-
Artea
Artea hitzetik hortzera darabilt aspaldion.
Kirmen Uribe elkarrizketatu nuen irratian, Bilboko Arte Ederretako museorako egin duen lanaren harira.
Zapatuan, Xabier Gantzarainek idatzitako Zuloa liburuaren gainean elkarrizketa luzea argitaratu zuen GARA egunkariak.Xabier @gantzarain: "Historia hurbila artearen bitartez azaldu behar banuen #gatazka-k hor behar zuen"
"Beste ezerk lortu ezin duen funtzio #sinbolikoa betetzen du arteak"#Zuloa pic.twitter.com/54MXv09APo— patxi gaztelumendi (@iPatxi) 2018(e)ko urriaren 20(a)
Igandean berriz, Museoko zuzendari Miguel Zugazaren hitzak ere elkarrizketa interesgarri batean bildu nituen.
Egia esan, aspaldi honetan kultur adierazpide ezberdinak gertutik jarraitzen saiatzen naiz. Liburuak, literatura, zinema, musika, artea… eta batzutan gurutzatu egiten dira guztiak, aste honetan adibidez.
Emaitza entzun eta irakurtzekoa dela iruditzen zait, eta sarean behintzat bakan batzuk komentatu dute zerbait. Feed back.
-
Udagoieneko kultur eskaintza oparoa
Liburuak, diskoak, opariak, bildumak, bitxikeriak, kontzertuak, aretoak, emanaldiak, erosketak…. udagoienarekin hasi dira negu aurreko lanak plazaratzen.
Pozik nago. Kulturaren inguruan aritzen garenontzako sasoi emankorra delako hau. Hasi gara saltzen, eskaintzen, aurkezten, prestatzen, erakusten…. eta batez ere gehiago irakurtzen, entzuten, gozatzen.Susa Franco sasoian
Susa literatura argitaletxearen udazkeneko liburu ekoizpenak gerra osteko sasoia eta Franco hil aurretikoa biltzen du. Kirmen Uribek Ondarroako bikote baten ibilerak eskaintzen dizkigu Elkarrekin esnatzeko ordua nobela ezin narratzaileagoan. Kazetaritza erreportaia literario arnas luzeko bat. Mussche idatzi ostean, badirudi gustua hartu diola horri.
Feriatzaileak lehen liburua du Patxi Larrionek, eta 1969ko aste bateko kontuak dakartza zine errodaia baten aitzakian. Militarrak, birigarroak, karlistak, familiak, amarruak Iruñea eta Nafarroako Urbasa inguruan. Ri rau irakurtzeko nobela ezin interesgarriago bat. Badu beltzetik, badu memoriatik, badu zinematografikotik… eta batez ere badu -eta asko- Larrionetik.
Koldo Izagirrek, Sua nahi Mr Churchil? ipuin liburua plazaratu zuen duela urte batzuk, garai haren segidan datozen beste 9 narrazio eskaintzen ditu orain Franco hil zuten egunak berri honetan. 9 pasadizo, gertaera… Pasaian eta inguruan kokatuak.Gerra osteko -Frankismo garaiko- bi liburu hauek kenduko didate loa datozen egunotan.
Franco hil zuten egunak.
Elkarrekin esnatzeko ordua. pic.twitter.com/eZ5CBVyku4— gaztelumendi (@iPatxi) 2016(e)ko azaroak 13
Mitxel Sarasketa eta Bide Ertzean
1998ko abendua. Lizarra Garazi garaiko lehen negua. Dana lanbrotute ikustot ikuskizuna. Gu Tas Tas irrati librean asteroko Ai eneak! saioa egiten Basauriko presoentzat. Mitxel Sarasketak 20 urte espetxean. Omenaldia Eibarren. Bide ertzean sortu da. Lehen maxia. Bai euskarari jaialdia 5 estadioetan. Mitxel askatu dute omenaldia baino aste pare bat beranduago. Ongi etorria Eibarren. Bide Ertzean kontzertuak ematen.
Urteak igaro dira, disko mordo bat. Ataramiñe sortu zuen Mitxel Sarasketak beste preso lagun eta kide askorekin.
Urteotako soinu banda izan dugu etxean, lagunartean eta bikotearekin. Zutaz kantatzeko irakurri edo entzun… eta bakoitzak badauka zu bat kantatzeko. Kantu bat gure minari. Lur bat gure ametsei.Pozik udazken honetako kultur erosketak hasi direlako erortzen.#zutazKantatzeko
Biba zuek! @joneskisabel @bidertzean pic.twitter.com/UVQRXRNL6Q— gaztelumendi (@iPatxi) 2016(e)ko azaroak 15
Mixtape bat, sarean gozatzeko
Gorka Suaia eta Kimo dira. Kantaria eta musika eta disko jartzailea. Eta youtubeko bideo honetan egin duten mixtape hau ikaragarri interesgarria egin zait. Kantuak aukeratu eta automatikoki aktibatzen direlako… hiperloturak egiteko modu erakargarria.Zea mays taldearen beste bideo izugarri bat
Zea Mays taldeak Negua joan da eta kantuarekin goia jo zuen. Kantua ederra bazen ere, bideoak zoratu egin gintuen. Eta irauten du. Gerora ere obra itzel batzuk egin izan ditu Gaizka Izagirre bideogileak. Zuzeneko irudia eta argiztapena egiten iaioa da… eta Harro azken lanerako burutu duen lana….. izendaezina da. Bestelakoa!
Time lapse bat asmatu dute grafitiekin. 8 argazki segunduko bideo honetan… 2000 margoketa eta argazki inguru klip ikaragarri hau egiteko. Garikoitz Arregi grafitigilea eta Gaizka Izagirre errealizadoreak irudi biziak jarri dizkiote Zea Mays taldearen Orain kantu ederrari.
Etorriko direnak
La Basu, Fermin Muguruza, Zazkel, Anari, Ruper Ordorika, Neighbor, Lekore literatur aldizkaria, Joseba Tapiaren liburua, maketa berri batzu, edota garai bateko Ikuska kultur laburmetraiak…. ederra izango da aurtengo neguan, sutondoan musika entzun, bideoak ikusi edota liburuak irakurtzen egotea… beste ezertarako denbora barik.
Bother the police #Sakana utzi pakean! Musika eta bideoklipa > #Altsasu gogorazten goiz honetan @vendettaska https://t.co/qVixFnt9V0
— gaztelumendi (@iPatxi) 2016(e)ko azaroak 14
@katakrak54 n Feriatu berria @josebatapia @TapiaTximela pic.twitter.com/G462lbkbQk
— Patxi Larrion (@plarrion) 2016(e)ko azaroak 4
Anari, Ruper Ordorika, Vendetta, Hesian, Huntza, Joseba Tapia… Nabari da Durango ate joka duguna… ENTZUN: https://t.co/7WV5beOq5g pic.twitter.com/xZFqbIDpqo
— Naiz+ (@naizplus) 2016(e)ko azaroak 15
ERRAIETATIK vol. III | Herdoilaren lurrinetik ihesi: 'Party & Borroka', Feltrinelli eta 'Uxualak ez du atertu' https://t.co/lvxznpzKAR pic.twitter.com/H2FDK9CY86
— Erraietatik (@_Erraietatik) 2016(e)ko azaroak 9