-
Jabier Salutregi: “EGIN izan zen Europa osoan Sabra eta Xatilako sarraskia azalera eraman zuen egunkari bakarra”
Duela 35 urte izan ziren Sabra eta Xatilako sarraskiak. Beiruteko errefuxiatu kanpamenduetan sekulako sarraskia egin zuten palestinarren kontra.
egin 40 urte Udako ikastaroan 1982ko gertakari haiek gogoratu zituzten egunkariko zuzendari izandako Jabier Salutregi eta Jose Felix Azurmendik.40 urte #egin sortu zenetik.
Kazetaritza politikoaren jatorriak eta #etorkizuna
Jabier Salutregi eta Joxe Felix Azurmendi | @gara_isoto pic.twitter.com/qQ3jcZcMSN— gaztelumendi |I*l| (@iPatxi) 2017(e)ko irailak 15
Jabier Salutregi egineko kazetaria zen garai hartan, Politika sailean. Azurmendi zuzendari lanetan aritu zen. Salutregik gogora ekarri nahi izan zituen orduko akorduak. “egin izan zen Europa osoan Sabra eta Xatilako sarraskia azalera eraman zuen egunkari bakarra”.
Azal hori eta osteko egunetakoak gogoratu ditugu.Duela 35 urteko egin egunkariak
Jean Genet Lau orduz Xatilan
Jean Genet idazlea Beiruten zegoen 1982ko irailaren 15ean (duela 35 urte) armada israeldarra sartu zelarik: “Au petit matin, les chars israéliens étaient dans Beyrouth-ouest. Les regardant venir, je vis donc le premier char et les autres, quand ils passèrent près de l’ambassade de France“. Biharamunean hasita, hiru egunez, irailaren 16-17-18an gertatu ziren Libanoko Sabra eta Xatilako sarraskiak: 3.000 gorpu palestinar. Jean Genet Xatilara joan zen irailaren 19an, eta lau orduz egon zen izugarrikeria ikusten. Haren kronika idatzi zuen Revue d’études palestiniennes-en: “Quatre heures à Chatilaâ€, Mikel Antzak euskaratua: Lau orduz Xatilan (Susa, 1991); osorik irakur dezakezu hemen. Ondoren, palestinarrek liburu handi bat egin zezan eskatu zioten Jean Geneti; 1983ko abuztuan idazten hasi zen “Le Captif amoureuxâ€, 1986an argitaratu zena (Genet hil eta bost astera).
Sabra eta Xatila wikipedian
Sabra eta Xatilako sarraskia euskarazko wikipedian.
Duela 35 urteko irudiak
Kasu! Bideo honetako irudiak gogorrak dira, palestinarren kontrako sarraskia bere gordintasun osoan agertzen dute.
Ehun ginen
M-ak taldearen kantua da Ehun ginen, Mikel Antzak idatzia. Gerora, Kortatuk are ezagunagoa egin zuen abestia. Bertsio ezberdinak sartu ditugu playlist honetan.
BEYROUTH SARTALDEA
URAREN ORDEZ HAUTSA
ETA BOST MILA IZAR
GEHIAGO GAUEZ
NORIEN ALBOANDAMASKO IRRATIAN
ROCK THE CASBAH
FEDAYINEN AUZUNEAN RAMADAN
GARORIK GABEKO BASAMORTUAK
INGURATZEN DU
SORTALDEKO BEYROUTH
HONDARREZKO GARTZELAN
ITZALIK GABE PASIATZEN DIRA
MAITEMINDUAK
NORIEN ALBOANBARRAKA ITXIEK
EZINAREN MUGAK
LAZTANTZEN DITUZTE.
ZELAKO KRISI
HALAKO BIZI
BEYROUTHEN EZ DA INOR BIZI!
100 GINEN
22
ORAIN BAKARRIK GAUDEÂ BI
ZELAKO KRISI
HALAKO BIZI
EZIN GAITEZKE SUPERBIZI!
100 GINEN
22
ORAIN BAKARRIK GAUDE BI
ZU TA NI, ZU TA NI,
ZU TA NI, NININININI!!
ZELAKO KRISI!! -
Udan ez dago etenik
- Ideiak sortzeak eta ideien garapenak udan ez du etenik. (i+g)
- Komunikazioaren gerrilla freskotu egiten da hondartzan, pankarten brilloa nabarmentzen da eguzkitan… grafitiek kolore biziagoak behar dituzte egun eguzkitsu zein lainotuetan.
Lekeition ere #libre #28akereLibre!!! pic.twitter.com/PrEmfR8F4c
— Alain Urizar (@alainurizar) July 19, 2014
- Harean margotzen dute gorputz biluziek, txoznetan pankartek estaltzen dituzte zuloak, irratietan saio freskoagoak egin nahi dituzten arren, berunezko gaiekin ari gara oraindik…
- Ideia zoragarriak sortzen dira, gurean bezala munduko beste leku batzuetan: #yeswecanvies
#YesWeCanVies #AraOMaiCanVies http://t.co/2jjEd5lx9a
— Sants*TV (@SantsTV) July 21, 2014
[BIDEOA] Arrantzale bizardunak Elizondon izan ziren atzo eta bandera espainola kendu zuten https://t.co/3UFEoGfnTB @AhotsaInfo
— naiz: (@naiz_info) July 21, 2014
Oporretan, lan barik, letra eta kantu artean jarraitzen dugu oraindik: bietan jarrai. Bitartean, Gazako gorputzen gainean suak darrai, lurra txikitu eta jendea erruz hiltzen ari dira. Eta munduaren beste erdiak erasoa gelditu ezinik, elkartasuna erakusten dio Palestinari, herriari, herri izan nahi eta uzten ez dioten horri. Hemen Urkullu bezalakoek txorradak esaten jarraitzen dute, txistua jotzen dute ekitaldi ofizialetan eta nazioarteko bakegileak atenditzeko astirik ez dute izaten.
