-
#cityPlaza hotel okupatuan
Lehen kronika Greziatik| Primera crónica desde Grecia | First chronicle from Greece
eus es en | audio y texto en castellano (más abajo) | further dow in englishÂ
Athenas Greziako hiriburura iritsi, eta bere kale zaharretan murgildu naiz.
Aireportuan lur hartzean 8ºko tenperatura zegoela esan ziguten, eta euria edo zirimiria ari zuen. Metro urdinean Sintagma plazako geltokira hurbildu (15 bat parada) eta handik bi geltokitara zegoen beste Omnia plazan hasi nintzen oinez.
Lehen gaua Lozanni deritzon hotel zahar batean eman dut. Azkenerako lehertuta. Euskal Herritik atera nintzela 12 ordu eta dagoeneko nekatuta. Baina sentsazio oso onekin, kirolariak bezala.
Hibai Arbide kazetariarekin telegram bidez komunikatzen jarraitu, eta City Plaza hotelera abiatzeko argibideak eman zizkidan. Oso gertu neukan oinez, ordu laurdenera edo. -Atzoko garagardoa gaur hartu beharko dugu, Hibai!
Ongi etorri!
Atenas hiri erdian City Plaza hotel okupatua. Ia 400 errefuxiatu ongi etorriak dira bertora#welcomerefugees #OngiEtorriErrefuxiatuak pic.twitter.com/6USd9BJddF
— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko urtarrilak 24
Iritsitakoan, Ongi etorri! dion afitxa handi bat ate gainean. Eta ume mordoa builaka, olgetan, arineketan batetik bestera. Bi gazte afganistandarrek sukaldea erakutsi didate, eta hoteleko egon gelan eta taberna txiki batean hemendik eta handik etorritako gehiago ezagutu nituen. Txile aspaldi utzi zuen sukaldariak harrera egin zidan, egun Eslovenian bizi da, baina 9 hilabete daramatza sukaldeko arduradun okupatutako hotel honetan. Ustea daukat, lagun asko egingo ditudala hemen. –I am Patxi, from the Basque Country…. eta bateko eta bestekoarekin berbetan. Orduei aurre egiten. Ezagutzen. Ikasten.
Sukalde lanetan
Gaurko, hitzordua egin dugu. Eta sukaldean arituko naiz. Hasteko. Beste zeregin batzuk ere badaude. Harreran egon, 6 orduko txandatan, umeei hizkuntzak erakutsi; beraiekin jolastu, edo tabernako barran txandak egin; eta beste asko. Arratsaldeko asanbladan zehaztuko dira hoiek. Bolondresak dira hemen ari diren guzti guztiak, eta ez dute inongo instituzio, gobernuz kanpoko erakunde eta abarren laguntzarik jasotzen. Autogestionatutako gunea da. Librea. Irekia eta parte hartzailea.
Datozen egunotan, gehiago ezagutu eta kontatzeko aukera izango dut. Orain, motxila hartu eta banoa auzolanera.
Primera crónica desde Grecia
Kalispéra!
Buenas tardes
Arratsalde on!Llevo un dÃa en Grecia. Y hoy me he puesto a ayudar en el hotel City Plaza de Atenas. El mejor hotel del mundo. Fue un hotel de lujo, y ahora es un lujo poder estar aquÃ. Un hotel ocupado, autogestionado y hogar de cerca de 400 refugiados. Gestionado por voluntarios y sin ningún tipo de ayuda publica ni de ONGs, un montón de personas solidarias colaboran para que este proyecto siga dÃa a dÃa en marcha. Un lujo de hotel, de verdad.
Esta mañana; respondiendo a un montón de amistades e intentando leer un poco, entre tanta emoción; he sabido que ya han pasado 10 años de la muerte del escritor y periodista Kapuściński.
Un periodista que conoció guerras y guerrillas, revueltas y noticias que impactaron al mundo. KapuÅ›ciÅ„ski escribÃa con el corazón, para tratar de explicar la situación en el mundo.
La razón y la palabra fueron sus mejores armas.Escribe otro periodista, Pascual Serrano, que KapuÅ›ciÅ„ski nos recuerda que si de verdad se quieren ofrecer al lector las claves para comprender el mundo, no se puede pasar de puntillas sobre las tragedias que asolan a la humanidad, no basta con decir qué mala es la guerra, qué terrible es el hambre o qué pena ser pobre. Hay que explicar los orÃgenes, los intereses, los motivos que mueven a los diferentes sectores y grupos humanos a adoptar un determinado comportamiento.
