-
Ustelkeria: han eta hurbilago
Azken asteotan ustelkeriaren inguruan dexente berba egitea egokitu zait. Telebistan eta lagunartean.
Eta batzutan, badirudi ezer gutxi egin dezakegula, besoak gurutzaturik sumintzera kondenatuta gaudela ematen du.Falciani zerrenda
Herve Falciani informatikaria zen HSBC banketxean. Eta orain berak eskuratutako zerrendak ezagunak egin dira gure artean. Aurretik baina, presondegian ere egon behar izan du Falcianik.
Oso jende ezaguna eta aberatsa agertzen ari da zerrenda hauetan. ARGIA aldizkariak, ahalegin berezia egin du zerrendako ustelak nor diren azaltzen.
Orain konturatu eta sona hartu arren, GARAko Alberto Pradilla kazetariak iazko maiatzean egin zion elkarrizketa Herve Falciani informatikariari.
Herve Falciani: Lo importante no son los nombres sino dónde va el dineroKutxabank afera
Gertuago, badira gai mordoa. Bidegi, Lemoa, Bakio, Errauskailuaren ingurukoak, edota duela gutxi ezagutu ditugun Kutxabank banketxeko buruak (PNV) egindako ordainketa bitxiak, nori eta Cabieces (PSOE) gobernuaren ordezkari ohi eta alkate izandako sozialistari.
Hala ere, bi astez jarraian Iñaki Anasagasti senatari jeltzaleari telebistan entzun behar izan diot, ustelkeria batipat fenomeno española zela. Aurpegia behar da gero.
Atoan etorri zitzaidan burura erantzuna: Ustelkeria eta alderdi politikoen arteko lotura; alderdiok sigletan dauzkaten P kopuruen proportzionala dela erreparatuz.#Ustelkeria hartuko dugu berbagai @PFViernesETB saioan. pic.twitter.com/pYWSAsTXdA
— gaztelumendi.eus (@iPtx) January 30, 2015
Asteon berriz ere, Por Fin Viernes telebista saioan gai hauek izango ditugu berbagai. Kanpoko aferei buruz zorrotz aritu, baina ez dakit gertukoan begirada luzatuko dugun. Saiatu beharko gertuko ustelkeriaz berba egiten, hemengoari ere, usain txarra dario eta.