• agit/prop,  gaztelumendi.eus,  su-etena | ceasefire | tregua,  teknologia berriak

    Iritzi publikoa

    #legalizazioa

    Ezker abertzaleak Euskalduna jauregian aurkeztu berri ditu bere asmoak. Politikoak eta juridikoak. Alderdi berria, bide berri honetarako. Bidailagun gehiagorekin, eta helburu argiarekin.

    Hedabideen eta jendearen arreta piztu du, hasieratik. Asko izan gara munduan eta Euskal Herrian ekitaldia zuzenean jarraitu dugunok. Lantokietan, hedabideetan, sarean…

    Eta Espainiako hedabideek, beraien inkestak abiatu dituzte web bidez. Pako Aristik beharbada ez –pijama jantzita jarraituko du– , baina euskaldun askok arretaz jarraitu ditu inkestok. Eta ziurrenik loditu daitezen lagundu ere. Ez dakit.

    Nik neuk, ez dut holango batean ere parte hartu, baina emaitzak hor daude, eta une honetan iritzi publikoaren batailan, zeresan handia dauka ezker abertzaleak.

    Gerra ideologikoaren garaian ere bagaudenez, -hor ez dago treguarik, ez alde batetik ez bestetik- iritzi publikoa da irabazi beharreko lubakirik garrantzitsuenetako bat.


    Argazkiak.org | Iritzi publikoa Publicon © cc-by-sa: gaztelumendi

    Argazkiak.org | Iritzi publikoaren bataila El Pais egunkarian #legalizazioa © cc-by-sa: gaztelumendi

    Argazkiak.org | Iritzi publikoa El Mundon #legalizazioa © cc-by-sa: gaztelumendi

    Iritziaren bataila
    Iritzi publikoa jasotzeko orduan, Internetek tresna batzuk eskaintzen ditu. Sondeo batzuk. Unean unekoak. Argazki bat dira, ez besterik.
    Iritziok kolore bat hartu dute une honetan, Espainian. Baikortasunarenak. Esperantzaren koloreak nagusitzen dira. Bestelakoak izan daitezke agintariagoen jarrerak. Baina iritzi publikoa, garrantzitsua da. Gero eta gehiago.