Por eso, desde Grecia tratando de ayudar en lo posible a los refugiados y denunciar su situación, intentaré profundizar en las causas de su huida, de su refugio, de lo que dejan atrás todas estas personas llegadas desde Siria, Libia, Afganistan, Túnez, Palestina o Kurdistan…
Detrás de cada sonrisa de estos niños y niñas, de sus familiares, de la gente que estoy conociendo aquÃ…hay toda una historia. Personal y polÃtica. De ellos y de toda la humanidad.
desde la cocina del hotel City Plaza de Athenas, Grecia; PATXI GAZTELUMENDI |
First chronicle from Greece
A first day in Greece for me. And today I’ve been helping out at the City Plaza Hotel in Athens. The best hotel in the world. It was a luxury hotel, and now it is a luxury to be here. A busy, self-managed hotel and home to about 400 refugees. Managed by volunteers and without any public help or NGOs, a lot of supportive people collaborate to make this project continue day by day. A luxury hotel, really.
This morning; responding to a lot of friends and trying to read a little, among so much emotion; I have learned that 10 years have passed since the death of the writer and journalist Kapuściński.
A journalist who knew wars and guerrillas, riots and news that impacted the world. Kapuściński wrote with the heart, to try to explain the situation in the world.
Reason and word were his best weapons.Another journalist, Pascual Serrano, writes that Kapuściński reminds us that if you really want to offer the reader the keys to understanding the world, you can not tiptoe over the tragedies that devastate humanity, it is not enough to say how bad the War, how terrible is hunger or what a pity to be poor. It is necessary to explain the origins, the interests, the reasons that move the different sectors and human groups to adopt a certain behavior.
That is why, from Greece trying to help the refugees as much as possible and denouncing their situation, I will try to deepen the causes of their flight, their refuge, what is left behind by all those people coming from Syria, Libya, Afghanistan, Tunisia, Palestine or Kurdistan …
Behind every smile of these children, their families, the people I am meeting here … there is a whole story. Personal and politics. Of them and of all humanity.
From the kitchen of the hotel City Plaza of Athens, Greece; PATXI GAZTELUMENDI |
📢 Lehen kronika Greziatik
🦠Primera crónica desde Grecia
âš ï¸ First chronicle from Greece https://t.co/HduaEJKNOC#welcomerefugees pic.twitter.com/dIXn4kexMT— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko urtarrilak 25
-
Eskoletako jantokien ikasgaia
Baserri Bizia
Ikasturte bukaerako jaia antolatzen ari gara eskolan. Aurten ere, egun osoko egitarau aberatsarekin batera, bazkaria izango da eskola komunitatearen elkargune nagusia. Ikasle eta ikasle ohiek bazkalduko dute lehenengo, eta gero kalean eta patioan olgetan dauden bitartean, jantoki bete guraso batuko da, ezin menu ederragoa dastatzen.
Urte guztiko asmo, gogo eta nekeen gailurra izaten da eskolako jaia, gurean bezala Euskal Herri osoko eskola, ikastetxe, ikastola eta abarretan. Eta gurean, egia esan, oso giro positiboa,baikorra, emankorra eta aberatsa bizi dugu, jantokiaren inguruan batez ere.
Badira urte batzuk -seigarren ikasturtea irailean- Eusko Jaurlaritzak eskoletako jantokien dekretua inposatu zuela -Wert legea baino txungoagoa dela komentatzen dugu patioan- EAko Tontxu Camposen esku zegoen orduan Gasteizko Hezkuntza saila. Osteko bi kontseilariek ere; Isabel Celaa (PSE) eta Cristina Garmendiak (PNV) ez dute zirkinik egin egunero Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskoletan jaten duten 100.000 haurrek jantokian zeozer ikasi dezaten, elikaduraren garrantziaz ohar daitezen, osasunaren aldeko neurri gutxi somatu ditugu, dena esan behar bada.
Gure eskolan, erabakia gure esku zegoela pentsatu genuen. Eta erabakia hartu genuen, guk geuk antolatzea jantokia, sukaldea eta elikaduraren inguruko ardura guztia. Dekretua bete barik, egunero egunero sukaldean herriko denda eta baserritarren artean erositako elikagaiak izan dira, herriko ogia, arraultzak, okela… dastatu, gozatu eta jan dituzte gure neska mutikoek.
Jaurlaritzak diru laguntza oro ukatu zizkigun hasieratik. Ehundaka mila euro ukatu dizkigute azken 5 ikasturteetan. Baina guk herriko produktuekin, Gipuzkoako jogurrekin, Nafarroako olio, arroz eta lekaleekin ikasi dugu jaten. Sukaldatzen. Bizitzen. Herriko baserritarrak egunero etortzen dira eskolara, sasoian sasoiko produktuak ekartzera. Sukaldariek bihotz guztiarekin prestatzen ditzute gero. Eta ikasle eta irakasleek jan. Gure haurrak maiz joaten dira herriko soloetara, baserrietara, ikusi eta ikastera. Eskolan bertan solo bat daukagu.Sasoian sasoikoa. Berdin letxugak landatu edo marrubiak dastatu. Egunero mahaia ikasleek jartzen dute, batu ere bai, eta konpostaren ardura daukate. 2 tona konpost egin genituen iaz. Solorako baliatu dugu gero.
