• agit/prop,  larrabetzutik,  teknologia berriak

    Esait 2.0

    Euskal Herria, nazio bat selekzio bat

    Badira hilabete batzuk selekzioaren gaia pil pilean dagoela inguruan. Gaurko deitu zuten -deitu baino filtratu, gogoan baduzue- Euskadi Iran partida.
    Ondo gertutik jarraitu dut afera hau, iraila hasieratik Esaiteko lagunekin elkarlanean aritzeko aukera izan dudalako. Larrabetzun herriko kirolariekin batera, eta nazio mailan Esaiteko arduradunekin, Interneten ere selekzioaren adleko aldarrikapena zelan garatu aztertu eta gauzatzen saiatu gara hileotan.

    Eskura sareko tresnak baino ez. Aurrekontua 0. Eta gogoa bai, baina esku gutxi aidanean.

    Komunikazio plangintza bat egin. Eta saiatu gara uztartzen futbolari eta kirolarien mezua, herrietako kirolari eta kideen eskaera eta sarean gureari lekua ematen.

    Tresna sozialak baliatu ditugu batikbat: Facebook, twitter, bloga, bildu.net, zabaldu.com eta jendearen partehartzea bultzatu. Kirolariena batetik, kirolzale eta euskaltzaleena bestetik.

    www.naziobatselekziobat.org

    Gaur tamalez, ez da partidarik izango. Kirolari eta Euskal Herriaren aldeko borondatearen kontra, Euskal erdia momentuz kudeatzen dutenek ezetz erabaki dutelako. Zer presio izan diren agertuko da aurrerantzean prentsan, baina zenbait kirolarik bizitakoa… uffa! Hala ere bejondeiela euskal taldeetako kirolariei, historikoa izan delako beraiek egindako. Euskal Herria zer den, Euskaltzaindiako kideek baino hobeto barneratu dutelako. Eta hori zelaian agertu gura izatearren, sekulakoak eta bi entzun badituzte ere.

    Hala ere, sekulako gola sartu diete Sabinetxeako mitxelinei.

    Mapa batean daude geolokalizatuak, orain arte herriz herri egindako selekzioaren aldeko aldarrikapen eta agerpenak. Argazki eta puntua gehituta.


    esait map

    Larrabetzu Euskal Herria
    Pasa dan barikuan, herrian egin gendun argazkiak ere bat baino gehiago hunkitu zuen. Herriko futbolari eta pilotariak ziren han, adin guztietakoak, eta etxez etxe ari da zabaltzen eta hedatzen orain argazkia bezala, datorren larunbatean Bilbon antolatu den manifestazioko deialdia ere.
    Larrabetzuko kirolariak Euskal Herriko selekzioaren alde