-
FIFA20 Euskal Liga bideojokoetan
FIFA20 bideojokoetan Euskal Liga jokatzera goaz datozen egunetan. Lehen mailako bost euskal taldeak ordezkatzen hainbat jokalari, eta bost sailkatuek liga bat egingo dute. Liga horretako lehen laurek semifinalak jokatuko dituzte apirilaren 11an (larunbata). Finala eta beste hainbat ikuskizun Aberri egunarekin batera, apirilaren 12an (igande arratsaldean, garai bateko futbola bezala). Eta gu guztiok, etxeko itxialditik jokatzen edo ikusten, jarraitzen. Animatzen. Sarean eta zuzenean eskainiko delako: twitch.tv/guerebai kanaletik -bideojokoetan espezializatutako sareko aplikazioa- eta Hamaika Telebistan.
Game erauntsia
Game Erauntsia proiektua lagun talde batek sortu zuen 2014an bideo-jokoak eta euskara uztartzen zuten eduki falta identifikatu ondoren. Hainbat ekimen abian jarri ostean, Euskal Bideojokozaleen Game Erauntsia elkartea ofizialki 2016an sortu zen hasierako helburu hori betetzeko: bideo-jokoak eta euskarak bat egitea. Geroztik, elkarteak arlo horiek bultzatuko dituen komunitate sendo bat sortzeko ahaleginak egin ditu. Horrela bada, Game Erauntsia elkartearen bi jarduera nagusiak bideo-jokoei buruzko euskarazko edukia sortzea eta bideo-jokoekin zerikusia duten orotariko ekitaldiak antolatzea dira.
Gu ere bai!
Gu ere bai Euskal Herriko kirolariek euskal selekzioen ofizialtasunaren alde sortutako ekimena da. 2020ko martxoan Bilboko San Mames zelaian bere burua eta manifestua ezagutzera eman zuen. Aurtengo udaberrian hainbat ekimen abian jarri nahi zituen arren, Koronabirusaren krisialdiak bete betean eragin dio. Orain, etxetik ere euskal selekzioen aldeko aldarrikapena bideojokoen bitartez egitea deliberatu du, eta horretarako bidailagun aproposa bilatu du, euskal bideojokozaleen komunitatea.
👋 Kaixo guztioi! Etxetik etxera ðŸ‘
🎮 Gogoratu #FIFA20-ren #EuskalLiga antolatu dugula @Gamerauntsia-rekin batera
âœï¸ Gaurtik aurrera, eman izena
📺 Finalerdiak eta finala @HamaikaTb-n ikusgai!
📲 Spota zabaldu 👉 https://t.co/CHCKM10IY9
— gu ere bai! (@guerebai) March 28, 2020
Aspertuta zaudete etxean? FIFA20 PS4 lehiaketa antolatu dute @Gamerauntsia eta @guerebai . Parte hartzea bihar arte irekita dago #Etxeangeratu https://t.co/APZvMAeQ41
— PIXEL (@halabediPIXEL) March 29, 2020
Bertsoa euskal ligari
Hitzaren kirol nazionala den bertsolaritzan, ekarpen txiki bat, Habanera doinuan.
Gu ere bai! eta Gamerauntsia elkarteak antolatutakok EUSKAL LIGA Arrosa sareko irratietan.
Eta gaur goizean Hala Bedi irratiko estudioetara egindako elkarrizketa, eta Arrosa sareko irratietan emititu dena.Palestina
Eta gaur bertan, Palestinako selekzioaren abokatu eta ordezkari juridiko lanak egiten dituen Gonzalo Boye-ren elkarrizketa bat argitaratu du Euskal Herri Kirola atariak.
✅ Gonzalo Boye @boye_g Palestinako Futbol Federazioko ordezkaria FIFAn: “Ezinbestekoak dira jendearen lan nekaezina eta agintarien konpromisoaâ€
🇵🇸 #Ofizialtasuna #EuskalSelekzioa @SeleccionsCAT @guerebai
âž¡ï¸ https://t.co/SyjIKM8xJD pic.twitter.com/X8hwQV6SG0— Euskal Herria Kirola (@ehkirola) March 30, 2020
-
jauzi kualitatiboa euskal selekzioen ofizialtasunaren alde
Euskal Selekzioak Kataluniaren aurka hainbat partida jokatu ditu asteburu honetan -emakumeek futbolean, rugbilariek Katalunian bertan, futbol sala…- eta besteak beste selekzioen aldeko aldarria izan da nagusi zelaian eta kalean.
Sare sozialetan ere, #OneCountryOneTeam mezua hedatu da lau haizetara, mundu osoan.
-
kirolariak ez daude geldi egoteko
Hasi dira mugitzen. Abenduaren 29koak historiko izateko zantzu guztiak ditu. Partida Euskal Herriaren izenean jokatuko du selekzioak -Urkullu bera be hasi da marmarka..- eta gainera Bartzelonan egiten duten antzera Nazio bat selekzio bat manifestazioa egingo da Bilbon.
Argazki hau esanguratsua da. Futbolari, txirrindulari, herri kiroletako partehartzaileak, arraunlariak, gizonak, emakumeak… zer ez den batu Donostian kamaren aurrean.
Doka kafe antzokia txiki geratu eta kanpora atara behar izan zuten argibila. Flashak ez luke guztia ondo hartuko eta. Poztu nau argazkiak, beti ez dira horrelako ekimenak ikusten eta.
Euskal selekzioen aferak, hari asko mugitzen ditu gure herrian. Konponbidea, konponbide handiago baten parte edo zati izan daiteke agian. Giltza, zerraila asko zabaltzeko bera da. Baina kirolariek eurek hartu dute lekukoa. Eta poztekoa da hori.
Gure herrian be, zeozer mugitzen ari da horren inguruan. Eta argazki horren zain geratzen garen bitartean, foto nazionalari begira gaude gu. Eta partidua mundiala izango ei da zaletuen iritziz. Ikustekoa hori be!