Jantokia ikasteko leku bilakatu da. Gure baserria, gure elikadura, gure etorkizuna bertan lantzen dugu. Jaten duguna garelako, gure herriko tokiko garapena bultzatzen ari gara, herriko dendak -harategia, komertzio txikia, arraindegia-, ogitegia, soloak, hezitzaileak… guztia guk kudeatutako sistema libreago batean lantzen ari gara. Herriko ekonomian motore ere bada eskola eta guraso elkartea. Eta etorkizunean horrela jarraitu gura dugu.
Erabaki garrantzitsuak hartu behar dira orain. Jaurlaritzan Hezkuntza sailak eta Nekazaritza departamenduak urratsak eman nahi dituzte. Gu laguntzeko eta egiten jarraitzeko prest gaude. Baserritarrekin, sindikatuekin, gizarte eragileekin, eskola komunitatearekin batera. Elikadura burujabetza lantzeko aukera aparta daukagu, eta guztia gure esku dago. Baliatu dezagun aukera historiko hau.
Baserri Bizia 54. aldizkaria osorik:
Baserri Bizia 54 -
olgetan, lurra lantzen eta irakurtzen
- Zer da ikastea, jolastea ez bada.
- Zer landu, jorratu, garatu… lurrarekin ez bada.
- Zer irakurri, erakutsi, bizitza bere ez bada.
Olgetan hasi gara arrastian, eskola ondoko txinboetan, eta ostean belar eta lur artera joan gara, negutegian sartu eta atxurra eta ostantzeko tresnakaz lurra lantzen eta ezagutzen hasi gara. Handik txiri txiri liburutegira egin dogu. Jakintza gehiagoren bila. Eta liburu artean, elikaduraz gehiago ikasi dugu.
- Zer da eskola? Zer da ikastea?
Holango galderak ditugu oraindik buruan, kolkoan….
Herriko ume batzuen artean, arrastian, bi ordu eskasetan irudiak grabatu, ikusi eta montatu egin ditugu. Kantu bat aukeratu, eta 90 segunduko bideotxoa sortu dugu. Lagun artean, di da. Batzuk azkar ikasi dute, besteoi gehiago kostatu zaigu ulertzea…. baina ikasketa prozesu bat izan da hau ere.
Elikadura eta eskolari buruzko jardunaldiak ditugu asteburuon eskolako jantokian. Jende anda batuko da, Elikadura burujabetza, jantoki eredu autokudeatuaz edo elikaduraren garrantziaz berba egin eta eztabaidatzera. -
zelan jan…
Autogestioa ez da soilik gaztetxeen lema bat. Ez horixe.
Autogestioa, autokudeaketa, ekonomikoki antolatzeko modua ere izan daiteke. Eta bada.
Herrian, esperientzia aparta ari gara bizitzen, Eskolako jantokiaren kudeaketarekin. Herriko dendetan (harategia, okindegia, denda, arraindegia…), herriko ekoizleekin (arraultzak, baserriko produktuak…)
Gurasoek kudeatutako jantokia eta sukaldea daukagu. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak -EAko Tontxu Campos sailburu zela- sukaldariaren soldata, langileen kostoa eta subentzioak ukatu zizkigun, gure erabakian mantentzearren. Eta horretan dihardugu.
Gurasoek bilera luze eta interesgarriak izan genituen orduan. Gatazkan sartu ginen, zer eta Jaurlaritzarekin. Hasieran eskola gehiago ere baginen, baina presioa itzela izan zen… Larrabetzun halan da be, aurrera jarraitu genuen. Jarraitzen dugu.
Gaur da eguna, ekonomikoki bideragarria egiteaz gain -eta ez da gutxi- osasun arlotik, kalitate aldetik pozik baino pozago gaudela.
Eguneroko jatekoak, guraso elkarteko batzorde batek erabakitzen ditu. Horretarako, aholkulari talde bat ere badago. Eguneroko erosketak ere guraso elkarteak bideratzen ditu.
Horrez gain, sukaldeko eta jantokiko langile guztiak, Guraso elkarteak kontratatzen ditu. Herriko ekonomia, zeozelan suspertu eta abian jarriz.
Jakiekiko sentsibilitatea asko igotzen ari da gurean, baserriarekiko begirunea, produktu fresko eta kalitatearekiko arreta, nekazaritza ekologikoaren inguruko kezka, soloen etorkizuna, baserriaren geroa… hizpide ditugu ohiko elkarrizketa eta berbaldietan.