“Ikusi Mendizaleak” jotzen Gaztemundu programan parte hartzen duten gazteentzako antolatutako harrera ekitaldian pic.twitter.com/zCwoqMSkI4
— Iñigo Urkullu (@iurkullu) July 9, 2014
Está bien que @iurkullu reciba a estudiantes de Derecho y toque txistu a la diáspora. Lo que no entiendo es su postura con Powell&McGuinness
— GARA Iñaki Soto (@gara_isoto) July 16, 2014
Eta guk irratian, horretaz guztiaz berba egiterik besterik ez daukagu, udako saio fresko izan nahi duen horretan. Karelean, info7 irratian.
#Tertulia #Karelean saioan: Patxi Gaztelumendik @iptx eta Izar Mendigurenek @itzulipurdika: #ETA + #azpiegiturak http://t.co/vgBypdzWFb …
— Info7 Irratia (@info7irratia) July 21, 2014
Hau guztia eta gehiago da uda, ez dago etenik. Ez ur etenik, ez su etenik. Atxiloketak hemen, bonbardaketak han.
Christophe Deprez @LDH_Fr eta Anaiz Funosas @BakeBidea: Aranalderen atxiloketa lotsagarria da! @nierebanoa pic.twitter.com/8YivJo6uSo
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) July 21, 2014
In the Basque Country tonight after a long day of intensive talks with key stakeholders in the Basque Peace Process.
— Martin McGuinness (@M_McGuinness_SF) July 16, 2014
Bakegileak nazio artean bidaiatzen. Gu hondartzan etzanda. Tertulianoak oro jakile. Kazetariak galduta. Iparrorratzen garaia behar luke honek.
Uda gerra da, beste modu batera, beste eguraldi batekin. Guztiontzat.
-
Konprometitu gaitezen!
Atsekabez hartu dut Stephane Hessel agurearen heriotza. Bere azken bi liburutxoekin hurbildu natzaio azken aldi honetan, eta benetan merituzkoa da gizon honen balentria eta gogoeta azkarra.
Aspaldian mundu osoan hedatu diren manifesturik ederrenak egin baititu. Borrokarako arrazoiak, zioak, motiboak jarri ditu letraz letra, paperaren gainean.
Gurean ere, euskaraturik aurkitu ditugu bere bi liburu eder. Azkar irakurri, eta pentsamendu eraldatzailea bultzatzen dutenak biak.
Diplomatikoa, erresistentziako kide, giza eskubideen kartaren idazketako partaide, Palestinaren eskubideen defendatzaile… gizon interesgarria egin zait azken urteotan agure hau.
Haserretu zaitezte! irakurri ostean ekin nion Konprometitu zaitezte! irakurtzeari. Oraindik interesgarriagoa.
Eta hara non, aspaldi honetan guztiz murgilduta nagoen iraunkortasuna eta agroekologiaren alorrak ere aipatzen eta sakontzen dituen. Hautu ederragorik.
Euskaraz bere bi liburu hauez gain, elkarrizketa ederra eskaini zuen ARGIA aldizkarian ere, Sustrai Colinaren galderei erantzunez.
Beti egon naiz disidenteen bandoan…. ARGIA
Bake prozesuaren, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen eta Aurore Martinen alde Berria.info -
to shoot an Elephant
Gaur mundu osoan To shoot an Elephant
[Irakurri To Shoot an Elephant filmari buruzko ARGIAko erreportajea]
-
Palestinan Checkpoint Rock aurkezten izan da Fermin Muguruza
EHZ jaialdian ikusi genuen dokumentala, euskarazko azpitituludun estrenaldian. Heletara hurbilduak ziren zenbait musikari ere.
Lehenago Donostian izan ginen, diskoa aurkeztu zutenean. Filme dokumentalaren aurkezpenerako hainbat musikari hurbildu ziren orduan ere Gipuzkoako hiriburura.Baina hunkigarria da askoz ere, Palestinako aurkezpenaren irudiok ikustea. ETB3k beste erreportaia interesgarri bat damaigu oraingo honetan, sareratu eta guztion eskura jarri du. Ez dakigu telebistan noiz botako zuten, botako duten, dagoeneko bota duten… baina sarean jarri eta berehala ekarri dugu blogera.
Mahmud Darwish omenduz hasten da Muguruzaren dokumentala, eta palestinarren lantzat du egileak ere sorkuntza hau. Musika eta historia, konpromezua eta sorkuntza, herriak eta harriak uztartzen dituen ikusentzunezkoa. -
Palestina zauritua
Imanol Murua Uriak, duela hamar urte (1998an) plazaratu zuen Palestina zauritua kronika liburua. Palestinara joan, eta bertan ezagututakoak, elkarrizketatuak… hurbilpen bat hango egoerara. Hango latzera.
Egunotan, hara begira gaude. Zauritua ez ezik, txikitua, zanpatua, heriotzera kondenatutako palestinarrak ikusten ditugu. Hangoak hemen.
Ondo egingo digu, barriro be, liburua hartu eta hangoa ulertzen saiatzea. Nor da nor, historia eta bilakaera.
Liburua sarean osorik dago, paperezko bertsioa be eskuragai dago Susa literatura argitaletxeko gunetik eskatuta.
Liburuak, irakurketak, egingo ahal digu on?!