-
Bizitza txakurra
Aztoratuta daude lau hankakoak. Gure urte amaierako ospakizunek beldurtu izutu zoratu egin dituzte baserrietako zein kaleko txakurrak. Haien beldurra ez digu askorik axola.
Aztoratuta gauzkate lau hankako txakurren bi hankako jabeek. Beraien txakurrek botatakoek edertu egin dute gure paisaia azken urteotan. Kalez kale, etxeondo eta bide bazterrak. Parke edo atari. Berdin du. Guztietan ageri dira bonbatzarrak.
Aske dabiltza beharbada txakur batzuk, ihes eginda edo auskalo zelan.
Kuadrilako gure lagun bati gabon zaharra geroztik baserriko txakurra falta zaio. Bere bila dabiltza auzoan eta inguruetan. Itzuliko den esperantzan. Ikarak auskalo nora eraman duen. Bat baino gehiago izango ziren, kateak apurtu, etxetik ihes egin edota basoan izkutatu diren txakurrak.
Zenbat ete dira etxetik ihes egin duten txakurrak?
Zenbat dira, bere sen basatia galdu ez duten etxeko piztiak?
Zenbat txakur arriskutsu bezala katalogatuak daude herrian?
Galdera asko, eta erantzun gutxi, zoritxarrez.
Eta ondorio kaltegarriak ere baditu horrek, atzo bertan, urte berriko albistea eman zigun lagun batek:Horrela tope dot sasitza jateko amarreta dekodazan ahuntzetako bat. Gurean otsorik ez dau.
Bere parientea, ordea, bai.
Asko solte, inoren begiradapetik urrin. Sen basatiari bide ematen.
Ernari zegoen. pic.twitter.com/dYI9frWp6L— Alberto De Abajo Gonzalez, "Zoro" (@Zorosky) January 1, 2021
Goiritxuko landan, ahuntza hilda. Aske zebilen txakurren batek eraginda. Auskalo zein, noiz eta zelan. Urteberriko oparia. Ernari zegoen ahuntza, galera bikoitza beraz.zer egin?
Herrian, txakurren gaia ez da bando bidez konpontzen, argi dago. Txakur kaka, txakur kontuak ondorioetarik batzuk baino ez dira. Baina txakurrek eragindako beste ondorioei zelan aurre egin?
Txakur zentsoa eguneratu behar da. Osatu. Zenbatu. Arautu.
Ikusita sorrarazten diren kontuak, ondorioak ere zenbatzen hasi beharko da.
Lanerako txakurrak, baserriak zaintzeko, abereekin aritzeko edota kaleko txakurren “tarifa” bat planteatu beharko da. Asegurua edo mutua. Kalteordainei aurre egiteko. Garbiketa, eta abereen “garbiketa”.
Kontua ez da zigortzea, egoerari aurre egitea baizik.Bi eredu, aurrez aurre
Argi dago baserri edo landa inguruko ereduak eta kalekoak talka egiten dutela. Batzuen aisialdia edo segurtasuna, edo laguntasunak… aurrez aurre klak egiten du baserri ereduarekin.
Batzuen ospakizunak, besteen ernegua dakar. Bolanderak urian, baserrietako txakurrak airean.
Ereduei buruz berba egitea izango da kontua. Baserri mundua sustatzea helburu bada, horrek eragina izan beharko du kaleko bizitzan ere. Ostantzean arpeleko berbak dira gureak; eta egoera gero eta latzagoa izango da. -
Publizitate sexista
Zer ikusten duzu argazki honetan?
Eta beste honetan?
Iragarkia:
Ekintza feminista:
-
Eskubide guztien aldeko kaleak
Atzo, Bilbon burura etorri zitzaidan lehen ideia irailaren 11koa izan zen. Egun horretan urduri eta temati jarri ziren guztiek, ea lasaiago egin duten lo. Manifestazioa egin egin behar zela ziotenek, ea manifestazio handiagoa -hagitzez luzeagoa eta jendetsuagoa gainera- egitearekin pozik diren.
