Kategoriak
agit/prop ikusi eta ikasi literatura

Asel Luzarragaren delituak

Argazkiak.org | Asel askatu, behin eta berriz © cc-by-sa: gaztelumendi Asel Luzarraga elkarrizketatu dogu asteon irratia.com saioan. Txiletik Euskal Herrira zuzenean, aspaldikok partez. Kartzelatik urten arren, oraindik etxean atxilotuta dago euskal idazle eta blogaria. aselaskatu.org ekimeneko lagunekin auzolanean Asel elkarrizketatu dogu, eta egia esan gauza ikaragarriak, sinestezinak eta gogorrak bota dizkigu handik. Baina gertatzen ari […]

Kategoriak
agit/prop hurrengo geltokia teknologia berriak

gora Ramonzin!

Probokazioa gustatzen zaigu, baina edukiekin. Esaten duguna, zergatik esaten dugun badakigu. RamonEZ! saio berezia egin genuen aurrekoan irratia.com emankizunean. Irratia.com egiten ondo pasatzen dugula erakutsi nahi dugu, inongo mediok egiten ez duena egiten ausartzen gara… Sgae eta enparauek zer esango pentsatu barik, -pentsatu arren, badakigu gutaz paso egingo dutela, guk haietaz egingo dugun arren…-. Ramoncinek […]

Kategoriak
bide gorritik | Bilbo Hiria irratia info 7 software librea

Fosdem09 besterik ez buruan, oraindik

Hegazkinak igande gauean lur hartu arren, aitor dut oraindik Bruselako kontuak ditudala buruan. Aste osoan. Bilbo Hiria irratian, Info7 irratian eta gure emankizun eta proiektu den irratia.com maitatuan ere ez dut beste hizpiderik hartu asteon. Mozilla eta abarrak aipa eta aipa, badaukat inguruan firefox kontuak utzi eta mortzilla batzuk hozkailutik ateratzea eskatu didanik. Arrazoi osoz […]

Kategoriak
ikusi eta ikasi teknologia berriak

sare sozialak hizpide

Iruri Knörr eta Katixa Agirre izan dira gurekin. Berbaz. Elkarrizketa digitala izan da gaurkoa. Sareari buruz. Sare sozialak. Facebook, tuenti, twitter… sare sozialak dira. Interesgarria da fenomeno hau. Eta hor ari gara gu ere, sartuta. Eta sekulako azalpenak eman dizkigute bi neska gasteiztarrek. Badakite zertaz ari diren. Eta elkarrizketan murgildu gara… oso oso gustura. Jabik […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus larrabetzutik musika teknologia berriak

Astea zelan badoan

Asteon idatzitako apunteak garbira pasatzen Blog guztiak irakurrita daudenerako ari naiz berbok idazten. Bazkal aurretik, eta etxeko une lasai bat profitatuz. Ez dira asko izaten gurean, eta horregatik azkar azkar idatzi beharko ditugu bota beharrekoak. Asteak joan asteak etorri, blogak badirau. Laster dira zenbait urte blogari ekin niola, eta perspektiba horrekin idazten ditut orain honek […]

Kategoriak
musika

Fermin Muguruzarekin solasean

irratia.com emankizunean fermin muguruza elkarrizketatu genuen. Mixtape edo maketa digital hau atondu dugu, lagun artean zabaltzeko irratia.com podcast: [audio:http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom081119.mp3]

Kategoriak
teknologia berriak

20001101 irratia.com sortu genuela 8 urte

Erraz esaten da. 2000ko udazkenean hasi ginen irratia.com egiten. Horretan jarraitzen dugu, eta hiruzpalau irudi ordukoaz akordatzeko. Tas Tas irrati libreko faxaren linea baliatu genuen iMac bat eta modema sartzeko irc kanal bat sortu eta entzuleak alboan izan genituen, txateatzen asteazkena zen, eta fermin muguruza elkarrizketatu genuen euskarazko irratigintza digitalari ekin genion, gure 2000efektua izango […]

Kategoriak
gaztelumendi.eus ikusi eta ikasi

Hasi gara eta ez da gitxi

Urriarekin, martxan dago martxan egon beharreko guztiak. Normaltasuna, ordutegi berriak, promesak gauzatzen edo ez… eta batez be erritmoa. Musikaren erritmora mugitzen hasi gara… eta holan hobeto ezta? Lagun batek esan dit, blogak twitter itxura hartu duela, what are you doing? galderari erantzuten nabilela etengabe… eta agian egia izango da. Agian bai. Blog hau, zuekaz harremanetan […]

Kategoriak
info 7 musika teknologia berriak

kerobia

Info7 irratiko Talaiatik tartean Kerobiaren doinuak entzun ditugu. Libre banatzeko kantuak dira, beraien Materia organikoa eta gainerakoak azken diskokoak. Egia esan, aspaldi honetan oso Kerobiazalea bilakatu naiz. Lehen ere gustuko nituen, baina gutxiago entzungo nituen ziurrenik. Jarrera argia erakutsi dute, harremana euki dugu azken asteotan, eta asko gustatzen ari zaizkit. I like it. laket ditut. […]

Kategoriak
teknologia berriak

Fonera bat gura duzu?

irratia.com egiten dugunok ez gara oso iaioak marketing kontuetan. Saiakeratxo bat egin genuen gure Bilbo Hiria irratiko 100. saioarekin. Bideoa(k), promozioa, ardiak, saio berezia, kafe antzokia… eta oihartzun apur bat eragin genuen gure komunitatetxoak. Astero irratsaio emankorra egiten saiatzen gara, gerora podcast moduan eskaintzen duguna irratia.com gunean bertan. FM zein Internetetik emititzeak ez gaituelako asetzen. […]