-
Aupa EHZ!
EHZ festibala duela 22 urte Arrosan sortutako Euskal Herriko musika jaialdi aitzindaria da. Urtez urte iraun duena. Aurten zoritxarrez eguraldi traketsagatik bertan behera geratu dena. Erabaki gogorra. Ausarta. Baina behar beharrezkoa.
EHZko antolakuntzak festibala bertan behera geldituko dela jakinarazi duhttps://t.co/cSlTa0bMO5 pic.twitter.com/VnMaRkxsw4
— Topatu (@topatu_eus) 2017(e)ko ekainak 30
Orain #elkartasunErauntsia antolatzeko ordua da.
Gora @EHZfestibala!! pic.twitter.com/578cTMV2Gj— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko ekainak 30
Inoiz musikarekin bizi izan ditudan une atseginenak @ehzfestibala​k festibalak eskaini dizkit Arrosa, Mendikota, Heleta eta Lekornen pic.twitter.com/ykEaCICFF8
— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko ekainak 30
#EHZ2017
Elkartasun erauntsia EHZren alde!
Qu'un vent de solidarité s'abatte sur EHZ ! pic.twitter.com/8XM8hm5QxX— EHZ festibala (@ehzfestibala) 2017(e)ko ekainak 30
Elkartasun erauntsia Euskal Herri osoan
2017ko EHZ festibaleko taldeen kantu zerrenda
-
EHZ 20 urte, eta barriro gozatzeko prest
Aspaldi, 1996an joan ginen lehenengoz Euskal Herria Zuzenean festibalera, Arrosara. Behe Nafarroako txoko eder hartara urtero joateko gogoa hartu genuen. Musika entzun, kontzertuak, lagunak, txandak, fritak, karpa… giro itzela.
Handik, Zuberoako kontzertuetara joan ginen gero, urtero… kuadrilan, furgonetan, inoiz Mauleko kanpinera be bai…
Heletakoak handiak izan ziren, Manu Chao gogoratuko du askok, egin zuen ekaitza ere…. herriko giroa, zuzeneko jarraipena… denetarik.
Azken urteotan Garro gazteluaren ondoan gozatu dugu jaialdiaz. Eta gozatzen jarraitzeko gogoagaz oraindik.Aurtengo eskaintza
Baigorrin aurreratu digute asteburuan, jaialdia ekonomikoki apalagoa taina musikalki sano interesgarria izango zala. Eta gu, urtero bezala talde asko eta asko ezagutu barik goaz… baina gero gogotsu entzuten ditugu luzaroan. Ehundaka talde bakarlari eta musikari deskubritu ditugu urteotan guztiotan EHZ festibalean.
Kanaldude telebista
Bideogintzan, ikusentzunezkoetan mundialak dira Iparraldeko gure lagunak. Klipak, zuzeneko irudiak, elkarrizketak, streaminga… zer ez duten egiten Kanaldudekoek.
.@ehzfestibala herri bat zuzenean! https://t.co/cSeJYT816U mugikorrarekin festibalean bideoak egiten aritu ginenekoa. @ercillagorka eta biok
— gaztelumendi.eus (@iPatxi) April 27, 2015
EHZ festibala, 20 urte eta barriro gozatzeko prest http://t.co/pi1jLfpdhZ biba zuek! @ehzfestibala | @Kanaldude pic.twitter.com/kKLobnXpRs
— gaztelumendi.eus (@iPatxi) April 27, 2015