-
jalgi hadi mundura!
Urtea pozik hasi dut.
Asmo berrien bila ari nintzen, lan berri baten bila alegia. Eta sare sozialek horretarako ere bere balioa dutela ikusi dut. Gogorra da batzutan norberaren egoera edo ezintasuna sarean azaltzea. Baina, jende on asko dago bazter guztietan. Eta bazterretik, ertzetik ari garenean, aldamenean sentitzen dituzu asko. Eta oso eskertzekoa da hori.
Urrian idatzi nuen mezu hau:lan bila nabilhttps://t.co/nLmBVRAyjv
— gaztelumendi ???? (@iPatxi) October 21, 2021Eta berehala hedatzen hasi zen. Mezuak, galderak, bertxioak, eta baita proposamenak ere. Eta oso eskertzekoa da hori. Harrituta batzuk, kezkatuta baten bat.
Zientzia astea
Baina ia egun berean lan eskaintza bat izan nuen, eta hurrengo astean Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duen Zientzia astea kudeatzen ari nintzen Gasteizen, eta handik aste batera edo Arkeologia museoan ekitaldi guztiaren ardura hartu nuen. Hizlariak, zientzilariak, umeak, gurasoak, unibertsitateko arduradunak, museoko kudeatzaile eta langileak, unbertsitateko langileak, webmasterra… Gasteizera joan etorriak, eta pozarren lanean. Kontratu mugatua, bi astekoa edo. Baina lana. Eta ardura. Eta kudeaketa. Eta emaitza eta harreman onak. Eta hori, oso garrantzitsua izaten da.Egunotan #ZientziaAstea kontuetan nabil Gasteizen.
— gaztelumendi ???? (@iPatxi) November 6, 2021
Asko ikasten ari naiz, belaunaldi berriekin batez ere. @upvehu https://t.co/aLjdw3L5V2 pic.twitter.com/njqBwfc9OXGeldiezina gaur Bibat Museoan… hainbat arkeologo gazte eta gure Jon Kepa, eureka!
— EHU Ikerketa Zabalik (@IkerketaZabalik) November 7, 2021
Hau da #zientziaastea2021???????????@ipatxi eskerrik asko argazkiengatik! pic.twitter.com/ljXYSkUgKCDurangoko azokan
Hitzordu garrantzitsua neukan azoka egunetarako. Aurretik zerbait hitz eginda neukan, eskaintza bat izan nuen, serio hartzekoa. Bazkaltzeko eta hitz egiteko geratu ohi gara horrelakoetan euskaldunak. Azoka egunetan urtero egoten naiz Durangon Susa argitaletxearekin lanean, 25 urte baino gehiago izango dira. Eta networking sare emankorra da dudarik gabe. Aurten ere. Eta bateko eta bestekoagaz berbetan, huntaz eta hartaz aritzeko lekua izaten da gure merkatua. Eta nik agendan, gorriz neukan egun bat baino gehiago ere. Abenduak 6 zuen egutegian. Konstituzioaren eguna. Gogotsu eta umoretsu altxatu nintzen Abadiñoko Murueta baserrian. Eta serio jarduteko tenorea zela neritzon orduan.Ba nik, gaur ere ez dut lanik egingo.
— gaztelumendi ???? (@iPatxi) December 6, 2021Arratsalde iluntzean, baten batek txioa ahotsez bergogoratu zidan. Serio zebilen. Ohartua zen. Azkarra da. Harratu zuen, ez_ironia. Baina nik hitzordu garrantzitsua nuen. Eta bazkaritarako lekua lotu beharra neukan. Egin nituen pare bat dei, eta normalean baino jende gehiago ibili da azoka inguruko herrietako jatetxeetan. -Ze poza! lekuak okupatuta egotea eta jendeak jatetxeetarako gogoa izatea. Garaiko herriko tabernako jatetxera deitu nuen, eta zenbakia markatzean telefonoak gogorarazi zidan duela bi urte ere egun berean deitu nuela -eta ze ondo bazkaldu genuen orduan! Hertzainak taldekoei elkarrizketa egin ostean joan nintzela gogoan dut, pozik- . Handik egun batzuetara publikatu zen GARA egunkarian elkarrizketa. Eta orduan hitz egindakoak, eta arraina ze gozo zegoen….
[ELKARRIZKETA] Josu Zabala eta Gari: «Hertzainak jaio, jaio ziren, eta oraindik ez dira erabat bukatu» https://t.co/ScZkCYsY3l @iPatxi pic.twitter.com/JAka824g45
— naiz: (@naiz_info) December 11, 2019Tira, kontua da 2021eko abenduaren 6an bazkari garrantzitsua neukala. Eskaintza bat. Baiezko bat. Adostasun bat. Bide berri bat. Urte berriarekin lanean hasteko konpromezua. Ilusioa.
