-
zelan aurre egin hotzari literaturarekin
Asteburua aspaldiko hotzena izan da gurean. Ean, egutegiak tokiz aldatu dituen ekitaldiak antolatu dituzte. Lehen, uda betean Poesia egunak izan ohi ziren kostaldeko herri txiki eta eder honetan. Iaz neguan antolatu ziren egun pare bat, eta aurten ere bai. Ez dakiguna da datorren urtean horrelako saririk izango dugun.
Zapaturako Miren Agur Meaberen hitzaldi oso poetikoa zegoen iragarrita. Iluntzen Oskar Alegriaren filma eta domeka eguerdian Ines Osinaga eta Joseba Sarrionandia. Aurretik izena eman, bertaratu eta gozatu. Hori zen plana. H-a kendu zioten …erria. Ea.
Miren Agur Meabek Nola atondu (dudan nire) gela bat norberarena kontatu zigun. Virginia Woolf idazlearen liburuaren titulua aitzaki hartuta, literatura sortzeko behar diren baldintzak, aukerak, inpultso estetikoak eta gogoetak luzatu zizkigun. Hitzaldi eder bat. Entzule asko, gehienak emakumezkoak. Eta jarrera oso emankorra eta oso hartzailea. Hori asko eskertzen da. Bistan da, Ean urteetako lana dagoela. Kostaldera hurbiltzen gara denok motibatuta, Eskolondon kafea hartu eta elkarren ondoan jarri eta entzuteko prest beti. Asko ikasteko desiatzen. Literatur kontuekin gozatzen. Eta oso esker onekoak izaten dira beti Eara hurbiltzen diren idazleen motibazio eta jarrera positiboa. Zortekoak gara alde horretatik. Miren Agur Meaberena ez zen gutxiagorako izan. Hitzaldi luzea, landua, datuz eta xehetasunez betea, gogoeta eta poesia, hausnarketa eta umorea. Jendea eta literatura. Katuak eta barreak.
Jende gehiagok eman zuen izena antza igandeko saiorako. Baina bezperako itxura hartu zuen Eskolondoko aretoak. Miren Agur Meabek atondutako moduan jaso genituen Ines Osinaga musikaria eta Joseba Sarrionandia idazlea. Kuban Sarrionandiak idatzitako letrak, itsasoz Euskal Herrira heldu eta disko forma hartu zuten Gose taldearekin. Igandeko saioan berriz, bakarka aritu zen kantuan Ines, Joseba Sarrionandiak berak idatzitako abesti bakoitzaren testuingurua azalduz. Katuak, erruak, portuak, basamortuak… denetarik hartu zuten hizpide.
Loturak, bizitako uneak, gogoeta filosofikoak, pasarte historikoak…. kontalari aparta da Joseba Sarrionandia. Orain arte liburuetatik baino ezagutu ez dugun idazleak jario ederra dauka hizketan ere. Berezko umore puntua eta memoria handia nabari zaio. Ezagutza eta irakurketa oparoa. Horren emaitza da bere sorkuntza. Eta horren esker onekoa Eako portura hurbildutakoen harrera.Giroa nabarmendu behar
Hotza egin du asteburuan Euskal Herrian. Gerizpetan gehiago. Areto handietan zer esanik ez. Eskolondon hotza egin zuen zapatuan bezala domekan ere. Baina ederto girotu zuten gure letrek gure gorputzeko atal bat baino gehiago. Eutsi genion, eta gozatu genuen. Eta ostean, ardotxoa edo bermuta hartuta, barneratu genuen alegrantzia apur bat. Merezitakoa.
Neguan ere poesiak, literaturak, jendearen arteko harremanek lekua eta denbora behar dutelako, tarte bat. Are gehiago bizi dugun sasoi aldrebes honetan. Eta hori ere eskertu beharko diegu Heako antolatzaileei. Urtero bezala, beti bezala detaile guztiak zaindu, jendea babestu eta sekulako kultur eskaintza egiten dutelako. Eta eskertzeko berbak labur geratzen dira horrelakoetan. Giro beroaren parte dira beraiek ere. -
Udan ez dago etenik
- Ideiak sortzeak eta ideien garapenak udan ez du etenik. (i+g)
- Komunikazioaren gerrilla freskotu egiten da hondartzan, pankarten brilloa nabarmentzen da eguzkitan… grafitiek kolore biziagoak behar dituzte egun eguzkitsu zein lainotuetan.
Lekeition ere #libre #28akereLibre!!! pic.twitter.com/PrEmfR8F4c
— Alain Urizar (@alainurizar) July 19, 2014
- Harean margotzen dute gorputz biluziek, txoznetan pankartek estaltzen dituzte zuloak, irratietan saio freskoagoak egin nahi dituzten arren, berunezko gaiekin ari gara oraindik…
- Ideia zoragarriak sortzen dira, gurean bezala munduko beste leku batzuetan: #yeswecanvies
#YesWeCanVies #AraOMaiCanVies http://t.co/2jjEd5lx9a
— Sants*TV (@SantsTV) July 21, 2014
[BIDEOA] Arrantzale bizardunak Elizondon izan ziren atzo eta bandera espainola kendu zuten https://t.co/3UFEoGfnTB @AhotsaInfo
— naiz: (@naiz_info) July 21, 2014
Oporretan, lan barik, letra eta kantu artean jarraitzen dugu oraindik: bietan jarrai. Bitartean, Gazako gorputzen gainean suak darrai, lurra txikitu eta jendea erruz hiltzen ari dira. Eta munduaren beste erdiak erasoa gelditu ezinik, elkartasuna erakusten dio Palestinari, herriari, herri izan nahi eta uzten ez dioten horri. Hemen Urkullu bezalakoek txorradak esaten jarraitzen dute, txistua jotzen dute ekitaldi ofizialetan eta nazioarteko bakegileak atenditzeko astirik ez dute izaten.
“Ikusi Mendizaleak” jotzen Gaztemundu programan parte hartzen duten gazteentzako antolatutako harrera ekitaldian pic.twitter.com/zCwoqMSkI4
— Iñigo Urkullu (@iurkullu) July 9, 2014
Está bien que @iurkullu reciba a estudiantes de Derecho y toque txistu a la diáspora. Lo que no entiendo es su postura con Powell&McGuinness
— GARA Iñaki Soto (@gara_isoto) July 16, 2014
Eta guk irratian, horretaz guztiaz berba egiterik besterik ez daukagu, udako saio fresko izan nahi duen horretan. Karelean, info7 irratian.
#Tertulia #Karelean saioan: Patxi Gaztelumendik @iptx eta Izar Mendigurenek @itzulipurdika: #ETA + #azpiegiturak http://t.co/vgBypdzWFb …
— Info7 Irratia (@info7irratia) July 21, 2014
Hau guztia eta gehiago da uda, ez dago etenik. Ez ur etenik, ez su etenik. Atxiloketak hemen, bonbardaketak han.
Christophe Deprez @LDH_Fr eta Anaiz Funosas @BakeBidea: Aranalderen atxiloketa lotsagarria da! @nierebanoa pic.twitter.com/8YivJo6uSo
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) July 21, 2014
In the Basque Country tonight after a long day of intensive talks with key stakeholders in the Basque Peace Process.
— Martin McGuinness (@M_McGuinness_SF) July 16, 2014
Bakegileak nazio artean bidaiatzen. Gu hondartzan etzanda. Tertulianoak oro jakile. Kazetariak galduta. Iparrorratzen garaia behar luke honek.
Uda gerra da, beste modu batera, beste eguraldi batekin. Guztiontzat.