-
Egoera larria Belgradon
Atenasetik lagun batzuk Belgradora jo dute aste honetan. Laguntza behar da han. Egoera larria da. Ehundaka errefuxiatu kalean botata. Ez jatekorik. Ez lo egiteko lekurik. Ez deus.
Errefuxiatuak kale gorrian, neguan
Lokal batzuk okupatzen saiatu dira. Ez dute argirik. Eta orain garrantzitsuena sukaldea montatu eta egunero jaten ematea da. Horretan ari dira. Horrela idazten digute handik.
Atenasetako lokal okupatutako lokaletatik joandako sukaldari eta laguntzaileek bat egin dute Tolosako bolondresekin, tartean Josu Iztueta bidaiari ezaguna.
Sukaldea atontzen ari dira. Eta martxan daude. Antolaketa funtsezkoa da. Laguntza ere bai. Jarraituko dugu informatzen, zelan ez. -
bart
… bukatu da afaria. Eta utzi diogu hitz egiteari. Kafea amaitzearekin batera, amaitu dira gaurkoz gaiordeneko puntuak.
Dena ustez erabakita utzi dugu, eta posta zerrendan jarraituko dugu eztabaidatzen. Eta hobetzen.Eta kalean agurtu gara. Kale Nagusian alde batera egin dute batzuk, eta Musika plazarantza doan norabidean abiatu gara gu hirurok. Lasai asko, autoak hartu aurreko azken elkarrizketan murgilduta.
Musika plazatik bi ertzain datoz. Oinez. Baina ez diogu garrantziarik eman. Batek ohi baino -pertsona normalek baino, esan nahi baita- zabalago daramatza besoak. Pausu bat atzerago edo joango da bere kidea. Guk ez dugu imintziorik egin, eta berbetan jarraitu dugu hirurok.
Argazkiak.org | Txapel gorridun ertzainak Vaya Semanitan © cc-by-sa: sustatuGelditzeko eta karnetak emateko esan digute. Eta ia ia, brometan hartu dugu. Arrazoiak eskatu dizkiegu. Poesiaz mintzo ginen afari batetik gatozela esan dio batek. Poeta denak. Eta gero besteak, ipuingileak, gainera egia dela aitortu dio. Eta ematen du ez dituztela sinestu. Eta gaztelania batuan, gure antzekotasuna duten hiruren bila dabiltzala adierazi digute. Eta gure nortasun agirietako zenbakiak ematen hasi da bat telefonotik. Eta gero motxilak eta boltsak miatu dizkigute. Telefonoaren bestaldetik, gu ez garela nonbait beraiek ustez bilatzen dituztenak.
Handik gutxira, karnetak eman eta joateko esan digute. Eta joan egin gara. Eta ez diogu garrantzia gehiegirik eman. Eta literaturaz berbetan jarraitu dugu. Eta egia da.
-
maitasuna kalean [grafittia Arrasaten]
Aurrerabolie.org gunean sartu eta maiatzaren 8ko bidekoa ikusi dut. Greba eguna izan zen Arrasaten, baina hala ere, lanik edo eskolarik ez izan arren, jendea ez zen besoak gurutzaturik geratu. Besarkada itzela jasoko zuen orduan, alkate duten Ino Galparsorok. Ume, guraso, gazte eta heldu Biteri plazan espraiekin maitasunezko herri margoketa bat -grafitti haundi bat- egiten.
Musika honek, esangura berezia du. Maitasuna debekatzen duten honetan, herri bat hori adierazten ikustea, itzela da. Hunkigarria. Kolore alaiak, eguraldi grisari.