-
Porrotxekin berbetan
Telefonoak jotzen du, iluntzean. Ez duzu zenbakia ezagutzen, baina ahotsa gertukoa zaizu. Ikusi duzulako telebistan, egon zarelako ekitaldiren batean, kantatu duzulako beragaz, barre egiteko gogoa pizten zaizu…
Ohikoan baino serioago dator ordea, telefonoaren beste aldetik. Joxe Mari Agirretxe Porrotx da.
Bloga irakurri duela, eta erantzun aurretik berba egin nahi duela. Hori da komunikazioa esan diot. Eta berbetan hasi gara. Lasai, elkar entzunez. Atsegin, eta serio.
Argazkiak.org | Porrotx © cc-by-sa: gaztelumendiEta zuekin, irakurleokin konpartitu nahi dut hori ere. Izan ere, benetan kezkatzekoa da asuntu honen atzean dagoen guztia.
Ez Pirritxek, ez Porrotxek ez Mari Mototsek ez du jakin beraien espektakuluak 12 euro balio duela Txorierriko irrien lagunentzat. Eta ez zaie gustatu gainera. Ez lukete onartuko.
Nik, neure kolkoari esaten diot, post horren helburua betea dela. Kafe osteko marmarra izan baino, gurago nuela egoeraren barri emon. Eta egin. Eta idatzi. Eta serio. Eta erantzunak. Eta eztabaida. Eta pozik nago.
Inor minduta sentitu bada berben koloreagatik, barka nazala. Berba okerrik suertatu bada, esateko zer, eta aldatzeko, egokitzeko, kentzeko prest nago ni.
Irrien laguna be banaiz ni. Ez naiz bape diruzalea, eta are gehiago.. diruaren logikatik at, barre egin daitekela uste duenetakoa. Ordaindu behar denean ordaindu, hartu behar duenean hartu, tratua egin behar denean tratatu… baina pasatu barik txo, eta gitxiago umeen kontuen gainean.
- Hizkuntzak integratu behar duela uste dut. Eta gurean be, badira euskaldunak baino gitxiago duen umerik, eta euskaraz polito egiten dutenak, eta euskaraz bizi gura dutenak, eta bizitzeko ahalegina egiten dute milaka kilometrotatik gurera etorritako gurasoek be. Hoiek erakarri behar ditugu irrien lagunartera.
- Gurean badira, euskararen edozein aitzaki, hartu eta euskarazko komunitateak egurtzeko baliatzen dituztenak. Eta ez diegu holango aitzakirik emon behar. Euskarak ezin du izan elitista, pijoa, baztertzailea… zabala, irekia, malgua, alaia, txukuna bai. Eta aldea dago, nire ustez.
- Irrien lagun izaten jarraituko dut nik, baina uste dut… propagandatik hasita, apur bat iruzurra egin zaigula herritarroi.
- Karteletan ez da agertzen ezelango preziorik, ez da agertzen dirua (etekinak egon ezkero) zertarako dan, eta bai agertzen da ordea Lezamako udalaren logotipoa. Beraz… batenbat guzurretan dabil, edo txarto esaka apropos. Eta hori be argitute komeniko da, eztok?
- 600 lagun sartuko da emanaldi bakoitzean Lezamako frontoian. Zuek atara kontuak….
Argazkiak.org | Lezama zorrizketan 12 euro © cc-by-sa: gaztelumendi
Bitartean, bihar Porrotxengana doazenak… gozatu, barre egin, kantatu… eta ondo ondo pasa. Eta gorantziak emon…. txorixo panplona… ze ona! -
Ez zaizkit kontuak ateratzen
nor da hemen pirata?
Goizean telefono deia, euskal hedabide batetik 10 sarrera eskaini dizkietela eta, eskaintza egin dit bertako arduradunak. Lezaman Pirritx eta Porrotx daudela eta -uste dut gainera Pirritx ez dela egoten aspaldion, baina tira…- eta ea sarrera batzuk nahi ditudan.
Ezetz esan, eta harrituta somatu dut adiskidea. Ez dut horrelako sarrerarik nahi! esan diot, eta gero arrazoitu nire kezka.
Zelan gura izango ditut, 12 euroko sarrera daukan espektakulu baterako gonbidapenak?!- Zelan justifikatu edozein familiak -bi seme alaba eta gurasoak, adibidez- 48 euro ordaindu behar izatea, arratsaldeko saio bategatik?
- 8 talego orduterdian?
- Ze kultura klase ari gara eskaintzen?
- klase sozialak pailazoen aurrean?
- D ereduko umorea horrelakoa al da?
- Irrien lagunak? ala diruzaleak?
Ez zaizkit kontuak ateratzen, eta gainera pasada bat iruditzen zait… ume txikien espektakulu batek 12 euro kostatzea.Eta ez dut inon argudiorik topatzen. Inork balitu… bota beza. Gustura irakurriko dizkiot.Eta ez hasi niri euskara elkarteak antolatzen duela, hau eta beste. Hau pasada bat da, edo lapurreta edo elitista bietako bat. Kultura ezin da 50 euroko bilete batean bildu arrasti bakar batean. D ereduko aberatsek ahal izango dute, gehienok ez ordea. Eta nik paso… doanik izan da ere, halango ekitaldi elitista batera joaten.
Amorruz, eta marmarka erosi ditu batek baino gehiagok, baina ez dakit eztabaida kafe ordutik haratago joango den.
Ez dakigu errudunak artistak edo kontratatzaileak diren, ez dakigu gurasoena den errua edo pailazoena…edo kulturaren izenean egiten diren aldrebeskeria guztiena.
Kontua da, ni eta gureak ez gaudela prest, Irrien VISA lagunak izateko.
Katxi porreta!
Ez horixe!Domekan Kukubel 2.0 ikustera joango gara Durangora, Orhipean parke tematikora, ea han ze atrako egiten diguten….
-
Pirritx eta Mari Mototsek agurtu gaituzte sare sozialetan
kutxi kutxi
Polita izan da play teklari eman eta Pirritxek facebook-erako beren beregi egindako bideoa ikustea. Pailazoek sare sozialetan ere, arrakastarako bidea urratzen dihardute…. umorea ez da faltako. Torkemadaren zentsoreak ere, laister izango dituzte atzetik.
Euskal irria berriz, barre egiteko prest. Nagusi eta txiki, zahar eta gazte… katxiporreta.