-
barkatu, ama
Gaur hasi gara sarean zabaltzen gure ekimen ttiki eta hauskorra: barkatu, ama
musikazaleak batu, berba egin eta kezkak konpartitzeko (g)unea…..Hitzaldiak, kontzertuak, dokumentalak…. antolatu eta gozatzeko proposamen xume xumea.
Gaztetxeetan eztabaidak bultzatzeko ekimentxoa.
Belaunaldi ezberdinak antzeko doinuekin dantzan jartzeko asmoa.Aurkezpena apirilaren 11an, barikuz Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean.
- Hitzaldi musikatua lehenengo. Andoni Tolosa Morau
- Kontzertua ostean: Xabier Montoia, Belarminak
1997an, aurreko mendean, Soraluzen Morau eta lagunak batu ziren kontzertu berezi berezi batean. Bertsolariak, poetak, musikari lagunak… gazteago ikusiko dituzue ordu erdiko bideo honetan. Ikustekoa gero!
Xabier Montoia ere aspalditxoan ari da musika eszenan… zeresan asko dauka gure musikaren inguruan, eta guk kantuan entzungo dugu bariku honetan, trio formatuan, eta oso talde bereziarekin: Ibon RG (pianoan eta kitarran lagun) eta txeloarekin Luis Fernandez (Joseba Tapiagaz gaztetxean aurreko baten ikusi genuena)
-
Herri bat martxan (larrabetzu / hori bai gaztetxea )
Gazte eguna Larrabetzu
Herri bat martxan
Gaur ‪#‎gaztegune‬ 1985etik ospatzen den Larrabetzuko Gazte Eguna. Giro ona, ekitaldiak, kontzertua, djak, parranda, dantza, harremanak, gazte mugimendu bizi baten aldarrikapen gau eta eguna.
Herri bat martxan, duda barik.
Herri bat dantzan, lotu barik.
eta urtero bezala…. egunsentiak ez gaitu ikaratuko.- Gaur gaueko kontzertuan:
Itziarren Semeak (Mungia, txozna rock) | Iheskide (Elorrio, punk rock) | Governors (Arrasate, metal rock)
- eta gaztetxean, reggae & black musik all the night
Revolutionary Brothers + KING KONSUL
egunsentian, urtero lez Dj kaikuwww.horibai.org
are you reagge?
-
Gazte eguna Larrabetzun
Asteburu honetan, 1985etik ospatzen dugun eguna dugu herrian, gazte eguna.
Hori Bai gaztetxearen egun nagusia, urteko egunik neketsuena, zoragarriena… ederrena.
gauez, gainera kontzertu ederrekin batera, gau elektronikoa ere izaten da gaztetxean, dantzan egiteko aproposa….
joango gara, informazio eta irudi gehiago eskaintzen, apurka apurka.
bitartean, gaztelumendi.org gune honen look berriarekin utziko zaituegu…. apropos>
🙂 -
Gure herrian
zer ez den antolatzen. Bertso eskola, gaztetxea, literatur irakurleen kluba, hirugarren adineko gimnasia, txirrindulari frogak, mendi karrera herrikoi bat, afari eta bazkari ugari, jaiak franko… eta aspaldion gazteenak skate gainean dabiltza. Ikasten ari dira, eta lau txirrinka eta egur baten gainean zer egiteko gai diren erakusten digute, kalean bertan. Libre.
Ikasi bakarrik ez, herritarrontzat bestelako ekitaldiak antolatzen be hasia da Sk8la.
Asteon bideo proiekzioa dago gaztetxean, bariku arrastian.
Argazkiak.org | sk8la Bideo proiekzioa © cc-by-sa: gaztelumendiSk8lan lagunak ditut, guraso eta gazteak. Dinamika polita iruditzen zait sortu daitekela honen inguruan. Kirola da, kalekoa, librea. Modernoa eta merkea. Herritarra edo popularra zelan esan. Markek garrantzia handiegia duten arren, badago eszena underground bat ere. Musikarekin, kaleko artearekin ere harreman polita dago skate munduan. Eta horrek gehiago erakartzen nau. Egur gainean ez naiz etxeko abilena, baina laket dut nik ere lau txirrinkaren gainean ibiltzea. Eta sk8lakoei normalean dieinuak eta bloga egiten laguntzen diet. Eginez. Irudia, komunikazioa.
Bart, blogeko goiburua grafitteatu nien. Sprai batekin banengolez, photoshopen margotu nien gainetik, eta beste irudi batzuk gehitu…
Argazkiak.org | header bat grafitteatzen © cc-by-sa: gaztelumendi
Sareak aukera asko ematen ditu. Ikusten dituzuen skater hoiek, letrak dira, sarean topatutako tipografia batekoak. Rodrigo Germanek sortutako skate tipografia bat da. -
Gabriel Aresti gurean
Ez da besterik entzuten gaur. Irakurri ditut paperezko egunkariak, irakurri ditut blogak, entzun irratia… ta badirudi Arestiren eguna dela Gorka Arresek efemeridei begira proposatutako egun hau. Badu gaitasuna Susako editoreak. Bejondeiola.75 urte Gabriel Aresti Segurola jaio zela.
Gurean ere, jaio nintzen urteko urteberri egunez egin zuen bezala, Gabriel Hori Bai gaztetxean izango da. Orduan hitzaldia eman zuen. Eta kantatu egingo zuen beharbada. Anjel Zelaietak kontatuta dakigu Foteri tabernan mortzilak afaldu zituztela Melik, Gabrielek, Anjelek eta Maribelek.
Gaur Gabriel Aresti izango da gurean. Koldo Izagirre mintzatuko da poesia mailu bat dela idatzi zuenari buruz. Joseba Tapiak soinua jarriko die poetaren koplei. Orain ere egiten dituen bezala. Poeten koplak, poemak, idatziak kantu bihurtzen iaioa da Joseba. Eta gaur ere, gozatua hartuko dugu beragaz, herrian, gaztetxean.
Arestik herrian irakurri erakutsi aurkeztu zuen poema sarean jarri dugu gaurko egunez. Liburu batetik ekarri dugu. Liburu hura baina, poesia argitaragabea zen ordurarte. Bizirik dago orain Aresti guretzat… horrenbeste urte geroago.
Eskerrik asko Gorka, Karmelo, Josu, Joserra, Koldo, Joseba…. bagara herri. Bagara zeozer.
-
zutun!k oraindik be
Aspalditxo diseinatu nuen kamiseta da hau. Zutun!k lema plazaratu genuen Larrabetzuko gaztetxetik. Eta hemen eta han ikusi da.
Zutun!k kanpaina horretara bertsolariak ere gonbidatu genituen, gaztetxearen alde kantatzera, tartean Amuriza eta Iturriaga. Kamiseta bana oparitu genien. Unaiek behin baino gehiagotan erakusten du gutagutarrak blogean.
Eta norbera horrelakoetan poztu egiten da. Argazki baltz hau ere polita da, Asier Arroita diseinugileak ataratakoa. Gutagutarrak blogetik ekarri dut.