-
#30egun30doinu
…eta askoz gehiago!
Musika asko maite dugunontzat ariketa zaila da kantuak eta diskoak hautatzea. Nahiko buruhauste izaten dugu autoan, edo etxean edo gaztetxean musika jarri behar dugunean.
Hala ere, ekin diogu sareko jolasari. Hariak sortzeari.#30egun30doinu proposamenak
Itoiz
musikaz blai
nire disko gustukoena, oraindik pic.twitter.com/UVDYDXali8— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko irailak 7
-
Protesta kantak
El Pais egunkariak erreportaia dakar. Liburu bat, interesantea bera. 33 revolutions per minute. 33 iraultza minutuko. Dorian Lynskey kazetari eta The Guardian egunkariko musika kritikariak idatzitakoa.
Biniloen abiadura (rpm) eta iraultzak berbajoko eta izenburu egokia . Eta orain liburua bera espainolez publikatu dutenez, horra hor erreportaia; La canción como arma de protesta. El Pais egunkariko bertsio digitalean ere irakurgai.
Erreportaian argazki ederrak argitaratzeaz gain, protesta kantuen laburpen edo antologia txiki bat egiten da. Interesgarria suertatzen da, ur geza baino eskaini nahi ez den sasoi hauetan. Oraindik be, protestatzeko arrazoi asko badauden arren. Eta kantuok entzuteko.
protesta playlist bat
Bertsio digitalean, spotifyren playlista be gehitu dute. Eta horrek poztu nau. Kazetaritza egiteko modu berriak be badaudela ikusita. Liburuari buruz aritzeko modu ederra da kantutegia ere eskaintzea. Sarean zabaltzea. Eta zelan ez, kantuak entzuteari ekin diot.
El Pais egunkariak ere, prostesta kantuei buruzko erreportaia playlist batekin hornitu du. Hori da #bidea http://cu… https://t.co/zsophFORBO
— gaztelumendi |l*l| (@iPatxi) October 28, 2015
EL PAIS protesta kantuen playlist bat
Hemen duzue gaur bertan ezagututako protesta kanta polit bat, Josu Bergara abeslari eta lagunarena.
Herri txiki zahar honetan isilik nahi gaituzte baina kantatuko diegu #libre izan arte https://t.co/AHszGdTVzy BiBA ZUek! @josubergara
— gaztelumendi |l*l| (@iPatxi) October 28, 2015
-
Pride pelikula ikusi ostean, erabat harrapatuta
Aspaldiko partez zinemara joan ginen aspaldiko hiru lagun. Badira 20 urte baino gehiago astero batzen ginela… bizitzak urrundu gaitu, barraren alde banatan gaude orain barrikadaren alde berdinean egondakoak.
Bilboko Alhondigan hitzordua egin, elkarrekin afaldu eta pelikularako txartelak erosi genituen. Futbolaz, politikaz eta bizitzaz berba egin genuen artean…
Pride pelikula ikusi genuen. Txundituta hirurok.
80. hamarkadan gay mugimenduko kide bakan batzuek greban zeuden meatzarien alde jardun ziren, gogotsu. Eta errealitatean oinarritutako filmea eskaini digute 30 urte beranduago.
Pelikula gomendagarria
Eta pelikularen ostean soinu bandarekin aritu gara, kantuak entzunez, 80. hamarkada hit batzuk gogoratuz, wikipedian orduko pertsonaien biografiak irakurri ditugu, bereziki Mark Ashton protagonistarena; eta Hiesaz arduratu gara, eta aurreko mendean gure herritik ihes egin zuten gay batzuen kontu zaharrak gogoratu ditugu, eta ezkerreko kantariak kantatu… eta… pelikula batek barrenak zelan mugitzen dizkizun konturatu gara.