-
Hamalau milakoak
Uda honetan inoiz baino gehiago, sekula baino hobeto, eta inoizko ondoen eta gustura ibili naiz mendian.
Uda emankorra izan da, kanpamendu basea Orbaizetan izanik, Irati aldean erreza da batean eta bestean ibiltzea.Arburua 1061 m.
Azalegi 1165 m.
Berrendi 1354 m.
Erondoa 1041 m.
Errozate 1345 m.
Ezkanda 1203 m.
Latxaga 1204 m.
Loigorri 1075 m.
Mendilatz 1357 m.
Mendizar 1323 m.
Okabe 1466 m.
Pettuberro 1096 m.
Txangoa 1471 m.
Urkulu 1419 m.Plazer bat izan da. Batzutan bakarrik, bestetan lagunduta. Beti izan da atsegina leku hauetaz gozatzea. Bista ederrak. Eguraldia lagun. Nafarroako mendi hauetatik Euskal Herria ikustea, sentitzea, bizitzea.
Maite ditut maite, gure bazterrak
Errozate, Egurgio, Orhi#Irati Nafarroa #EH #euskalmendi pic.twitter.com/jp0KJ40nDe
— gaztelumendi 📢 (@iPatxi) July 29, 2021
Errozate eta Mendizar gailurrek liluratua
-
Inoiz herrian egin den mendi martxa handiena
Elkartasuna eta herrigintza
Pozik gaude, asteburua itzela izan zelako. Hasi barikuan, jarraitu zapatuan eta domekan bertan be ekitaldi mordoa herrian. Eta asteon gainera, ezin albiste hobea: Eider Zuriarrain libre!
Kontua da, Garmitxaren aldeko ekitaldiak oso oso arrakastatsuak izan dirala. 80 ume inguru antzerki saioan eskolako jantokian, 120 lagun dokumentala eta Gaztelumendi abesbatza ikusten, 220 lagun inguru Garmitxaren aldeko mendi ibilbidean. Eta herrian egon zen giroa, eta elkartasun pintxoak, eta Garmitxa elkartearen postua, eta frontoian sortutako giroa…. Elkartasun bete asteburua.
Larrabetzuko eskolaren webgunean daude argazki eta kronikak. Hor batzen da poz guztia:
Larrabetzun urte asko daroagu mendi ibilbideak antolatzen, eskolako irteerak, Hori Baiek antolatutakoak, ostantzekoak… baina inoiz ez dogu lortu horrenbeste jende batzea. Hasi ume txiki txikietatik, gaztetxoak, gurasoak, helduak, eta baita Gure Etxea jubilatu elkarteko jendea ere. Arrakastatsua duda barik, eta guztiontzako modukoa.
Birritan egin dugu ibilbide bera, iaz eta aurten, eta aurrerantzean ere bide berdinetik joango garela erabaki dugu, eta ibilbideari ere Garmitxa izena jarriko digou.