-
Bidea beti Kataluniarekin
Kursaal aretoan Ibarretxe eta Mas entzun osteko gogoeta batzu.
Asteazkenean zita garrantzitsu bat bilakatu zen Donostiakoa. Hasieran hitzaldi xume bat izan behar zuena, ekitaldi erraldoia bilakatu zen. Ia 2000 lagun zuzenean bertan, eta beste asko eta asko streaming bidez etxetik jarraitzen. Hamaika telebista, info7 irratia, eitb.eus, naiz, berria… euskal hedabide askok eman zuten seinalea. Seinale ona da.
Ibarretxe irakaslea
Ibarretxe izan zen hitza hartzen lehenengoa. Mendi espedizioaren metaforarekin, hasierako kanpamenduetarako bidea ireki zuena. Saio akademikoa egin asmo zuen, baina txoko gastronomiko bateko afari baten traza hartu zuen azkenerako. Argi hitz egin zuen. Ondo azaldu zen. Euskara eta batez ere gaztelaniaz diskurtso ordenatu argia eta koherentea eman zuen. Edozein abertzalek bat egiteko modukoa. Agirre lehendakariaren “siempre con Cataluña” ideia hori errepikatu zuen behin eta berriz. Eta publikoarekin bat egin zuen.
Mas maisua
Pantailako aurkezpenik gabe, askoz hitzaldi jantziagoa eskaini zuen Generalitateko president izandakoak. Prozesua azaldu zuen. Gakoak. Oraingo klabeak. Eta etorkizuneko erronka. Diskurtso argia. Datu argigarriak. Umorea baliatu zuen, batez ere euskaldunoi zuzentzerako orduan. Eta datozen hilabeteetako panoramaren berri eman zigun.
Artur Mas oso argi mintzatu zaigu Kataluniaren #Bidea eta urrats bakoitza azalduz#IbarretxeMas pic.twitter.com/2uaboTtDjt
— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko otsailak 22
Arrakastarako gakoak Katalunian: Claves de exito en Cataluña
1-) Bozkatuz, erabakitzeko eskubidea Ejerciendo el derecho a decidir VOTANDO
— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko otsailak 22
2) Batasun politikoa eta mobilizazioa. Unidad politica y movilización
Cada año un millòn y medio de personas se movilizan— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko otsailak 22
4) Nazioarteko onarpena. Reconocimiento internacional
— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko otsailak 22
Euskal hedabideetako portadak