-
Elkartasuna ezin da erre
Amorruz jaso dut berria Greziatik.
Errefuxiatuen artean elkartasuna banatzen zuen furgoneta erre dute.
Hernaniko herritarren laguntzarekin erositako furgoneta, SOS Refugiados elkartasun sareak baliatzen zituena.
Nik neuk ere ehundaka kilometro egin nituen furgoneta horretan. Oroitzapen ederra dut, eta amorrua orain.
Herriak soilik babesten du herria… hitz hoiek garraiatzen zituen. Jatekoak, erropa… errefuxiatuentzat beharrezko zen guztia mugitzen zuen alde batetik bestera Grezian. Atenasen batipat. Errefuxiatuen kanpamenduetan, okupatutako guneetan, elkartasuna behar zen toki guztietan.Elkartasuna ezin da erre https://t.co/y7pJ60R3aS@sosrefugiados elkartasun furgoneta erre dute Grezian pic.twitter.com/4asrQnc1Z4
— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko irailak 9
The van of solidarity has been burned.
Solidarity with @sosrefugiados #welcomeRefugees #Athens pic.twitter.com/Yei6EY7Ncv— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko irailak 9
-
“maitasun adierazpena”
Marian errugabea da, maite zaituztegu esan arren.
Igor eta Mattinen torturak salatzeko egindako adierazpenak, behintzat ez du terrorismoa goratzen.
Herritarrak beldur ziren, maitasun adierazpen horrek kartzela eta alkatearen inhabilitazioa ekarriko ote zuen… eta tira, behintzat horretan geratu da.Maite zaituztegu baina, gerra oihu bilakatu da. Mezua ikusi dugu kamixetetan, pegatina eta pankartetan. Mezua musu bilakatzen da horrelakoetan.
Eta ez da gutxi.
Musuak banatzen jarraitu beharko dugu, besterik ezean.
-
Euskarazko RAP mugimendua abian
Errima gorriz datoz kume berriak
Erreportaia itzela, interesgarria egin dute Lander Arbelaitz eta Gorka Bereziartua kazetariek ARGIAn. Idatzizkoa argitaratu zuten lehenbizi, baina oraindik interesgarriagoa egin zait montatu duten ikusentzunezkoa. Twitter bidez adierazi zuten horretan zirela, eta gaur argitaratu dutenean, ezusteko polita hartu dugu.
Hernaniko Molotoff irratian Aritz sound system (Selektah kolektiboko kidea), Baionako ostatu batean Jon Eiherabide (MAK taldekoa) eta Santutxuko grafitti baten aitzinean Norte Apacheko lagunak, disko berria kaleratu ostean.
Rap doinuak, irratiko grabazioa, elkarrizketak…. eta bideo interesgarri bat. Kazetaritza berria abian da, eta lehenengo emaitzak argitaratzen ari dira apurka apurka.
ARGIA.com