Asmo berriak
Eta urtarrilarekin, bide berriei heldu. Konpromezuz. Eta dagoeneko Bilboko Euskararen etxean instalatu naiz. Mundura begira Bilboko itsasadarretik. Hizkuntzaren inguruan, sarean. mintzanet.net proiektua kudeatzen, lagun berriekin. Asmo berritzailez gainezka. Eta lantokira lehen batzarrak egiten etorri, eta Uruguaiko bi euskaldun ezagutu ditut, Euskararen etxetik abiatu eta Jalgi hadi mundura! izeneko sarean ere murgildu naiz, mintzanet-eko erabiltzaileek elkartzeko osatu duten nazioarteko ekimenean. Eta poza dario nire berba eta izateari. Bilbon euskaraz. Munduari. Sarean. Iraultza digitalean murgilduta. Gaur. Hemen. Orain. Gogotsu.Etxe honetan eman didate aterpe
— gaztelumendi ???? (@iPatxi) January 11, 2022
eta aurrerantzean hortik arituko naiz
mundura, euskaldun
munduan #euskarazhttps://t.co/Xjb6pi4o1i | jalgi hadi mundurat! @euskararenetxea | @mintzanet pic.twitter.com/sKomKL8Qh0Euskal Herriko hamaika txokotatik ari dira #Mintzanet egitasmoko erabiltzaileak #euskara praktikatzen.
— mintzanet (@mintzanet) January 7, 2022
Mapa eguneratu dugu, emaiozue begirada bat ?????
???? https://t.co/OOFF2Kwk2V pic.twitter.com/6JTK0e5Ajg - agit/prop, covid19 | koronabirusa, gaztelumendi.eus, hurrengo geltokia, i+g, ikusi eta ikasi, teknologia berriak
[ leihotik mundura ] 20:20
Komunikazioa.
Komunitatea.
Gure leihoek hori erakutsi digute. Krisi sakon honetan, leihoak eta balkoiak bilakatu dira komunikazioa eta harremanen ordezko. Nola gauden ikusteko, arnasa hartzeko, lagun eta auzokideekin hitz egiteko, eta munduari gure berri emateko.Leiho teknologiko bat ireki dugu, sarean. Komunikazioa lantzeko, teknologia berriak (bideoak, streaming-a, txatak, sare sozialak) baliatuko ditugu.
Gorka Julio Teketen eta biok hizketan hasiko gara, baina elkarrizketak ireki eta gonbidatuak izango ditugu gure kanal honetan.
Ekonomia, kultura, krisi honi buruzko kontuak, kezkatzen gaituzten gauzak hartuko ditugu hizpide.
Osteguna, apirilak 16
arratsaldeko 20:20ean
[Â txaloen ostean ]leihotik mundura 20:20
Zu ere gonbidatuta zaude.
Komunitatea.
Komunikazioa.Albisteak 2020 – Gaur ere leihora aterako gara, hitz egitera: https://t.co/jVnP0iZSEv #etzi
— Etzi Portu Maritimoa (@etzipm) April 16, 2020
-
Udan ez dago etenik
- Ideiak sortzeak eta ideien garapenak udan ez du etenik. (i+g)
- Komunikazioaren gerrilla freskotu egiten da hondartzan, pankarten brilloa nabarmentzen da eguzkitan… grafitiek kolore biziagoak behar dituzte egun eguzkitsu zein lainotuetan.
Lekeition ere #libre #28akereLibre!!! pic.twitter.com/PrEmfR8F4c
— Alain Urizar (@alainurizar) July 19, 2014
- Harean margotzen dute gorputz biluziek, txoznetan pankartek estaltzen dituzte zuloak, irratietan saio freskoagoak egin nahi dituzten arren, berunezko gaiekin ari gara oraindik…
- Ideia zoragarriak sortzen dira, gurean bezala munduko beste leku batzuetan: #yeswecanvies
#YesWeCanVies #AraOMaiCanVies http://t.co/2jjEd5lx9a
— Sants*TV (@SantsTV) July 21, 2014
[BIDEOA] Arrantzale bizardunak Elizondon izan ziren atzo eta bandera espainola kendu zuten https://t.co/3UFEoGfnTB @AhotsaInfo
— naiz: (@naiz_info) July 21, 2014
Oporretan, lan barik, letra eta kantu artean jarraitzen dugu oraindik: bietan jarrai. Bitartean, Gazako gorputzen gainean suak darrai, lurra txikitu eta jendea erruz hiltzen ari dira. Eta munduaren beste erdiak erasoa gelditu ezinik, elkartasuna erakusten dio Palestinari, herriari, herri izan nahi eta uzten ez dioten horri. Hemen Urkullu bezalakoek txorradak esaten jarraitzen dute, txistua jotzen dute ekitaldi ofizialetan eta nazioarteko bakegileak atenditzeko astirik ez dute izaten.
