-
Gu ere zain
Mikel Antza idazle presoaren lehen poesia liburua aurkeztu eta plazaratu berritan, zenbait berba eta ohar egunotan bizitakoari buruz.
Mikel Antzaren #ametsak ere zain poesia liburua http://t.co/I0hJCkJ0yi Argazkia: @nomadagaldua pic.twitter.com/Aj5VccDtBQ
— Susa literatura (@armiarma) April 30, 2015
Ametsak ere zain liburua postontzitik jaso eta irakurtzeari ekin nionean, lehenengo orrietan topatu nuen Joseba Sarrionandia idazle iheslariaren aipu hau. Aipamenak, berba bakoitzean istorio bat daroa beragaz, historiaren pasarte garrantzitsua eman dugu guztiok Sarriren ihesalditik gaur arteko letren fereka honetan.
Autodeterminazioaz
Lau berba eta ideia ekarri ditut, Sarrionandiaren aipu horretatik. Zer pentsatua eman didatenak, aurrerantzean be jorratu asmo ditudanak:
Autodeterminatzeko gauza da: besteei entzun, ardurak asumitu, elkarlanean ahalegindu, autokritika egiteko gauza izan
Besteei entzun, ardurak asumitu, elkarlanean ahalegindu eta autokritika egiteko gauza izan. Iraultza bat, lau ideia hauetan batuta. Esaldi bakar baten.
Hitzaurretik poesiara. 6 poema luze, errekan datozenak. Kantuak aipamenak egoerak gogoetak errimak ideiak berba asko pentsamenduak ametsak burrukak minak…. lerroz lerro orriz orri, luze doa erreka. Etengabea daroa jarioa. Zer irakurri zer pentsatu zer hausnartzeko lain.Idazlearen gutuna
Eneko Olasagasti lagunak, zinema eta antzerki zuzendaria ere badenak irakurri du Mikel Antzak espetxetik igorritako gutuna. Reauko espetxeko (Frantzia) zaindaritza zorrotzeko modulutik igorri zuen gutuna apirilaren 17an bertan. Zaindaritza zorrotza aipatzen du egileak. Jean Genet idazlearen lana ekarri dit akordura aipamenak, Mikel Antzak berak aspaldi euskaratu eta Susak argitarat emandakoa.
ez genuen geure buruaz Houdini egin
Jon Benitok liburua irakurri ostean, editoreak eskatuta prestatu zuen aurkezpena. Gogoeta literario interesgarria ekarri zuen. Meta irakurketa bat. Ez ziren laudoriozko hitz hutsak izan. Sakon, arrazoituta, zer pentsatuta ematen duten berbak baizik. Esaldiak. Poema zatiak. Aipamenak. Loturak. Pentsamendua. Jarrera. Aurkezpena bera sarean paratu du Benitok.
Horrela azaldu nuen atzo, zer den niretzat Mikel Antzaren “Ametsak ere zain” poema liburua: http://t.co/5IZnyqAu4L
— Jon Benito Aranberri (@ehunginen) May 1, 2015
Eta bertan batutako kazetariek, idazlek, lagunek… nork bere gogoeta egingo zuen gero, lagunartean, prentsan, irratian edo sarean. Sare sozialetan oihartzuna ukan duen liburua da Mikelena. Eta batean eta bestean esan idatzi edo sujeritutakoak batu ditugu hona.
Espetxearen garraztasunak ere badu maitasunetik @garanet @naiz_info #AMETSAK ERE ZAIN, Mikel Antza pic.twitter.com/QSBlJsngxu
— Susa literatura (@armiarma) May 1, 2015
Mikel Antza: Kartzelan sentitzen den desolazioa azaltzeko trebezia handia behar da http://t.co/PS0f66HrQL @berria #AMETSAK ERE ZAIN
— Susa literatura (@armiarma) May 1, 2015
#albisteak Kalean da Mikel Antzaren azken lana: “Ametsak ere zain” http://t.co/8bsaveeEKQ @armiarma @ehunginen
— Hitzen Uberan (@hitzenuberan) April 30, 2015
El etarra poeta!! Todo sensibilidad… http://t.co/6E5mHeW9HU
— Yolanda MorÃn à¹Ì¯Ìƒà¹ (@yolandamorin) May 1, 2015
Bazkarian ere zain
Liburu aurkezpenen ostean, beti bazkaltzera joan ohi gara. Etxekoak, lagunak, editorea, idazleak… batuz mahaiaren bueltan. Bazkariko argazkiak bere bidea eginen du orain. Agian Pablo Sastre idazleak bisitan kontatuko dio, edo etxekoren batek inprimatu eta gutun batean igorriko, edo paketean sartuko da agian.
Gaur @armiarma familiarekin etxe giroan #mikelantza ren lehen poema liburua #ametsakerezain aurkezten baina bera gabe pic.twitter.com/OoiBUoznlE
— Eneko Olasagasti (@EnekoOlasagasti) April 30, 2015
Sarean hedatuko zuen adiskideren batek, edo mezulariek garraitu… nork daki Intxaurrondoko koartelera ere iritsi den honezkero.