-
ITOIZ zuri beltzean, baina XXI. mendean
BiBA ZUEK!
Txantxangorria izango da txikitan ikasi nuen kantuetatik gogokoen dudanetako bat.
Ikastolan asko entzuten genuen Itoiz. Eta ia uda guztietan Muxikako San Roman auzoan ikusten genuen zuzenean… eta beste hainbat kontzertu be gogoratzen ditut.
Orain bertsioak entzutean asko hunkitzen naiz.Joseba Baleztena Lenoir BANG taldearekin ari da emanaldiak ematen, eta Jon Iraundegi argazkilariak grabatutako kontzertu honetan eskenatokian lagun itzelak batu ditu, zer eta ITOIZ taldearen bi kantu egiteko. Petti lehenbizi, Mikel Larretxea eta Anari gero.
Kantu bereziak eta atseginak dira.
Udako kantu moduan
TikTara taldeari entzun diogu beste hau, eta udako kantu atsegin bilakatu zitekeen, gehiago entzun izan balitz. Kantu onekin bertsio ederrak egin daitezke. Eta ITOIZ taldeak jarraitzen du XXI. mendeko musikazaleen talde kuttun izaten. Eta pozten naiz.