-
yes we kan
yes we kan.
bai, guk kan
gaur irratsaio berezia -gaur ere- egingo dugu Bilboko kafe antzokitik.
kan: kafe antzokia, euskara, bilbo, kontzertuak, birrak, farrak, euskaraz, gaua, goiza, zenbat gara, lau, bat, hiru, bost, zazpi, musika, djak, antzerkia, umeak, gintonic, jose anjel irigaray, kantuak, bertsoak, bazkariak, egibar, goirizelaia, zu, ni, guk, euskaraz… zuk zergaitik ez?
Ikusi duzue inoiz Azkuna antzokian?
Ez zaio gustatzen.
guri bai, horregatik kafe antzokia martxan nahi dugu, kan…. we kan.zer da zuretzat Bilboko kafe antzokia? erantzunak irratia.com emankizunean. Gaur.
-
irratia.com Kerobia eta Lauroba Bilbon
Entzuleak batzea dugu helburu. Astetik astera gure podcast saioak entzuten dituztenak gonbidatuz. Gure irratsaioa Internetetik entzuten dutenekin batuz, aurpegia jarriz ahotsari, entzumenari.
Partehartzea esaten dugu, baina irratia egiten duenarentzat itzela da entzulearekin egon ahal izana. Esaten duguna, egiten duguna, jartzen dugun musika entzuleari zuzendua dago. Elkarrizketak, albisteak, gaiak, aipamenak eskaintzen ditugu, musikarekin tartekatuz.
Eta guk jaitxo/kontzertu bat egin asmo dugu. Kerobia eta Lauroba gonbidatu ditugu gurera, Bilbora. Kerobia taldeak arrakasta itzela izan du, sarean bezala kalean ere. Eta beraiekin batera ospatu gura dugu guzti hau. Eta Lauroba talde berriagoa da, diskoa kaleratuko dute udazkenean, eta agian entzutetsuagoak izango dira gero, baina guri hori ere gustatzen zaigu. Musikaren giro underground horretan murgiltzea. Eta Euskal Herrian zer egiten den jakitea. Jendeari erakustea. Marino Goñik proposatu zigun talde hori, eta Marinok, ojo, begi ona izan du beti. 25 urte daramatza musikagintzan eta Kerobiari ere begia joko zion inoiz, lehenago beste hamaika talde fitxatu dituen moduan.
Ikasturtea amaitzen
Ikasturtea amaitzen joateko aitzakia da. Hurrengo urteko planak zehazten joateko. Entzuleekin partekatzeko. Ideia berriak jaso eta gure buruetan daudenak kontrastatzeko. Eta euki baditugu zenbait asmo. Bertsio berriak, ikasturteko. Aurrera goazen seinale. 8 urte daramatzagu irratigintza, teknologia berriak eta musika uztartzen. Eta pozik gaude. Oso. Eta oraindik gauza asko ditugu ikasteko, egiteko, garatzeko.Bideoa zuzenean
Lostinbilbao.tv ko lagunak gurekin izango dira. Eta kontzertua ere zuzenean eskainiko dugu sarean. Gure blogetan, irratia.com gunean zuzenean ikusiko duzue. Beraz, lasai, munduaren beste puntan baldin bazaudete ere, irratia.com proiektu globala da. Euskalduna baina mundu osoari eskainia. Aprobetxatuko dugu irratiari buruzko erreportaia bat egiteko. Taldeak elkarrizketatzeko, ikusentzunezkoen munduan gure jakinmina asetzeko.Gogoan hartu beraz. Ekainak 12 (osteguna) Bilboko kafe antzokian.
gonbidapen mezua info7 irratian:
[audio:http://www.info7.com/wp-content/uploads/2008/06/20080610_1138.mp3] -
kerobia
Info7 irratiko Talaiatik tartean Kerobiaren doinuak entzun ditugu. Libre banatzeko kantuak dira, beraien Materia organikoa eta gainerakoak azken diskokoak. Egia esan, aspaldi honetan oso Kerobiazalea bilakatu naiz. Lehen ere gustuko nituen, baina gutxiago entzungo nituen ziurrenik. Jarrera argia erakutsi dute, harremana euki dugu azken asteotan, eta asko gustatzen ari zaizkit.I like it. laket ditut. Gustuko ditut, laket zaizkit. Eta horrela nabarmendu dut Info7ko irrati kolaborazioan.
