-
Sagarra jo!
Seguraski entzuna duzu Kalakan euskal taldeak eta Madonnak elkarrekin bira mundial bat egin zutela, eta horren istorioa kontatu nahi duen filma bat egiten ari dela.
Filma hori finantzatzeko crowdfunding kanpaina bat martxan jarri izan da. Nahiko ondo atera da orain arte, baina oso egun gutxi falta dira :ekainaren 27an baino lehen helburua lortu behar du filmak, bestela dena bertan behera gelditzen da.
Sagarra Jo dokumental luzemetraiproiektu bat da. Kalakan euskal musika herrikoi taldea eta Madonna-ren arteko historioa ardatz gisa harturik, gaur egun sortzen ari den kultura mundial berri honen barruan zein leku hartzen duten adierazpen gutxituek galdezkatu nahi du filma honek. Zeren bila etorri ote da Madonna euskal Herrira ? Erabilpen estetiko utsa edo zentzu sakon baten behaketa izan da ?
Mitutu 1 eta 30 segundutan ulertzeko :
https://www.youtube.com/watch?v=uHmWbuCnCeE
17 minututan ulertzeko :
https://www.youtube.com/watch?v=lCficUog1wE
Zenbait egun baino ez SAGARRA JO filma salbatzeko.
Azken epea : ekainak 27200 harpidetza baino gehiago jaso ditu Sagarra Jo filmaren proiektuak eta orain arte 10.000€ lortu ditu. Pausu ikaragarria emana izan da berez, eta oso gutxi falta da kanpainaren helmugara iristeko. Crowdfunding kanpainaren helburua 12.600€ lortzea denez, 2.600€ lortzea baino ez zaigu falta.
Oso gutxi falta da helburura heltzeko, bai, baina baita oso egun gutxi ere hori lortzeko : 9 egun baino ez zaizkigu gelditzen eta falta diren 2600 euroak ez baditugu lortzen, diru guztia itzuli behar dugu eta proiektua bertan behera utzi.
Crowdfunding kanpaina
Ezaguna da filma bat egitea oso garestia dela. Horrelako filmak egiteko zenbaitzu diru laguntza publikoak existitzen dira noski, baina ezinezkoa da legalki filma bat soilik diru publikoarekin finantzatzea (gainera oso zaila da horrelako laguntzarik lortzea Frantzian, batez ere euskal tematikariburuzko proiektuentzat). Marko horretan Baxter And Rojos elkarteak bere aportazioa ekarri behar du derrigorrez (%50-a).
Crodwfunding kanpainak filmaren independetzia segurtatzea du helburu nagusia, hauda, zer nahi gerta, diru laguntzak ukan ala ez, filma aterako dela segurtatu nahi dute egileek.
Poltsiko guztientzako harpidetza kanpaina bat osatu dute : 5€-tik hasita (bi garagardo) zure izena ukan dezakezu filmaren kredituetan, 10€-ren truke hori + argazki esklusiboak, 25€-ren truke aurrekoa + DVD-a eta abar 2000€ arte edo gehio.
Nola lagundu ?
Ulule crowdfunding plataformaren bitartez :
Gazteleraz > es.ulule.com/sagarra-jo
Frantsesez > fr.ulule.com/sagarra-jo
Ingelesez > en.ulule.com/sagarra-jo
Euskaraz > sagarrajo.com -
Kanpainak eta kanpainak
Sarean egiten diren kanpainei so ematen ditugu orain egunaren zenbait tarte.
Iragarkiak, kanpainak, mezuak jaso eta irensten ditugu.
Gustatu ezkero gainera, lagunei ere igortzen edo aholkatzen dizkiegu. Nolabait sinpatiko zaiguna hedatzen laguntzen dugu. Modu biralean.
Eta hartzaileak, kontsumitzaile, edo sikiera partehartzaile izan gaitezkenez, zenbakiak baino gehiago bilakatzen gara horrelakoetan.
Nork zer zelan sortu ere interesgarri da. Irudimena baliatuz, gauza politak ikusten ditugulako. New Yorken moduan, Abaltzizketan sortu daitezkelako ideia politak. Edo NewYorkeko grafitilari edo sortzaile baten irudi hori, hemen ere baliatu dezakegulako gainera… hemengo gaztaia, han ere ezagutzera eman dezakegu.
Lotsa gitxi behar da, eta dirua barik bestelako ideia izatea buruan… sarritan.
Euskararen inguruan aspaldion oso ideia estatiko, korrekto eta ez oso ausartak ikustera ohituegi gaituzte euskaltegi/aekademietako buruek, hizkuntza apolitikako arduradunek edo telebista ezberdinetako aurkEZleek. Gasteizeko irudi hauek baina, zer pentsatua eman didate… ez dute beste munduko ezer asmatu ziurrenik… baina hizkuntza zelan sentitzen, zelan bizi, zelan goza dezakegun adierazten du… bere apalean. Ausartu eta zabaldu. Mugi edo busti, edo jantzi, edo atera plazara… Etxepareren idatzi zaharrenak Gasteizko plazarat ekarriak balira bezala.. hori bai Youtubeko bideo batean.