Urduri zeuden ere Ares, Rubalcaba eta ultraeskuindarrak ere, ez zuten asteon atsedenik hartuko. Irailaren 11an egingo genuena baino handiagoa eta ozenagoa izan da gure aldarria. Tartean, asteotan gainera, ekimen gehiago izan direnez, norabidea hobetu zehaztu du bideak berak.
argazkia: cc joseba barrentxea / zuzeu.com
Mugimendu berriago bat abian
Irailaren 11akoa prestatzen orduak eta orduak eman zituzten batzuk. Eta uda osoan prestatzen eta hedatzen aritu ziren adierazi EH ekimenekoak. Eta ETAren iraila hasierako komunikatuaren ostean, aste bakar batera, kaleetan agertuko litzateke egoera berriaren inguruko kezka. Eta horrek urduritu egin zituen Madrileko agintariak, eta Ertzaintzak -Barne Sailak- txostenak igorri zituen. Eta Adierazi EH ekimenean, gogotsu lanean ari diren ezker abertzaleko kideen kontrako auto judiziala abiatu zuten Madriletik. Eta debekuaren ostean, politikariek hartu zuten hitza, eta asmoa. Baina hori ere galarazi egin zuten.Adierazi EHkoek, zein orduko deitzaileek, burua hotz eta egunean bertan, bertan behera utzi zuten manifestazio deialdia. Eskariak jarraitzen zuen. Eta handiago bat etorri da. Eta Adierazi EH biziago, indartsuago atera da mugimendu honetatik. Inteligentziaz jokatu du, eta irabazi egin du. Mugimendu horren muina Bilboko kaleetan ikusi da. Bere esparrua zein duen agertu dute milaka eta milaka lagunek. Eta horri erantzun beharko dio orain. Ezker abertzalearen estrategiak, jende gehiagoren nahiarekin egin du bat. Eta orain herri baten estrategia behar du izan, eskubide guztien alde. Eta hor lana dago. Ikaragarria.
Manifestazioa egin egin da. Mugimenduak abiatu beharra du. Irailaren 11an, goizean goizetik, erreflexiboena GARA egunkariaren editoriala izan zen. Eta denborarekin, arrazoia ere eman diogu.
Pozik itzuli nintzen etxera. Pozik egiten ari gara bidea. Jendea gehitzen ari da eskariotara, eta bideak aurrera egingo du. Izango dira trabak, atxiloketa gehiago, borondate eskaseko uneak, baina bideak beharko du egin aurrerago. Helmuga badakizu zein den, eta ez gara nekatuko. Esaten, adierazten, idazten, eskatzen, salatzen, kantatzen…. Euskal Herria.
-
gaztetxeen marketing estrategiak
fotokopietatik sare sozialetara
Sare sozialen garaia bizi dugu, Internet esatea gitxi da. Irudi animatuak, logotipoak, bideoak, musika uztartzen dira gure eguneroko konexioetan. Mezuak bidali, jaso eta errepikatzen ditugu. Agenda bete deialdi ditugu, eta sarritan zeinera joan ez dakigula aritzen gara.
Gaztetxeetan, zuri beltzeko fotokopiekin jokatu izan da sarritan. Baina ari da aldatzen hori ere. Ikasi ahala, pratikatu ahala. Batzutan ez dakigulako ez dira jartzen metodo berriak abian. Ignorantziak ausart egiten gaitu, buff… hori ez da ona. Hori sistemaren tresna da. Bestetan, uste dugu tresna batek edo makina batek dena egingo duela…. eta jendea, ideiak, partehartzea ahazten zaigu.Autogestioaren inguruan, kanpaina polita egin dute Gernikako ieup! gazte asanbladakoek. Astra gaztetxea.
Bideo/spot hau ikusteak zer pentsatua emango digulakoan:
Nok dino ezin danik?! from astragernika on Vimeo.
Baina sarean badaude aukera anitz. Sareak aukera ezberdinak erakusten dizkigu. Ikasteko, frogatzeko, saiatzeko…. eta ondo egin ezkero, baita lortzeko be.
Gerrila marketing, marketing soziala, e-marketinga edo beste hamaika.
Kontua ez da saltzea. Jendearengana heltzea baizik. Gure mezua zabaltzea. Partehartzea bultzatzea. Eta kanpainaren ostean, guztion burmuinetan zeozer geratzea.Ez dira iragarkiak, baina ez da propaganda hutsa ere. Beste zerbait da, eta asmatu egin behar dugu.
Fotokopietatik sare sozialetara azpititularra, Unai Maleskik proposatu du facebook sarean. Mila esker, Unai!