Bizkaiko EHNEk argitaratzen duen Baserri bizia aldizkarian, bi elkarrizketa mamitsu argitaratu dira, Julen Guraso elkarteko partaidearekin bat, eta Aitor sukaldariarekin bestea. Biak be, esanguratsuak. Jan kontuekin jolastu ezin daitekela eta, gauza harrigarriak kontatzen dituzte biek.16. orrialdetik 19. ra agertzen dira bi elkarrizketok.
Informazio gehiago: www.larrabetzukoeskola.orgBaserri bizia aldizkaria osorik
-
Herriko eskola eta Hori Bai auzolanean
herrigintza oinez ikasten da
Herri giroaz berba asko egiten da. Giroa eta herrigintza zerutik eroriko balira lez. Giroa sortu egin behar da, saiatu, baldintzak bilatu, eragin, proposatu, egin, lagundu.
Gurean aspaldion, giro itzela dabil. Ekimen ugari eta ezberdinak ari dira sortzen, eta sarritan ekimenok alboko indarrak ere baliatzen dituzte, aurrera egiteko.
Herri bizia da gurea, bizirik egoteko arnasa ondo hartu behar da, ez da geldirik egon behar, eta lozorroan geratzeak be, ez dakar bizitasunik. Bizitza gimnasia ere bada, herrigintzan ari garela, eta aspalditxo honetan oso adibide onak eta joriak ditugu.
Asteburukoa izan da horretarako aproposa.
Ikusi dugu zelan herri baten, gurea bezalako herri txiki baten, belaunaldi ezberdinen arteko lana, auzolana posible den. Eskolako ikasle eta gurasoak, gaztetxeko kideak, belaunaldi ezberdinetakoak auzolanean. Zer eta herria ezagutzen, basoan kantari Olentzeroren bila, auzoz auzo berbetan edo Hori Bai gaztetxean Olentzeroren kartelak margotzen.
Larrabetzuko eskola eta Hori Bai. Eredugarri.
Baina auzolanaren logika horretan, herrian badaude adibide gehiago be, eskola eta herriaren arteko harremanaren eredu.- Eskolako jantokia eta Gurpide elkartea be batera ari dira baserriko produktuak bultzatu eta kalitateko menuak prestatzen.
- Literatura Eskola eta guraso elkarteak, Literaturia egunetarako Literaturiatxue prestatzen dute elkarrekin, eta bi urtetan oso emaitza politak eman ditu.
- Txorierriko AEK (txepetxa euskaltegia) eta gurasoak be, egin beharrekoak eta bi ari dira egiten, guraso guztiak euskalduntzeko lanean.
- Kukubiltxo antzerki taldeagaz, hartuemona dago, eta antzerki tailerra martxan jarri da ikasturte honetan, eta astelehenero, bi talde Josu Kamara lagun eta maisu dutela ari dira antzerkigintzan murgiltzen, lau bost sei urteko neska mutikoak denak, bihar etziko antzerkizale edo antzerkilariak izan daitezkenak.
- Bertso eskola eta ikasleen arteko harremana be, aspaldikoa 20 urte baino gehiagokoa jadanik, eta gaur egun Etxahun Lekue aritzen da eskolan, bertsolaritza eta ahozkotasuna lantzen. Duela 20 urte, ni neu Etxahun eta beste ume batzuekin aritu nintzen bezala.
-
Eztabaida sarean eta kalean
:::::::::::::::::::::::::::::::: :::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::: ::::::::::::::
ASANBLADA OROKORRA: martitzen iluntzean egindako asanbladan (oso jendetsua 100 inguru batzartuta) ahobatez onartu dira hainbat kontu, eta besteak beste orain arteko Jantoki ereduagaz jarraitzea.
::::::::::::::::::::::::::::: ;:::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::: ::::::::::::::::::::::::::::::::::::astelehenez idaztea zailagoa dalakoan.
Herrian giroa gori gori dago. Eskolako jantokiko erabaki batek, pil pilean jarri du aktualitatea. Informazioa eta eztabaida.
Eztabaidatu daiteke asanbladan, eskolako pasiloetan, kalean, tabernan eta sukaldean. Interneten ere eztabaidatzen da.
Kalean eta tabernan ozen eztabaidatzea euskal ohitura da.
Interneten lotsa galduta egitea ere, ohiko bilakatzen ari da.Kontua da, gure herriko eskolan 25 urtez gurasoek kudeatu dutela jantokia. Hezkuntza sailak zaildu egiten du hori egun. Oso zail jarri du. Eztabaida dago gurasoen artean. Eztabaida herrira eta sarera hedatu da ondorioz.
Eztabaida ona eta osasuntsua izan dadin, ahalegina egin beharko genuke denok. Ezkerretik eskumara, zahar eta gazte. Eskola hezkuntzarekin lotu beharko genuke. Kalitateagaz. Errespetu eta begirunea. Edukaziño apur bat, mesedez, umeak aurrean dauz eta!
Baina eztabaidatzea, berez, ona da.