-
Itxialdia, isolamendua eta sorkuntza
Itxialdia eta sorkuntza. Isolamenduari zelan aurre egin kulturgintzatik. Hara hor bi erreportajetan, egunotan landu ahal izan dudan eta GARA egunkarian argitaratu duguna. Mila esker kulturgileok. Batzuk etsita, besteak animatuago… ea guztion artean ekintza handi hau bideratzen dugun.
Itxialdian sortzenIsolamenduari irriz eta kantuan
Mikel Antzak, poema eder horri ahotsa jarri dio gaur goizean.
Eskerrik asko Aiora eta Piti ( Zea Mays ), Unai Iturriaga, Zuriñe Hidalgo ( Hesian ), Toti Martinez de Lezea, Oier Araolaza ( dantzan.eus ), Mikel Orbegozo eta Mikel Antza.
-
Peiremans+
joan ziren baina gehiago espero genuen oraindik
Bart kontzertua Bilbon, musikaren katedralean.
Duela 10 urte baino jende gehiago. Ezagunago. Izarrago.
Sarrerak agortu dira eta ilada dago sartu aurretik.
Jende gutxi Izaki Gardenak taldearekin gozatzen, areto ezin beteagoan. Berbotsa da nagusi, doinu atseginen atzetik. Onak dira hala ere. Minority. Gutxiengo musikazalearentzat.
Lehen kontzertua bukatu eta tarteko musikaren ostean eskenatoki gainean lau rockero zahar. Urteak geroago. Gazte oraindik.
Azkarra edo arina?
Kontzertu oso azkarra izan da. Arina. Dauzkaten kantu apur hoiei zukurik gehien ateratzeko pentsatua. Disko txiki batekin taularatu ziren, eta zenbait kantu gehiago sortu dituzte orain. Oso azkar beharbada. Eta bira itzela montatu dute. Eta deabruak teilatuetan taldearen beste bi kantu -hit ederrak- eta jendea gozatzen, eta Weezer bertsio eder bat, eta beste soul bat…. eta ezer gutxi gehiago.
Laburra egin zait, baina batez ere arina.
Horretaz mintzatu gara elkartu garen musikazaleak. Eta gazi gozoa geratu zaigu kontzertua. Normalean, eta Antzokitik sarritan, aseago ateratzen gara. Dena emanda. Dena eman izanaren sentsazioarekin. Goian eta behean. Baina ezberdina da gaur. Eta komentatzen jardun dugu.biharamuneko pilula
Goizean esnatzean, musika jartzen duzu berriro. Beste zerbait. Baina gaueko akordeak, parapapapapa hoiek oraindik gogoan. Eta kantu gehiagoren bila jo arren, ez duzu berriagorik kausituko.
Eta galdera hori. Bart zer?Zer iruditu zitzaizuen @Peiremansband kontzertua bart?
— gaztelumendi |l*l| (@iPatxi) November 6, 2015
Agian gu izan gara sentsazio horrekin pipertuta atera garen bakarrak. Eta badazpada, azalpenak emateari ekiten diozu. Galderak baino, erantzun posibleak mugatzen dutelako inkesta. Gehiago nahi zenuela aldarrikatzeko modua. Behar genuela beharbada.Agian gehiago espero nuen bart, @Peiremansband ikustera joan nintzenean Duela 10 urte – izanda, + suertatu zen pic.twitter.com/r0HTkX8M2n
— gaztelumendi |l*l| (@iPatxi) November 6, 2015
Eta besterik ezean, enegarrenez play teklari eman diozu. Zortziak bat. Rock azkarra. 80. hamarkadakoa. Gurea. Eta Evaristoren koroak euskaraz… parapapapapapaPA!