• agit/prop,  musika

    Hotel Monbar gogoan | GAL zer izan zen

    Kantua baino gehiago Baionan arratsalde hartan gertatutakoa.
    Kantuak hala ere, ondo laburbiltzen du ordukoa. Eta bideo honek are gehiago.

    GAL, erakunde terrorista parapoliziala, gerra zikina, Felipe Gonzalez Espainiako orduko presidentearen eskuak oraindik odolez zikinduta daude. X hura.
    GAL eta Guardia Zibila, GALindo, Amedo eta beste horrenbeste txakur eta mertzenario, diru publikoarekin.
    Kare zuria eta historia beltza.

    Duda egiten dut gaur gaurko belaunaldiei hori guztia ondo kontatu diegun. Lagunak ditut garai harta neska mutikoak zirela, Baionan edo Donibanen, Miarritzen bizi zirenak. Aita edo ama, edo biak; iheslari, errefuxiatu, izkutatu, euskaldun Lapurdin.
    GAL garaia zelan bizi izan zuten kontatzen dute, baina oraindik ez dugu kontatzen asmatu.
    Filmeren bat egin da, liburu batzuk… baina kontatzeko daukagu hori guztia ere. Hori be, gure memoria hurbila da. Eta oraindik arduradunak bizirik eta politikako lehen lerroetan dabiltza.

    El estado de las cosas

    kortatu El estado de las cosas
    Hotel Monbar kantua garai hartakoa da, lau errefuxiatu Baionako ostatu batean hil ostekoa. El estado de las cosas diskoa, Kortaturen bigarren lan luzea izan zen. Eta gertaera horrek markatuta utzi zituen muguruzatarrak. Maiz joaten ziren Baionarat. Eta errefuxiatu gazte askorekin zuten hartu emana. Egoera horrek, kantuak gero, erabat aldatu zuen Kortaturen ildoa. Askoz ere politizatuagoa izan zen bere ibilbidea, lehen disko dantzagarriago, alaiago eta ganberroaren ostean.

    Hotel Monbar kantuak sekulako garrantzia ukan zuen Kortaturen historian, hori irakurri nuen El estado de las cosas de Kortatu: Lucha, fiesta y guerra sucia liburuan.
    KORTATUliburua
    Ez genikizkien kontu asko ageri dira liburuan. Eta arratsalde hortako pasadizo horrek kapitulu osoa ez ezik, liburuaren izenburuan ere zipriztinak ditu. Tartean kontatzen da anekdota bat, oharkabean pasatu arren niri zer pentsatu ugari eman zidana behin baino gehiagotan.
    Gerra zikin ekintza gertatu ostean, Baionako gazte batzuek atzetik jarraitu zituzten GALeko mertzenarioak, eta Sant Sprit zubiaren parean edo harrapatu. Izugarria behar du une horrek. Egoera extremoa. Zer egin horrelako une batean? 80. hamarkada erdian. Burruka armatua bere unerik gogorrenean, errefuxiatuak hiltzen GAL eta beste muntaia parapolizial batzuk, borborka giroa… eta mertzenario bat harrapatzen dute gazte abertzale batzuk. Itzela.
    Haietako bat Txetx izan zen. Txetx militante politiko ezaguna da Ipar Euskal Herrian ez ezik, inguruotan ere. Beti geratuko naiz une horretako bizipenak galdetzeko gogoarekin.
    30 urte igaro dira Hotel Monbar odoltsu hartatik. Memoriak, kantuak eta borrokak jarraitzen du. Ez da gutxi.


    hotelmonbarGARA
    Hotel Monbar 30 años de la mayor masacre de los GAL

  • agit/prop,  hurrengo geltokia,  ikusi eta ikasi

    Adierazpen askatasunaren alde eta xenofobiaren kontrako aldarria

    Aste eta egun bereziak izan dira joan zaizkigun hauek….
    Bereziak; jakinminez, beldurrez, irainez, gogoetaz beteriko orenak.
    Charlie Hebdo agerkariko gertaerek mundua mugitu dute. Ekintza terrorista anker horren ostean…. dena mugitu da, baita gure kontzientziak ere.
    Gogoetarako, irakurketarako astea be izan da.


    Beste behin ere, Franck Dolosor bezalako kazetariak egiten duten lana dut azpimarratzeko. Gogoetarako orenak dira hauek:

    Marko marrazkilaria -garai batean gurekin Larrabetzun bizi zena-, Arantxa Gure irratiko esatari eta kazetaria, Itxaro idazlea, Aitor eta Sustrai bertsolariak… eta beste iritzi, irudi eta ahots anitz. Oso ahots kritiko eta interesgarriak.

    Hedoi Etxarte ez da Charlie Hebdo

    ahotsarliehebdo
    Hego Euskal Herrian iritzi kritikoak jasotzea apur bat gehiago kostatu zaigu. Ahotsa.info atariak heldu zion gogoeta kritikoari, eta horretan Hedoi Etxarte idazleari egindako elkarrizketa mugarri izan da.

    Elkarrizketa sakona (14 minutuko erantzun ia bakarra), baina datu asko. Testuinguru bat. Arriskuak. Gogoeta.

    zenbait marrazki iritzi eta artikulu interesgarri

    #charlieHebdo

    Hajar Samadi neska eibartarra eredugarri

    Bestelako ikuspegi bat landu gura izan zuten ostiral gaueko Por Fin Viernes saioan: Yijadismoaren arriskua gurean. Islamaren kontra, arabiarrak oro begipuntuan jarri zituen nazioarteko agente batek -txakur batek, alegia-; magrebiar batzuk, eta beste euskaldun batzuk be izan ginen telebista saio horretan. Eskuindarren iritzien aurrean -Lander izeneko hori entzutea besterik ez zegoen-, xenofobiaren kontra aritu gura izan genuen baten batzuk. Hajar Samadi neska izan zen saio horretan argiena; euskalduna bera, unibertsitateko ikaslea, emakume islamiarren elkarteko ordezkaria eta ezagutza eta formazio handikoa. Hemen dituzue berak telebistan bikain esandakoak, eta agente sekretuak berari leporatutakoak tartean.