“Ikusi Mendizaleak” jotzen Gaztemundu programan parte hartzen duten gazteentzako antolatutako harrera ekitaldian pic.twitter.com/zCwoqMSkI4
— Iñigo Urkullu (@iurkullu) July 9, 2014
Está bien que @iurkullu reciba a estudiantes de Derecho y toque txistu a la diáspora. Lo que no entiendo es su postura con Powell&McGuinness
— GARA Iñaki Soto (@gara_isoto) July 16, 2014
Eta guk irratian, horretaz guztiaz berba egiterik besterik ez daukagu, udako saio fresko izan nahi duen horretan. Karelean, info7 irratian.
#Tertulia #Karelean saioan: Patxi Gaztelumendik @iptx eta Izar Mendigurenek @itzulipurdika: #ETA + #azpiegiturak http://t.co/vgBypdzWFb …
— Info7 Irratia (@info7irratia) July 21, 2014
Hau guztia eta gehiago da uda, ez dago etenik. Ez ur etenik, ez su etenik. Atxiloketak hemen, bonbardaketak han.
Christophe Deprez @LDH_Fr eta Anaiz Funosas @BakeBidea: Aranalderen atxiloketa lotsagarria da! @nierebanoa pic.twitter.com/8YivJo6uSo
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) July 21, 2014
In the Basque Country tonight after a long day of intensive talks with key stakeholders in the Basque Peace Process.
— Martin McGuinness (@M_McGuinness_SF) July 16, 2014
Bakegileak nazio artean bidaiatzen. Gu hondartzan etzanda. Tertulianoak oro jakile. Kazetariak galduta. Iparrorratzen garaia behar luke honek.
Uda gerra da, beste modu batera, beste eguraldi batekin. Guztiontzat.
-
Konprometitu gaitezen!
Atsekabez hartu dut Stephane Hessel agurearen heriotza. Bere azken bi liburutxoekin hurbildu natzaio azken aldi honetan, eta benetan merituzkoa da gizon honen balentria eta gogoeta azkarra.
Aspaldian mundu osoan hedatu diren manifesturik ederrenak egin baititu. Borrokarako arrazoiak, zioak, motiboak jarri ditu letraz letra, paperaren gainean.
Gurean ere, euskaraturik aurkitu ditugu bere bi liburu eder. Azkar irakurri, eta pentsamendu eraldatzailea bultzatzen dutenak biak.
Diplomatikoa, erresistentziako kide, giza eskubideen kartaren idazketako partaide, Palestinaren eskubideen defendatzaile… gizon interesgarria egin zait azken urteotan agure hau.
Haserretu zaitezte! irakurri ostean ekin nion Konprometitu zaitezte! irakurtzeari. Oraindik interesgarriagoa.
Eta hara non, aspaldi honetan guztiz murgilduta nagoen iraunkortasuna eta agroekologiaren alorrak ere aipatzen eta sakontzen dituen. Hautu ederragorik.
Euskaraz bere bi liburu hauez gain, elkarrizketa ederra eskaini zuen ARGIA aldizkarian ere, Sustrai Colinaren galderei erantzunez.
Beti egon naiz disidenteen bandoan…. ARGIA
Bake prozesuaren, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen eta Aurore Martinen alde Berria.info -
Editorialak idazten jarrita…
Gustatu zait Euskal Herriko 60 hedabide baino gehiago batu izana. Gustatu zait urratsa. Eta arrazoi dute, jauzietarako unea da.
Euskaratik eta euskaraz aritzen diren medioek, gogoeta interesgarria egin dute. Eta AHTaren metro bat baino gutxiago garela jakiteak… irrifarrea sortu dit. Hori da gure neurria.
Abiadura Handirako metro bat ere ez gara, mendiak eta segunduak gurutzatzen diren lekua gara.. beharbada.
Beste zerbait ere bagara, mundu bolako zentimetro honetan.
Gogoeta horretatik, bestelako pausuetara jo behar delakoan nago ni.
Editorialak idazten jarraitu behar dugulakoan, to:
[audio:http://www.info7.com/wp-content/uploads/2011/02/20110201_10828.mp3]
-
munduko herri bat
Denboraldi berriari ekin diogu albisteak 2.0 saioan ere.
