-
puntuEUS | bideo interesgarria, abiapuntu beharrezkoa
puntuEUS ekimena aurkeztu zeneko bideoa. Sarean zabiltzala, batzuetan topatzen dituzu horrelakoak. Aurkeztu zutenean interesgarri neritzon, eta geroztik aspaldian bisitatu gabeko gunea izan da euskara eta euskal kulturaren aterpe edo dominioarena. PuntuEUS ekimenak lan interesgarria, apala, zabala eta sendoa egin du geroztik.
Azkenekoz Durangoko azokan agertu ziren jendaurrean, baina gure komunitateak beti presente izan beharko du ekimen hau.
Bideak jarraitzen du. Eta noizbait helduko da dominioa eta euskararen presentziaren areagotzen bat sarean. Nortasun propioarekin.Bitartean, balio beza gogoetarako Xabi Erkiziak zuzendutako bideo (ikusentzunezko) eder honek.
-
Abiapuntua
Martxan da puntueus elkartea. Abian da euskara eta euskal kulturaren eremua sarean ordezkatuko duen dominioaren aldeko lana.
Asko idatzi da bart, gaur, bihar… honetaz, baina gehiago da egiteko dagoena.
Bistan da lantalde ederra osatu dela. Eitb bezalako komunikazio talde bat, Inaki Goirizelaia telematika injeniaria eta UPVko errektorea, Hey_neken bezalako hacker euskaltzale baten ondoan orpoz orpo lanean, Iratxe Esnaola irakaslea Andoni Sagarna euskaltzainaren ondoan…..
Asko dago egiteko, ekiteko. Baina abiapuntua ondo jarrita dago. Helburua gertuago.