-
Askotariko zapalkuntzak
Bisita bat. Joan etorriko bidai bat. Paris. Aspaldiko lagun bat. Eskutitzetatik aurrez aurreko bisitara. Laguna. Lagunak. Harremanak. Egoerak.
Turista klasea kronika bat da. Talegora joan etorria ez da aitzakia bat, leit motiv nagusia da. Baina ez da dena. Han, han asko dago. Paris. Txiletar lagunak. Eta zapalkuntza asko. Ezberdinak. Askotarikoak. Izan daiteke trenean, edo Pariseko karriketan. Izan daiteke lantokian. Kalean. Emakume izateagatik, edota zapaldutako beste kolektibo batzuetakoa izateagatik (lgtb+), baina gure ikuspegitik, gu geu geratzen gara agerian.
Abiadura handiko tren bateko bidaiaren kronika da, hiri handi bateko taupaden hotsa somatzen da, kartzela handi bateko bizipenak ageri dira… guzti hori koktel batean lehertuko zaizu, eskuartean. Letra artean.
Kattalin Minerrek kapitulu labur laburrak egin ditu, baina azken parrafoetan beti dago kolpe txiki bat. Eta hurrengoa irakurtzeari ekingo diozu, gogo berdinarekin.Tabernan eramateko kafea eskatu, eta udagoieneko eguzki izpiak baliatu eta etxe ondoko parketxora etorri; Anari lagun, @MKattalin irakurtzen jarri naiz. Orain Parisen nago. Abiadura handiko letrak. TURISTA KLASEA. pic.twitter.com/xR9n6auHOz
— gaztelumendi 📢 (@iPatxi) November 23, 2020
Bi jezarrialditan irentsi dut kontakizuna. Eta gehiago jakiteko eten nuen bezperakoa. Pedro Lemebel nor zen ezagutzeko gelditu nintzen. Kantuak, elkarrizketak, argazkiak eta beste bildu nituen. Arnasaldia izan zen niretzat.Lemebel izugarria da. Nik asko maite dut artista eta idazle bezala. Dokumental, elkarrizketa eta performance piloa dago interneten ikusgai. Baita postumoki egin zaizkion omenaldi ederrenak ere. Adb: https://t.co/fE9Y2Sh43G
— Kattalin Miner (@MKattalin) November 23, 2020
biharamunean
Bigarren jezarraldian, eguzki izpiak eta Anariren musika lagun… kapitulu pare bat gordeta eten dut irakurketa. Eta bukaeran, musika gehiago. Azkenean playlist bat osatzeraino. Ni ere, non je ne regrette rien kantuan hasi naiz Edith Piaf abeslariarekin batera. Ederra!
-
Agirre lehendakaria gomutan
50 urte asteon Parisen hil zela
Kale bat dauka gure herrian. Bere alderdikoek jarraitzen dute boterean, kale horren herrian. Baina ez dakit nik lehendakariari buruz ezer irakatsi erakutsi ezagutzera eman diguten inoiz. Kale izendegien politikaren ondorio, ziurrenik.
Agirre lehendakariaren historia baina, interesantea da. Abertzaletasunaren historian, pasarte oso esanguratsuak bizi izan zituelako besteak beste.
Oso webgune interesgarria sortu dute bere heriotzaren 50. urteurrenaren kontura. Ez dakit asko zabaldu duten, ezagutzera patxadaz eman duten. Nik behin baino gehiagotan izan dute murgiltzeko gogoa, eta zer irakurri, zer ikusi eta zer ikasi asko dago AL50 proiektu horretan.
Historian jantzia ez izan arren, Agirre lehendakaria entzun eta ideiok datozkit burura:
- Chobil txokolatea. Chocolates Bilbainos dira, lehenago Agirre txokolateak zirenak.
- Athletic, beste askori bezala.
- Jaurlaritzan sortu zuen gobernua: abertzaleak, komunistak, sozialistak denak elkarrekin.
- Getxoko alkate 27 urterekin, 32gaz lehendakari erbestean.
- Autonomi estatutu bat erredaktatzen ibilia, Hego Euskal Herriko lau herrialdeak batzen zituena.
- Parisko Jaurlaritzaren egoitza. Orduko Euskal Herriko prentsarentzat, aldizkarientzat zeinen garrantzitsua izan den historikoki Paris.
- Gerra, erbestea ere gogoratzen dizkit Agirre lehendakariak.
- Telesforo Monzon ere gogora ekartzen dit Agirre aipatze hutsak.
- Bukatu ote da gerra? Noiz itzuliko dira euskaldunak bere herrira libre?
50 urte bete dira Jose Antonio Agirre hil zela. Eta ez dakit abertzaletasunak orohar, merezi duen omenaldia eskaini dion. Pertsonaia historiko bat, alderdi eta koloreen gainetik. Eta oraindik, herri hau ez ei dago klabe horretan. Eta horrek, pena apur bat ematen dit.
Jose Antonio Agirreren bizitza, biografia, pasarteak euskaraz oso ondo azalduta eta erredaktatuta daude euskarazko wikipedian.
-
Paris berriro sutan
Sutan esnatzen ari da goizero maitasunaren hiria. Paris sutan. Eta berba berri bat ikasi dugu, banlieues, auzoak omen. Gatazka omen. Biolentzia omen. Paris riots etiketa nabarmendu zen, aurreko liskarraldietan. Orain ere, bi gazte hil dira. Motoaren kontra egin zuen poliziaren autoak. Bi gazte hilik. Eta erantzuna karriketan da orain. Sua eta amorrua. Zer espero zuten ba?
Ari naiz, hango blogetara begira. Suaren kolorea damaite hango argazkiek, eta frantsesez irakurtzen dugu Pariseko ertzetako berri. Sarkozyk boterea berreskuratu duenetik, Barne ministrotik izatetik, presidenterakoa eskuratu duenetik… sutan dira langileak, ikasleak, gazteak… eta kea dariola dago maitasunaren hiria.
Ez dakit, baina oraindik asko maite dut Paris.
info +: Pariseko istiluei buruz, informazio interesgarriena vilaweb.cat gunean irakurri dut. Mezularian ez dute sekula vilaweb aipatuko, baina oso informazio ona eskaintzen du. Etengabe. Sarean. Katalanez. Interesgarri.
BIDEOA