• gaztelumendi.eus

    i + g apur bat

    Berr(h)i(z)kuntza
    3dimena
    gara¡pena!
    ilusioa
    garaia

    eguneratzen hasteko (F5) sasoia da. Abian jarri, berrabiarazi.
    Kide berriak, langintza, antolaketa…

    aurrera begira

    Kultura librea, ikusentzunezkoak, etorkizuna lantzen jarraitu beharko dugu.
    Bide horretan, auzolana, parte hartzea, sozializazioa funtsezkoak izango dira.
    Eremu pertsonalean eta kolektiboan. Lokalean eta globalean.
    Bi hitz: aurrera bolie!
    biba zuek!

  • agit/prop,  i+g

    greba orokorrari gogoz heltzeko

    Grebari buruz gogotsu ari gara egunotan, grebaren alde dagoenak badu lana franko.

    Greba bera zelan izkutatzen duten batzuek ere sinestezina da. Guai asko ibiltzen dira ia gehienetan, snobismoak kutsatzen ditu, baina horrelako kontu solidario eta konprometituetan isiltasun iheskor bat. Tira, nabarmena da. Demokratak dira, hori bai. Sasi enpresariak, aberats berriak edo pijo totalak! Eta harritzekoa ere, euskal instituzioetako funtzionari modelo D guztiak. Ondo daudenez, daudela besteak…
    Uste nuen greba honek bazuela LAB/ELA, baina keba… sindikatu abertzaleetan ere transfugo gehiegi ez ote dagoen. Athletic ikusteko jai hartu eta greba egiteko gogorik ez! hori da hori.

    Ni neu, gogotsu nago grebaren kontuarekin. Pentsatzen nuena baino motelago dago gizarte mailan, uste bainuen egoera politikoak, abertzaleen bide berriek, egoera sozioekonomikoak eta baldintza objetibo onak zirela grebaren aldarrikapenetarako. Baina ostia! uste baino hobeto bizi da jendea oraindik, antza.

    Hala ere, belaunaldi berrietan gogoa ikusi dut, ilusioa, kemena. Gauzak aldatzeko irmotasuna. Gudari zaharrek ere bere horretan jarraitzen dute, sekulakoak eta bi pasa dituzte, eta gogoz eusten diote oraindik aldarrikapen sozioekonomikoei. Eragile sozialak berriz, bulegoetako politika ikusten ditut, zoritxarrez.

    Kalean bada giroa. Eta sarean, zer esanik ez.

    Sareko grebak motibatzen nau gehien. Jende konprometitua, teknikoki prestatua, berrikuntza eta garapenean sinesten duen jendea topatu dut bidean aspaldi honetan. Asko ikasten ari gara elkarrekin, elkar komunikatuz, wiki bidezko antolaketan, posta zerrendetako erabakietan, twitter bidezko kordinazioan. Sarea mundu bat da, eta mundua aldatzeko dago.

    Bereziki gustatu zait Nafarroan.com gunekoak egiten ari diren lana. Greba egunerako grebaorokorra.info bultzatzeaz gain, gune propioa ere sortu dute. Eta dagoeneko telefono mugikorretarako bideoak eta sarean zabaltzeko bideo labur eta luzeagoak ekoiztu dituzte.

    nafarroan.com bideo interesgarri bat:

  • i+g,  teknologia berriak

    Hamaika ikusteko. Fonera mugikorra

    brumm brummm wifi bidez

    Flipatzekoa. Xabik abisua jo digu twitxr bidez, klik egin eta bideoa ikusita be, ezin sinetsi.
    FONerekin denetarik ikusten ari gara aspaldion. Baina, hau flipatzekoa da. Ordenadoretik, wifi bidez kontrolatzen den autoa.

    Zer ez dugun ikusiko. FONeren inguruan, erabilpen anitz ikusten ari gara aspaldion.
    Neureak, wifi seinalea ematen du etxerako, hortik aurrera ezer gutxi, baina freaki eta hackerrak bereak eta bi ari dira egiten router zuri ttikiarekin.

    Auto horren kontrola ordenadore bidez egiten da, mugitu egiten da gero… eta gainera wifi seinalea hedatzen du. Irudimena+garapena benetan. i+g

    Bideoa ikusi gura baduzue: