itxialdia, isolamendua eta sorkuntza

Itxialdia eta sorkuntza. Isolamenduari zelan aurre egin kulturgintzatik. Hara hor bi erreportajetan, egunotan landu ahal izan dudan eta GARA egunkarian argitaratu duguna. Mila esker kulturgileok. Batzuk etsita, besteak animatuago… ea guztion artean ekintza handi hau bideratzen dugun. Itxialdian sortzen Isolamenduari irriz eta kantuan Mikel Antzak, poema eder horri ahotsa jarri dio gaur goizean. Eskerrik asko […]

Kategoriak
literatura

Lauaxeta gogoratzen

Lauaxeta

Kategoriak
agit/prop literatura

Gu ere zain

Mikel Antza idazle presoaren lehen poesia liburua aurkeztu eta plazaratu berritan, zenbait berba eta ohar egunotan bizitakoari buruz. Mikel Antzaren #ametsak ere zain poesia liburua http://t.co/I0hJCkJ0yi Argazkia: @nomadagaldua pic.twitter.com/Aj5VccDtBQ — Susa literatura (@armiarma) April 30, 2015 Ametsak ere zain liburua postontzitik jaso eta irakurtzeari ekin nionean, lehenengo orrietan topatu nuen Joseba Sarrionandia idazle iheslariaren aipu […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi literatura

bart

… bukatu da afaria. Eta utzi diogu hitz egiteari. Kafea amaitzearekin batera, amaitu dira gaurkoz gaiordeneko puntuak. Dena ustez erabakita utzi dugu, eta posta zerrendan jarraituko dugu eztabaidatzen. Eta hobetzen. Eta kalean agurtu gara. Kale Nagusian alde batera egin dute batzuk, eta Musika plazarantza doan norabidean abiatu gara gu hirurok. Lasai asko, autoak hartu aurreko […]

Kategoriak
larrabetzutik literatura

Gabriel Aresti gurean

Ez da besterik entzuten gaur. Irakurri ditut paperezko egunkariak, irakurri ditut blogak, entzun irratia… ta badirudi Arestiren eguna dela Gorka Arresek efemeridei begira proposatutako egun hau. Badu gaitasuna Susako editoreak. Bejondeiola.75 urte Gabriel Aresti Segurola jaio zela. Gurean ere, jaio nintzen urteko urteberri egunez egin zuen bezala, Gabriel Hori Bai gaztetxean izango da. Orduan hitzaldia […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi literatura

Lagun bat Everesten

Juanrra Madariaga laguna dut, aspaldian. Poeta bezala ezagutuko duzue askok, Nontzeberri web_albistegiko kazetari moduan beste batzuk. Mendizalea da, zortzimilakoak ere egiten dituen tipoa. Aspaldi honetan. Eta egunotan mendiak, albiste ilunak ematen badizkigu ere, gaur jakin dut, duela gutxi heldu direla Jordi eta biak Everestera, lurrean dagoen gailurrik gorenera. Poesia. Han izanik, hemen hobeto naiz, pentsatzen […]