Entzun gura baduzue:
[audio:http://www.info7.com/wp-content/uploads/2008/05/20080513_939.mp3]
Azken laneko bideoklipa ere ederra egin du Lohitzune errealizadoreak. Ez da ohikoa horrelako lanik ikustea gure musikarien artean. Zinematik badu, argiztapena itzela, gidoia oso ona eta musikariak instrumentu barik agertzen dira. Biba zuek! Youtube garaian, bideo txar asko ikustera behartuak gaude, txispa dutelako, mezua garrantzitsua delako, edo auskalo zergatik, oraingo hau, ikusteko modukoa dela iruditzen zait.
Hilabete bakarrean 3.500 bisita baino gehiago izan ditu lanak, ez da broma! Eta lana zelan grabatu zuten ikusteko, making off berezia paratu dute beraien kanalean, minutu bateko lana.
A ze jendetza behar den, horrelako lan baten egiteko.120 ordu libre
Tira, kontua da irratia.com emankizunean ere, elkarrizketa egin genuela beraiekin, musikaz, diskoaz, bideoaz.. gauza askotaz mintzatu ginen. Aurretik Ruper Ordorika elkarrizketatu genuen -Zugarramurdin zen mugalaria- eta Kerobiarrak, Iruñeatik irratia.com entzun zuenez, Ruperrek errandakoak aipatu zituen, interakzioa.
Horrenbeste gustatuta, orain kontzertua ere antolatu dugu Kerobiarekin. Datorren ekainaren 12an, Bilboko Kafe Antzokian izango dira, eta eskenatokia partekatuko dute Donostiako Lauroba talderarekin. Guk entzuleak batu gura ditugu ostegun horretan, ikasturteaz mintzatu, gaiak proposatzeko aukera eskaini, kritikak jaso, eta proiektu berrien barri eman, ahal bada. Aste horretan bertan, gauzak ondo doazela, 120. saioa eginda izango dugu Bilbo Hiria irratian. 120 ordu musika eta eduki libreak sortzen eta entzuten.
Beraz, badakizue; gonbidatuta zaudete. #e12 -
irratia.com 100: mila esker guztioi
Heldu zen abenduaren 5a, gaueko 22:00ak eta blogari, lagun eta entzuleak Kafe Antzokian. Urduri geunden gu, azken ukituak ematen emanaldia hasteko jendea zain musikariak prest teknikariak adi…. musika, sintonia, bideoak, lagunak… dena prest.
argazkiak: iMamonEta bi orduko emanaldia eskaini genuen. Akats ttiki batzuk, intentsitate handia, giro oso ona, umorea, kantuak -eskerrik asko Gu, Petti, Txuma, Piperpolis, Josu…- gonbidatu bereziak, Kukubiltxo eta Josu Kamara, Bilbo Hiria irratiko lagunak -Ane, Txuma, Mieltxo-, Bartzelonatik etorritako Olentzero eta Igotz, Myjok kolektiboa Burp aurkezten…
Zuzenean ari ginen, irratitik, Internetetik, Kafe antzokiti. Twitter bidez entzuleen berotasuna jasoz, Txiokari begira…
Ez dugu erraz ahaztuko. Mila esker Mr Johnson. Katixak arrazoi zuen.
Info+
Imanolek argazki sorta ederra eskaini digu. Denak batera ikusteko
Kronika polita idatzi du Mikel Iturriak ere. eus + es
irratia.com blogean argitaratutako kronika zehatzagoa.