Hasi… Lost edo beste horrelako telesailen bat eman dezakeen fikzioarekin hasi dugu… aurreko denboraldietako irudi edo eszenak izango balira bezala. Gero, programak bere ohiko bidea hartzen du. Interneteko nabigazioak eskaini beharrean, bideoak dira nagusi oraingoan.
Hasi gara, eta pozik gaude horrekin. -
“Gurea bezalako hizkuntza minorizatu batentzat beste garrantzi bat hartzen du euskarazko irratiak”
Jakoba Errekondoren berbak dira. Euskadi Irratian 25 urte eman ditu landarei, loreei, inusketei eta solo, jardin eta arbola kontuen ganean berbetan. Astero.
Gogoeta ordea ez da bere jardunaren gainekoa, hizkuntzaren eta irratigintzaren inguruan aspaldion entzun dudan gauzarik zentsuzkoena dela iruditzen baitzait.
Hego Euskal Herrian, nago garrantzia gitxiegi ematen ote zaien oraindik irratiei. Telebistaren ondoan apal, egunkarien alboan arin. Baina orduro orduro, hor izaten gaituzte albistegiek engantxatuta, ordu hiletan gure musikaz aspertuta behar izaten ditugu irratiok.
Komunikazio alternatiboaren eremuan, oso tresna garrantzitsuak izan dira irratiak, irrati libreak batipat.
Interneten aroan, gauza ikusgarriagoei jarri zaie arreta guztia. Baina nago, gurea bezalako herri, kultura eta hizkuntza batentzako, garrantzitsuak direla oso, uhinetan bezala sarean ere.
Jakoba Errekondoren elkarrizketa entzun nuen Euskadi Irratian, baina gerora be, emango digu zer pentsa gogoeta txiki eta ausart honek. -
irratia.com Kerobia eta Lauroba Bilbon
Entzuleak batzea dugu helburu. Astetik astera gure podcast saioak entzuten dituztenak gonbidatuz. Gure irratsaioa Internetetik entzuten dutenekin batuz, aurpegia jarriz ahotsari, entzumenari.
Partehartzea esaten dugu, baina irratia egiten duenarentzat itzela da entzulearekin egon ahal izana. Esaten duguna, egiten duguna, jartzen dugun musika entzuleari zuzendua dago. Elkarrizketak, albisteak, gaiak, aipamenak eskaintzen ditugu, musikarekin tartekatuz.
Eta guk jaitxo/kontzertu bat egin asmo dugu. Kerobia eta Lauroba gonbidatu ditugu gurera, Bilbora. Kerobia taldeak arrakasta itzela izan du, sarean bezala kalean ere. Eta beraiekin batera ospatu gura dugu guzti hau. Eta Lauroba talde berriagoa da, diskoa kaleratuko dute udazkenean, eta agian entzutetsuagoak izango dira gero, baina guri hori ere gustatzen zaigu. Musikaren giro underground horretan murgiltzea. Eta Euskal Herrian zer egiten den jakitea. Jendeari erakustea. Marino Goñik proposatu zigun talde hori, eta Marinok, ojo, begi ona izan du beti. 25 urte daramatza musikagintzan eta Kerobiari ere begia joko zion inoiz, lehenago beste hamaika talde fitxatu dituen moduan.
Ikasturtea amaitzen
Ikasturtea amaitzen joateko aitzakia da. Hurrengo urteko planak zehazten joateko. Entzuleekin partekatzeko. Ideia berriak jaso eta gure buruetan daudenak kontrastatzeko. Eta euki baditugu zenbait asmo. Bertsio berriak, ikasturteko. Aurrera goazen seinale. 8 urte daramatzagu irratigintza, teknologia berriak eta musika uztartzen. Eta pozik gaude. Oso. Eta oraindik gauza asko ditugu ikasteko, egiteko, garatzeko.Bideoa zuzenean
Lostinbilbao.tv ko lagunak gurekin izango dira. Eta kontzertua ere zuzenean eskainiko dugu sarean. Gure blogetan, irratia.com gunean zuzenean ikusiko duzue. Beraz, lasai, munduaren beste puntan baldin bazaudete ere, irratia.com proiektu globala da. Euskalduna baina mundu osoari eskainia. Aprobetxatuko dugu irratiari buruzko erreportaia bat egiteko. Taldeak elkarrizketatzeko, ikusentzunezkoen munduan gure jakinmina asetzeko.Gogoan hartu beraz. Ekainak 12 (osteguna) Bilboko kafe antzokian.
gonbidapen mezua info7 irratian:
[audio:http://www.info7.com/wp-content/uploads/2008/06/20080610_1138.mp3]