• larrabetzutik

    Udal mailako parte hartzeaz

    parte hartu

    Hartu zuen lekua, parte hartu

    Udalbatza berria sortu zenetik 100 egun pasa direnean uste dugu oso garrantzitsu ikusten dituen hiru gairen inguruko argibideak emateko une egokia dela. Beraz, gonbidatu gura zaituztegu antolatu dugun herri batzarrera gure azalpenak entzun eta gura dituzun ekarpenak egiteko. Gai bakoitzak 15 minutuko azalpena eta hiritarrek nahi dituzten galderak, ekarpenak, iradokizunak eta abar planteatzeko beste 15 minutuko tarte bat izango ditu.

    Zuen blogean kartelaren irudia jarri eta mundu guztia parte hartzera gonbidatzea eskertuko genuke.
    Izan be, Interneten, zein batzarrean zein eguneroko bizitzan parte hartzea bultzatzea da gure asmoa.
    Eskerrik asko

    Mariasun Gaztelu
    Larrabetzuko alkatea
    larrabetzuko-udala.com

    :::::::::::: ::::::::::::::::: :::::::::::::::::::

    Parte hartzera gonbidatu gaitu Larrabetzuko Udalak. 100 egun pasa ostean, orain arteko lana eta egin beharrekoak jendaurrean kontatzeko.

    Urrats garrantzitsua da udal batek, alkateak, zinegotziek herritarrekin harremanetan jarri gura izana. Blogariak kontutan hartu izana, herrian dauden hedabideak baliatzea.. egunero egunero gure herrian jende asko eta asko blogetatik elikatzen delako informazio mordoaz. Izan eskola, kirol edo kultur taldeak, gaztetxea, larrabetzutik.org, blog pertsonalak edo politikoak.
    saltsa digitala
    Eta egia esan, gurean behintzat saltsa asko dago sarean be. Poztekoa da hori, eta udalak be, bere webgunea zorroztu eta gero eta partehartzaileagoa, dinamikoagoa, biziagoa egin beharko du.
    Argazkiak, bideoak, jendearen iritziak, parte hartzeko modu barriak dira…
    Izan dadila batzar hau, eta hurrrengoak jendeak proposamenak egiteko modukoak, jendeak hartuemona gauzatzeko aproposa, harreman barriak sortu eta komunikazio bide eraginkorrak sortzeko modukoa.

    Ni neu joatekoa naz, eta uste dot zer esan asko eukiko dogula uritar zein auzoetako bizilagunok.

    Eskerrik asko Mariasun eta udal talde osoari.