-
Gernika
1937ko astelehen hura, azoka eguna, apirila….. gaur.
Gaur, egun osoan zehar sortutako gogoetak ekarriko ditut hona, berbak, irudiak, ideiak, ametsak, amorruz betetako negar malko eta oihuak, etorkizunari begiradak…
Aurten #Gernika eta 1937ko gertaerak gogoan izateko izango diren ekitaldi guztiak http://t.co/2UceDaQmrt eta @AstraGernika
— Gernika EH (@gernikatik) April 26, 2014
Gaur 77 urte, faxistek Gernika suntsitu zuten. Memoria egiteko eta etorkizunera begiratzeko eguna dugu gaurkoa #EzAhaztuEtorkizuna #Gernika
— Astra Gernika (@AstraGernika) April 26, 2014
Gernika Lemoizen, Mikel Laboaren musikan oinarritutako ikuskizuna http://t.co/rirtcOvvtp #GureanGaur #LaboaKatedra #GernikaLemoizen
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) April 23, 2014
Bilborako bidean,Gernikakoa jakin genuen.Amak Santanderrera joatea erabakia zuen,Catalunyarako bidea luzatuz… #mikroipuina #gernika #amona
— Maider Carrere (@MaiderCarrere) April 26, 2014
Sinera hotsa #Gernika pic.twitter.com/STptyTBsov
— Gernika EH (@gernikatik) April 26, 2014
1937ko apirileko arratsalde hartan entzun zen sirena hotsa entzungo da gaur ere #Gernika osoan @AstraGernika pic.twitter.com/JrSM9ciU0i
— Gernika EH (@gernikatik) April 26, 2014
Ikurriña ugari krespoi beltzagaz #Gernika bonbardatu zuten egunean pic.twitter.com/Ri8vzcLQBs
— Gernika EH (@gernikatik) April 26, 2014
1936an eraikitako #bunkerra apirilaren 26an baliatu zena, eta zutik mantendu dena @AstraGernika #gernika pic.twitter.com/d9dkGNl9Ik
— Gernika EH (@gernikatik) April 26, 2014
Juan Kandinak 7 urte zituen #Gernika bonbardatu zutenean, Astrako bunkerrean eman zuen eguna beste herritar askorekin pic.twitter.com/KZSXqZYDiQ
— Gernika EH (@gernikatik) April 26, 2014
Gernikako umeak ez dituzte orain itsasontzietan atzerriratzen. Gaur kantari dira, 36ko negua eta 37ko apiril krudelaz pic.twitter.com/hORV37RfXO
— karmelo landa (@karmelolanda) April 26, 2014
#Gernika Susa aldizkaria 1987ko apirila http://t.co/NnSXvTh6MT
— ARMiARMA.eus (@armiarma) April 26, 2014
#Gernika Lemoizen ikusgarria @AstraGernika bunkerrean pic.twitter.com/H4gxNDIEgX
— Gernika 1937 2021 (@gernikatik) April 26, 2014
Gernika Mikel Laboaren doinuetan
http://youtu.be/sQbMu8Lg03c
Eta gaua Bilbon bukatu nuen, Kafe Antzokian…eta bertan be, Mikel Laboarekin Maite Mursego, Eneko Moby Dick eta Ibon RG
Baga biga higa….Maite Mursegi @enekomobydick eta @tiutaka Mikel Laboa omentzen @kafeantzokia pic.twitter.com/40irKZEaP8
— gaztelumendi ||*|| (@iPtx) April 26, 2014
-
Durango ugari
Aurrekoan lagun batek, Durangorako joan etorriak urteetara ekartzen zituen. Mende laurdena urteroko zitan. Eta gogoetan jarri ninduen. Noiztik?
Eta txikitako oroitzapena datorkit. Ikastolatik autobusean, atentatua Erletxetan. Liburu eta diskoak.
80. harmakadako Andramari elizpeko diskoak eta estetika gogoan dut, Tijuan in Blue eta Potatoren diskoaren inguruan Soinuakoen estand hura, Kortaturen aizkolariaren posterrak, Hertzainaken kartel marroi handia, lehen diskoarena.
Akerraren fisika liburua nire diruarekin erosi nueneakoa.
Arkeologia esaten diote horri. Oroitzapenak. Aititerena egitea, gerra kontuetaz berbetan.
Eta urteak joan urteak etorri, abendua, nobedadeak, musika eta letrak. liburuak eta diskoak besapean, diruak xahutu eta urte berriari ekin diogu, behin eta berriro.
Liburu artekoak
Eta bapatean konturatzen naiz, liburuak saltzen 20 urte eman ditudala konturatu barik. Eta aurten ere, gogotsu aritu garela Twist edo Egarri egunak portualdean, Kartzelako poemak eta Scanner, Zaharrak ez zuen hil nahi eta Zamaontzia jendearen eskuetan jartzen. Eta aupa, eta kaixo, eta zelan, eta zu be bai, eta musu bat eta besarkada beroak, eta joandakoak, eta etorri datozenak.
Idazle berriak, lagun zaharrak. Belaunaldiak eta ostekoak.
Poza eta ilusioa ere egiten digu Durangoko azokak. Ez da liburuengatik bakarrik, ez dira doinua eta berbotsa soilik. Badago beste zeozer. Herrigintza zela pentsatu izan dut beti, baina badago beste zeozer be…. lagunartea, jendea, keinuak, bat izate hori, etorri, joan, elkartu, aldarrikatu, erosi, irakurri, egon, sentitu…. eta agian bai, herrigintzaren zati da hori. Herri gara. Eta herri osoa karpa baten azpian sartzen dugu agian; ahots, soinu, letra, irudi eta amets.
Zer litzateke gure herria Durango barik?
Durango gara gu ere, han ez gaudenean ere.
eskerrik asko guztioi.