-
jauzi kualitatiboa euskal selekzioen ofizialtasunaren alde
Euskal Selekzioak Kataluniaren aurka hainbat partida jokatu ditu asteburu honetan -emakumeek futbolean, rugbilariek Katalunian bertan, futbol sala…- eta besteak beste selekzioen aldeko aldarria izan da nagusi zelaian eta kalean.
Sare sozialetan ere, #OneCountryOneTeam mezua hedatu da lau haizetara, mundu osoan.
-
Argazki garrantzitsua
- Zer da albistea? Nork erabakitzen du?
- Noiz dakizu argazki batek muga guztiak gaindituko dituela?
- Une egokia zein da?
Gaur goizean Lezaman egotea egokitu zait, zereginak nituen. Militantziak eraman nau bertara, laguntzaile. Eta Athletic taldeko mutilek entrenamendua amaitu dutenean, prest agertu dira kamara aurrean jartzeko. Ti ta. Mugikorra prestatu, iruditeria eman, eta azalpen gutxi behar izan ditu Aduriz kapitainak jokalariekin. Prest zeuden argazkirako. Askotan egoten diren moduan. Sarea baliatuta, berehala mundu osoan bueltaka egon da argazkia eta mezua.
One country one team
Athletic Club football players supporting the official recognition of the Basque national team #onecountryoneteam pic.twitter.com/U60Z3P1jBn
— JAUZIA (@Ofizialtasunera) December 12, 2014
Euskal Herriak munduan onarpena izan dezan ekimen berri bat sortzen ari da han hemenka. Joko zelai berrietan. Kirolariak, kirolzaleak eta beste jende asko ari gara lanean. Urteootan euskal selekzioaren alde aritu direnak, haize berriek bultzatuta gogor ekin nahi diotenak, eskarmentuko jendea, gazte saiatuak… denetarik.
Sare sozialetan eta komunikazio euskarri berrienetan indarra hartzen ari da #Jauzia Ofizialtasunera ekimena.
Beharbada, bizitza honetan egin dudan argazkirik garrantzitusena izango da.
Kirolariak ofizialtasuna aldarrikatzen
#OneCountryOneTeam hainbat jokalariek, Euskal Herri osokoak, sustengua ematen Euskal selekzioei @Ofizialtasunera pic.twitter.com/d1oOrB0YkA
— titto betbeder (@TBetbeder) December 12, 2014