• agit/prop,  gaztelumendi.eus,  hurrengo geltokia,  ikusi eta ikasi,  larrabetzutik,  su-etena | ceasefire | tregua

    #m22 egun handi baten atarian

    Isilik eman dut azken hilabetea blogean. Sarean ibili naiz, hemen eta han ibili naiz, sarean idatzi dut, hemen eta hor idatzi dut, pentsamenduan ibili naiz, hau eta hori pentsatu ditut, ekintzailetzan ibili naiz, hemen eta hor tokatu zait pringatzea.
    null
    Gaur, 2011ko maiatzaren 22a den honetan, uste dut gauzak apurka apurka aldatzen jarraitzeko indarrak batuko direla, gogoak eta ilusioak.
    Herrian, Larrabetzun gogo eta ilusio asko jarri du jende ugarik, eta gogo ilusio alaitasun horrek, uste dut bere emaitza izango duela.
    Hego Euskal Herrian zer esanik ez. Altsasu, Brusela, Gernika, akordioak, eskaerak, adostasunek… Zutik Euskal Herria! aldarrikatzen duen bide hori berretsi eta indartzera etorri dira. Askoren lana, gehiagoren nekea estatu handien buruhaustea…
    #m22 hau, urrats bat da bide horretan. Bozek ez dute herria askatuko, ez dute kapitalismoaren miseria deuseztuko, ez dute haserre dagoen jendearen lasaitasuna bermatuko… baina oinarri dira. Aldaketaren sujetua bisibilizatuko da, aldaketaren nahia bideratuko da… eta bihar, eta etzi… egongo da arrazoi eta motiborik: aldarrikatzeko, lanerako, ikasteko, haserretzeko, akanpatzeko, kontzertuetarako, hashtag berriak asmatzeko eta sortzeko, legalizazioa eskatzeko, benetako demokrazia galdegiteko, askatasuna gauzatzeko…
    gaur, eta hemen datozen berriei so, adi adi.


  • gaztelumendi.eus,  teknologia berriak

    Bost urte hemen idazten

    Bloga sortu eta abiatu nuen gaur bezalako egun batean. Aspalditxo.
    Egunak astiro doaz zain dagoenarentzat, arintxoago dabilenarentzat… etorri eta joan. Badatoz egunsentiak, lainotsuk sarritan, ilun jarraitzen dugu batzutan, argi daukagula ematen du, argitzen saiatu arren aroa ez da dagoen onena… euria ari du oraindik, inetasiak ez digu parekoa ikusten uzten, eguzkitsu datorrenean, itsutu egiten gara… eta arrasti iluntzerako nekatuegi gaude sarritan.
    Ez gabiltza aroaz berbetan, baina antzeko parezido.
    5 urte
    5 urte hemen. Idazten. Hasten. Ikasten.
    Zenbat pozt? Hainbat poz. zenbat post.

    Postidazkuntza da blogetakoa. Eta nik zuekaz ospatu nahi dut. Esango dizuet zelan. Bazkalostean, beharbada. Bost. Bostetan, hemen. Euskal Herrian.

    Behinola idatzitako hartatik… joan dira poz / eta post batzuk. Gerokoak post.

    argazkia: flickr.com michael / ruiz

  • hurrengo geltokia

    Urtea amaitzeko modu ugari dago

    • Afariaren bueltan amaituko dugu gutako askok, erlojuari so beharbada.
    • Gogoan dut, urte askotan Tas Tas irrati librean amaitzen genuela, Basauriko presoei zorion agurrak, programa berezi bat burutzen. Dispertsio basatiak hori ere eragozten digu, egun.
    • Petardo, tiro hots eta su artean amaitzen duenik ere badago, gurean franko.
    • Bilboko gazte batzuek, okupatu berri duten etxe eta eraikinean egingo dute.
    • Kalean ere egongo denik izango da, urte amaiera eta barria zelan batzen diren, egunero bezala ikusten.
    • Ihesean daudenek, etxera noiz itzuliko pentsatzen egongo dira. Ordu aldaketak ordu aldaketa, berbak noiz trukatuko pentsatzen, idazten, amesten.
    • Lo emango dio batek baino gehiagok agurra urteari.

    Eta urteak joan urteak etorri, hemen jarraitzen dugun bitartean, pozik egon behar. Ez da gutxiagorako. Beherapenak ei datoz.

    urte zaharra bilbo okupatzen